Latinoamerikaren zain urratuak

Autorea(k): Iñaki Alegria Loinaz, Eduardo Galeano
Jakintza-arloak: Zientzia ekonomikoak, Historia, Politika
ISBN: 978-84-8438-793-0
Argitalpen urtea: 2021
Orrialdeak: 358

Zainak idatzi nuen besteen ideiak eta
bizipen propioak hedatzeko asmoz, horiek apika apur bat lagundu dezaketelako,
bere neurrian, betidanik atzetik ditugun galderak argitzen: Latinoamerika ote
da irainera eta pobreziara kondenatutako munduko eskualde bat? Nork kondenatua?
Jainkoaren errua, naturaren errua? Klima itogarriak, azpiko arrazak? Erlijioak,
ohiturek? Zorigaiztoa ez al da izango historiaren ondorioa; gizakiek egina eta
gizakiek, ondorioz, desegin dezaketena?

Jendearekin mintzatzeko asmoz idatzi nuen liburu hau. Espezialista ez den
egile bat espezialista ez den entzuleriarengana zuzentzen da historia
ofizialean, irabazleen historian alegia, ezkutatutako edo gezurtatutako
gertakariak jendarteratzeko.

Uste dut ez dela banitatea pozik egiaztatu ahal izatea, denboraren ostean, Zainak ez dela liburu mutua izan.

Iñaki Alegria Loinazi egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

EDIZIO HONETARAKO HITZAURREA

SARRERA. EHUN ETA HOGEI MILIOI HAUR

EKAITZAREN ERDIAN

LEHEN ATALA. JENDEAREN POBREZIA LURRAREN ABERASTASUNAREN ONDORIO

URREAREN SUKARRA, ZILARRAREN SUKARRA

Gurutzearen zeinua ezpaten eskutokian

Jainkoak arma sekretuekin itzultzen ziren

«Urrea gutiziatzen zerri gosetiak bezala»

Potosíko distirak: zilarraren zikloa

Behia Espainiak zuen, baina esnea beste batzuek edaten zuten

Zaldiaren eta zaldunaren arteko funtzio-banaketa

Potosíko hondakinak: zilarraren zikloa

Odol- eta malko-isurketa: eta, hala ere, indiarrek arima zutela erabakia zuen Aita Santuak

Tupac Amaruren nostalgia borrokatzailea

Berpizkunderik gabe amaitzen da indiarren aste santua

Villa Rica de Ouro Preto: urrearen Potosí

Brasilgo urrearen ekarpena Ingalaterraren aurrerabidera

Oharrak

AZUKRE ERREGEA ETA LABORANTZAKOBESTE MONARKAK

Plantazioak, latifundioak eta patua

Lurraren erailketa Brasilgo ipar-ekialdean

Azukrezko gazteluak Kubako zoru erreen gainean

Iraultzak inpotentziaren egiturari aurre egiten

Azukrea labana zen eta inperioa hiltzailea

Karibeko esklaboen sakrifizioei esker jaio ziren James Watt-en makina eta Washington-en kanoiak

Ortzadarra da Gineara itzultzeko ibilbidea

Nekazarien salmenta

Kautxuaren zikloa: Carusok sekulako antzokia inauguratu du oihanaren erdian

Bostehun mila reis-eko billeteekin pizten zituzten zigarroak kakao landatzaileek

Beso merkeak kotoirako

Beso merkeak kaferako

Kafearen kotizazioak sutara jaurtitzen ditu uztak eta ezkontzen martxa erabaki

Kolonbia odolustu zuten hamar urte

Nazioarteko merkatuaren ziri magikoak Ertamerika esnatu zuenean

Filibusteroak abordatzera

1930eko hamarkadako krisia: «Krimen larriagoa da inurri bat hiltzea gizon bat baino

Nork piztu zuen indarkeria Guatemalan

Latinoamerikako lehen nekazaritza-erreforma: José Artigasen porrotak, mende bat eta erdiz

Artemio Cruz eta Emiliano Zapataren bigarren heriotza

Latifundioak ahoak biderkatzen ditu, baina ez ogiak

Iparraldeko hamahiru koloniak eta garrantzirik gabe jaiotzearen

Oharrak

BOTEREAREN LURPEKO ITURRIAK

Ipar Amerikako ekonomiak Latinoamerikako mineralak behar ditu, birikek airea nola

Lur azpikoak estatu-kolpeak sortzen ditu, baita iraultzak, espioien istorioak eta abenturak Amazoniako oihanean ere

Kimikari aleman batek garaitu zituen Ozeano Bareko Gerraren irabazleak

Kobrezko hortzak Txile gainean

Eztainuaren meatzariak, lurraren behetik eta gainetik

Burdinazko hortzak Brasilen gainean

Petrolioa, maldizioak eta balentriak

Maracaiboko aintzira metalaren putre handien gorgoilean

Oharrak

BIGARREN ATALA. NABIGATZAILE BAINO NAUFRAGO GEHIAGO DUEN BIDAIA DA GARAPENA

HERIOTZA GOIZTIARRAREN HISTORIA

Gerra-itsasontzi britainiarrek independentziari biba ibaitik

Infantizidio industrialaren dimentsioak

Protekzionismoa eta librekanbismoa Latinoamerikan: Lucas Alamán-en hegaldi laburra

Montoneroen lantzak eta Juan Manuel de Rosas-en gorrotoa

oinordetzan

Paraguairen aurkako Aliantza Hirukoitzaren Gerrak suntsitu zuen garapen independentearen esperientzia arrakastatsu bakarra

Maileguak eta trenak Latinoamerikako deformazio ekonomikoan

Protekzionismoa eta truke askea Estatu Batuetan: arrakasta ez zen esku ikusezin baten lana izan

Oharrak

BIPILTZEAREN EGITURA GARAIKIDEA

Ahalmenik gabeko talismana

Zentinelak dira ateak irekitzen dituztenak: burgesia nazionalaren antzutasun erruduna

Zein bandera dago haizetara makinen gainean

Nazioarteko Diru Funtsaren bonbardaketak errazten du konkistatzaileen lehorreratzea

Estatu Batuek barneko aurrezkia zaintzen dute, baina besteena dute eskura: bankuen inbasioa

Kapitalak inportatzen dituen inperioa

Teknokratek poltsa ala bizitza eskatzen dute, «marineek» baino eraginkortasun handiagoz

Industrializazioak ez du aldatzen desberdintasunaren antolaketa munduko merkatuan

Teknologia jainkosa ez da gaztelaniaz mintzo

Gizakien eta eskualdeen bazterketa

Latinoamerikaren integrazioa barra eta izarren banderapean

Simón Bolívarren profezia: «Inoiz ez gara zoriontsu izango, inoiz ez!»

Oharrak

ZAZPI URTE GEROAGO

Oharrak

AURKIBIDE ANALITIKOA