Nazio-markagintza. Nola transmititu gure balioa

Jakintza-arloak: Publizitatea eta marketina, Komunikazio-zientziak
ISBN: 978-84-8438-657-5
Argitalpen urtea: 2018
Orrialdeak: 134

Liburu
honek nazio-marka eta nazio-markagintzaren aferari ertz eta ikuspegi ezberdinetatik
heltzen dio.

Mapa
berriak ulertzeko eta gure balio eta interesen arabera bertan kokatzeko hainbat
gako zein baliabide eta hausnarketarako galdera eskaintzen ditu.

Izenaz,
ikurrez, ereserkiez edo logotipoez erantzunak espero badituzu, hau ez da zure
liburua. Lan honek ez du zer garen edo izan behar dugun definitzen, hori euskal
herritarroi eta eragileei dagokigun ariketa da.

Liburuaren
helburua lurralde berri batean sartzen hasteko koordenatu batzuk ematea da;
XXI. mendeko joko-zelaian gure balioa transmititu, egituratu eta ikusgarri eta
erakargarria egiteko laguntza eskaintzea hain zuzen ere. Gurekin, edo gu gabe,
mundua aurrera doa. Korronteak gu eraman gaitzan utziko dugu, edo nahi eta
behar dugun lekura ailegatzeko igeri egingo dugu…

Naroa Jauregizuriari egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

AURKEZPENA. LIBURUAREN NONDIK NORAKOAK

1. NAZIO-MARKA, BALIOA SORTZEKO ETA TARTEKATZEKO AUKERA BAT, Naroa Jauregizuria Lopategi

2. HAU DA MARKA. MARKAGINTZAREN OINARRI TEORIKO ETA PRAKTIKOAK, Estitxu Garai Artetxe

3. EUSKAL BALIOEN PROPOSAMENA, Juan Jose Ibarretxe Markuartu,
Gorka Espiau Idoiaga

4. EUSKAL HERRIAREN DEFINIZIO OPERATIBOA
HERRI-MARKA ERAIKITZEKO, Imanol Esnaola

5. NOLAKO BIDEA, HALAKO MARKA. NAZIOMARKAGINTZARAKO HASIERAKO OINARRIAK EUSKAL HERRIAN, Josu Bergara Aretxabaleta

6. EUSKAL HERRIA MARKA ERAIKITZEKO PROZESURAKO
GAKOAK, Lorea Arakistain Aizpiri

7. EUSKAL NAZIO-MARKA, ZERGATIK ETA ZERTARAKO?,
Alexander Arriola Lizarriturri

8. IPAR EUSKAL HERRIA MARKA ASMO BATEN HARAT-HONAT KORAPILATSUAK, Iker Elosegi

9. LORALDIA, EUSKAL MUNDUA EGUNGO BILBON, XX. MENDEKO EUSKAL HERRIAN, Amaia Ocerin Ladrero

10. LABURBILKETA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)