Masa-komunikaziotik informazioaren gizartera
Trantsizio-garai betean sartuta dago komunikazioaren mundua: azken bi mendeetan nagusi izan den eredua (masa-komunikazioarena) atzean geratzen hasi zen Interneten jaiotzarekin, eta, mende berriarekin batera, Informazioaren Gizartea, Sare Gizartea gailendu zaigu. Funtsezko aldaketak ekarri ditu Informazioaren Gizarteak; honako hauek, besteak beste: informazioaren joan-etorri etengabea, interaktibitatea, audientzien zatikatzea edota multimedia-elementuen eta euskarrien ugalketa.
Trantsizio-une horretan daude murgilduta euskarazko komunikazio-eragile eta hedabideak ere, baina bertara iritsi aurretik bide luzea egin behar izan dute XIX. mendeaz geroztik. Bide horren etapa zehatz batzuk (liburugintzaren bilakaera, euskarazko prentsaren sorrera, EITBrena edota zinema zein irratigintzarena, esate baterako) aztertu izan dira dagoeneko, eta dezente lan gutxiago egin da beste arlo batzuetan (ziberespazio euskaldunaren bilakaera ikertzen, adibidez), baina ikuspegi panoramiko globala eskaintzea falta zen. Hutsune hori betetzera dator, hain zuzen, esku artean duzun liburua.
Aitor Zuberogoitia eta Lierni Alkortari egindako elkarrizketa irakurri
1. Masa-komunikazioaren hastapenei buruzko sarrera orokorra
2. XIX. mendearen amaiera: euskarazko prentsa abian Ipar eta Hego Euskal Herrian
3. 1936ko Gerra aurreko prentsa abertzale euskaldunaren eztanda Hegoaldean. Pizkundea. Argiatik Egunara
4. Gerren eragina Ipar Euskal Herrian: Aintzina mugimendua; Eskualdunatik Herriara; Enbataren sorrera
5. Euskarazko prentsaren birloratzea Hego Euskal Herriko gerraostean: Egan, Euzko Gogoa, Argia, Anaitasuna, Goiz-Argi…
6. Euskarazko estreinako irratsaioak mugaz alde bietan
7. 1970eko hamarraldia Hego Euskal Herrian: «Gu gara euskal prentsa» aldarria
8. Zinema-industria abiatu nahian
9. Euskarazko liburugintza: buztinezko zangodun industria
10. Ipar Euskal Herriko euskal irratien sorrera eta garapena
11. EITBren sorrera eta bilakaera
12. Tokiko prentsaren eztanda
13. Kazeta nazionalen ugalketa
14. Muga fisikoak apurtzen: unibertso elektronikoaren garaia
15. Digitalizazioa gurean

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu