Kimu berriak Euskal Hizkuntzalaritzan

Jakintza-arloak: Hizkuntzalaritza
ISBN: 978-84-8438-833-3
Argitalpen urtea: 2022
Orrialdeak: 162

2021eko Hizkuntzalari Euskaldunen V.
Topaketa hura antolatzea otu zitzaigunean, helburu argia genuen: azken urteetan
gaur egungo euskararen ikerketari ekin zioten ikertzaile gazte horiei plaza
eskaintzea. Horietako zenbait euren ikerketaren lehen emaitzak kanpoan
aurkezten hasiak ziren gainera, eta Euskal Herrian bertan aurkezteko bidea eman
nahi genien, beste alorretako jendea ere ezagutu, iritziak partekatu, harremanak
estutu eta, finean, euskal hizkuntzalarien komunitatea saretzea xede.Argitalpen honekin lan horretan
sakontzea da gure asmoa, hots, Euskal Hizkuntzalaritzako kimu berriei ahotsa
eman, haien ikerketa Euskal Hizkuntzalarion artean zabaldu eta eztabaidagune
bat elikatzea. Sei ekarpen biltzen ditu liburu honek, euskal
hizkuntzalaritzaren hainbat arlo gaitzat hartzen dituztenak: fonologia,
bariazionismoa, itzulpengintza, psikolinguistika eta sintaxia, hain zuzen.

Alazne Arriortua Zorrila, Laura Vela Plo, Sergio Monforte del Valle eta Aitor Lizardi Ituarteri egindako elkarrizketa irakurri.

Aurkibidea

HITZAURREA, Aitor Lizardi Ituarte, Alazne Arriortua, Sergio Monforte eta Laura Vela-Plo

EUSKARAREN AHOSKERA ETA HIZKERA-MAILAK: FONOLOGIA NATURALETIK HURBILPEN BAT, Irati Urreta Elizegi
GENEROA GARAZIKO EUSKARAREN HIZKUNTZA-ALDAKORTASUNAREN BAITAN, Alex Artzelus Muxika
HIZKUNTZ ALDAKORTASUNAREN ERAGILE SOZIALAK:EUSKAL BARIAZIONISMOAN DAKIGUNETIKEZ DAKIGUNERA, Azler García-Palomino
KOLOKAZIOAK LITERATUR TESTU ITZULIETAN ETA EZ ITZULIETAN: EMOZIOAK ETA SENTIMENDUAK, Isabel Etxeberria Ramírez
PERPAUS IRAGANGAITZEN PROZESAMENDUA EUSKARAZETA GAZTELANIAZ ELEKTROFISIOLOGIAREN ARGITAN: HIPOTESI EZAKUSATIBOA ZERTAN DEN,Gillen Martínez de la Hidalga, Adam Zawiszewski eta Itziar Laka
ADITZ-AZKEN BALDINTZA MENDEKO PERPAUSETAN, Maia Duguine