Kimika Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleentzat eta irakasleentzat
Gero eta gizarte konplexuago eta globalizatuagoan bizi gara, etengabeko eraldaketan, gero eta konpetenteagoak diren pertsonak eskatzen dituena, jakiteko ez ezik, egiten jakiteko eta bizitzen jakiteko ere gai izan behar dutenak. Kimikak funtsezko papera betetzen du bizi-kalitatean. Herritarren alfabetizazio zientifikoa beharrezkoa da, kaudimenez jokatu ahal izateko eta modu adimentsuan jarduteko adinako gaitasuna duten pertsona arduratsuak prestatzeko. Horretarako, pentsamendu kritiko eta arduratsua funtsezkoa da, mundu bidezkoagoa eta iraunkorragoa sortzeko kolektiboki. Zientziaren didaktikaren alorrean, besteak beste, metodo aktiboak, parte-hartzaileak eta indagatzaileak, eredu mentalen bilakaera sortzen duen ikaskuntza, jarduera teorikoak eta esperimentalak integratzea eta aurretiko ezagueren bilakaera aipatzen dira. Ideia horiek aplikatuz, kimikarekin emozionatzeko, materiaren ezaugarriak lantzeko, ezaugarri berezien esanahiak ulertzeko, sistema homogeneoen eta heterogeneoen ezberdintasunak lantzeko, disoluzioak kuantifikatzeko, aldaketa kimikoak eta fisikoak bereizteko eta materiaren egitura eta aldaketak modu sinplean ulertzeko proposatzen da argitalpen hau. Kimikari buruzko oinarrizko eredua eraikitzen laguntzeko ideiak proposatzea da helburua.
SARRERA
1. SISTEMA MATERIALEN ANIZTASUNA
1.1. Neurketa. Laborategiko jarduerak
1.2. Sistema materialen propietate orokorrak
1.3. Sistema materialen konposizioa
1.4. Ezaugarri bereziak
1.5. Disoluzioak. Kontzentrazioa. Disolbagarritasuna
1.6. Substantziak banantzen
1.7. Materiaren agregazio-egoerak
2. SISTEMA MATERIALEN BATASUNA
2.1. Nolakoa da materia barrutik?
2.2. Materiaren osaera. Materiaren osaerari buruzko lehenengo ideiak
2.3. Daltonen teoria atomikoa
2.4. Teoria zinetiko-molekularra. Eredu zinetikoa
3. ALDAKETA FISIKOAK ETA KIMIKOAK. ERREAKZIO KIMIKOAK
3.1. Substantzia sinpleak eta konposatuak
ERREFERENTZIA
BIBLIOGRAFIKOAK