Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan

Jakintza-arloak: Literatura
ISBN: 84-8438-088-2
Argitalpen urtea: 2006
Orrialdeak: 170

"Esaerak sagarra zuhaitzetik gertu erortzen dela badio ere, ez da hori beti egia. Batzuetan sagarrondotik urrun erortzen da sagarra. Batez ere, gurean askotan gertatzen den bezala, arbolak maldan daudenean" dio Harkaitz Canok, eta agian horixe da idaztea, maldan dauden sagarrondoen fruituen xerka aritzea, ziurtasuna eta erosotasuna bainoago eremu labaina berezko duen eremua.

Eremu labainkorrean barneratzeko gonbidapena onartu zuten, izan ere, liburu honetan biltzen diren idazle eta kritikariek "Euskal gatazka euskal literaturan" izenburupean Miarritzen 2005eko uztailean egindako ikastaroan parte hartzeko gonbita onartzean. Kizkia eskuan, luma hatz artean, inoiz bainoago maldan zeuden eta dauden sagarren bila abia zitezen zen gonbita. Eta bideak izan zuen fruiturik, bilduma hau horren lekuko.

Gatazka eta literatura harremanetan jartzen dituzten hainbat saio aurkituko dituzu liburu honetan, idazleek nahiz kritikariek eginak, ikuspegi pertsonaletik asko, distantziatu eta kritikoagotik beste zenbait. Tabua, konpromisoa, morala, ideologia eta beste hamaika gairen printzak eskainiko dizkizu galderaz eta erantzun ahaleginez betetako liburu honek.

Aurkibidea
LUMA ETA HIZKIA, Ibon Egaña
IDAZLEAK BEREN LANETAN 
  • Bortizkeria, idazlea eta zenbait gai oraino, Itxaro Borda
  • Mina eta artifizioa, Harkaitz Cano
  • Gure kontu triste hori (Gatazka ene begietan), Aingeru Epaltza
  • Alubioiaren jatorriaz (Telenobela baterako gaia), Hasier Etxeberria
  • Literatura engaiaturantz rock & rollaren eskutik, Mikel Hernández Abaitua
  • Bizia lo. Ohe azpia, Jokin Muñoz
ZENBAIT AZTERKETA 
  • Ibilbide ideologiko-poetikoa gatazkaren euskal poesian, Jon Benito
  • Nobela psikologikotik nobela etikora, Aritz Gorrotxategi
  • Etakideen nahigabeko irudipenak. Trastorno beltza, Markos Zapiain
IRAKURKETA LANTEGIA 
  • Euskal gatazka Joseba Sarrionandiaren testuen argitan, Aitzpea Azkorbebeitia
Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)