Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen eskuliburua
Gidaliburu honen helburua osasun-arloko
profesionalei edo gure gorputzaren osasunaz jakin-nahia duen edonori laguntzea
da, gure atal nagusia den sistema osteomuskularrean dauden arazo ugarien
diagnosirako proba baliagarriekin.
Giza gorputzaren erdia egitura
neuromuskulueskeletikoz (muskulu eta hezurrekin) osatuta dago. Lesioak egitura askotan ager daitezkeenez, nola
jakin zer egituratan eta zer lesio den? Liburu honek nazioarteko proba ugari
batzen ditu, zeinek mediku eta fisioterapeutoi laguntzen diguten gaixoaren
minaren zergatia edo jatorria ezagutzen.
Nazioarteko proba horiek aspaldikoak dira, eta
nahiz eta batzuen baliagarritasuna zalantzan jarri, eguneroko lanean
erabilgarriak dira pazientearen mina edo kexaren aurrean orientatzeko. Liburua guztiz praktikoa da eta horrela
egunerokotasunean oso erabilgarria. Edukia bi zatitan dago banatuta: lehenak
goiko gorputz-adarreko atal bakoitzeko nazioarteko proba diagnostiko eta
nerbioen test neurodinamikoak jasotzen ditu. Bigarren zatian, beheko
gorputz-adarreko probak azaltzen dira. Probetako argazkiak geziz eta markaz
azalduta datoz, ulergarriagoak direlakoan.
SARRERA
ENBORRA ETA GOIKO GORPUTZ-ADARRA
1. ZERBIKALAK
2. LUNBARRETAKO ETA GILTZADURA SAKROILIAKOKO PROBAK
3. SORBALDA
4. UKONDOA
5. ESKUMUTURRA ETA ESKUA
6. GORPUTZAREN GOIALDEKO PROBA NEURODINAMIKOAK
BEHEKO GORPUTZ-ADARRA
7. ALDAKA
8. BELAUNA
9. ORKATILA ETA OINA
10. GORPUTZAREN BEHEALDEKO PROBA NEURODINAMIKOAK
BIBLIOGRAFIA
Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu