Jendarte aldarrikatzen den Herria

Jakintza-arloak: Politika
ISBN: 978-84-8438-757-2
Argitalpen urtea: 2020
Orrialdeak: 174

«Herriaren eraikuntza» antolaketa
sozial eta politikoaren ikerkuntzaren afera klasikoetako bat dugu. Antzinako
Erroman plebs-ak (herri xeheak) bere
burua populus (jendarte) moduan aldarrikatzen zuen bezala, historia garaikidean
ere talde ‘plebeio’ ezberdinek beren burua herri aldarrikatzen jarraitzen dute,
prozesu hori etenik ez duen soka bihurtuz.

Esku artean duzun liburuak eztabaida
horri ikuspegi teoriko jakin batetik heldu nahi izan dio. Azken urteotan gai
sozial eta politikoen gainean gutxieneko interesa erakutsi duten askoren ahotan
ibili da hegemoniaren kategoria, ia
madarikatu bihurtzeraino. Baina zer dago kontzeptu horren atzean? Non ditu bere
erroak? Nola jartzen da harremanetan egun bogan dagoen populismoaren kontzeptuarekin?
Proiektu honen asmoa horrelako galderen gainean argi egitea litzateke. Antonio
Gramsciren hegemoniaren adieratik hasi, 60 eta 70eko hamarkadetan eskola
postestrukturalistaren ekarpena arakatu eta mende-aldaketan Ernesto Laclauk eta
Chantal Mouffek hegemoniaren kategoria eguneratzeko egindako saiakerara arte.
Inongo ikuspegi intelektual dogma bihurtzetik urruti, teoria horren ahulezietako
batzuk ere jaso nahi izan dira, azken garaiotan ezkerreko pentsalarien arteko
ika-mika esanguratsuenetako batzuk hona ekarrita.

Galder Sierrari egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

HITZAURREA

1. KAPITULUA: BOTEREA ETA NORTASUNA: DETERMINIS­MOAREN KRISITIK HEGEMONIAREN ALTERNATIBARA

1. KRISI BATEN GENEALOGIA

1.1. Eredu bat: marxismoaren determinismoa

1.2. Ikuspegi tradizionaletik emandako hiru erantzun

2. HEGEMONIA GRAMSCIARRA

2.1. Praxiaren filosofia

2.2. Bloke historikoa, egitura eta gainegituraren artikulaziorako aldagaia

2.3. Hegemonia gramsciarraren gako nagusiak

2.3.1. Kontzeptuaren genealogia

2.3.2. Sen ona

2.3.3. Jendarte zibila eta jendarte politikoa

2.3.4. Mugimendu-gerra eta posizio-gerra

2.3.5. Krisi organikoa

2.3.6. Hegemonia berriaren eraikuntza

2. KAPITULUA: BIRAKETA POSTESTRUKTURALISTA

1. MODERNITATEA ETA POSTMODERNITATEA

1.1. Modernitatearen haustura

1.2. Postmodernitatearen etenak eta jarraitutasunak

2. POSTESTRUKTURALISMOA

2.1. Estruktura kontzeptu bezala eta bere garapena

2.2. Estrukturaren gabezien gainean eraikitako paradigma berria

2.3. Programa alemaniarraren berreskuratzea

2.4. Paradigma berri baten oinarriak

2.4.2. Adierazlea eta esanahia

2.4.3. Erreala, Sinbolikoa eta Irudizkoa

2.4.4. Identitatea eta identifikazioa

2.4.5. Desioa, beharra eta eskaera

2.4.6. Diskurtsoaren arauak

2.4.7. Estrukturaren autonomia erlatiboa

3. KAPITULUA: HEGEMONIAREN ADIERA GARAIKIDEA

1. HEGEMONIAREN ERAIKUNTZA

1.1. Hegemoniaren oinarri diskurtsiboa

1.1.1. Diskurtsoaren analisi motak

1.2. Hegemoniaren elementu nagusiak

1.2.1. Diskurtsoaren artikulazioa: unea eta elementua

1.2.2. Antagonismoa

1.2.3. Ekibalentzia eta diferentzia

1.2.4. Subjektu hegemonikoa

1.2.5. Unibertsaltasuna eta partikulartasuna

2. NORTASUNEN ERAIKUNTZA, ARIKETA POPULISTA GISA

2.1. Populismoaren kontzeptuaren jatorriak

2.2. Populismoaren oinarrizko elementuak

2.2.1. Eskaera sozialak

2.2.2. Lidergoaren dimentsio afektiboa

2.2.3. Adierazle hutsa eta adierazle flotagarria

2.2.4. Heterogeneotasun soziala

2.3. Populismoa sistema demokratikoetan

4. KAPITULUA: DEMOKRAZIAREN ERRADIKALIZAZIOA

1. LIBERALEN ETA ERREPUBLIKANOEN ARTEKO ELKARRIZKETA

1.1. Liberalen askatasun negatiboa

1.1.1. Rawlsen justizia, printzipio arautzaile bezala

1.2. Errepublikanismo hiritarra eta ongizate komuna

1.2.1 Sandel eta balio moralak 

2. POLITIKOAREN DIMENTSIOA

3. DEMOKRAZIAZ HAINBAT ADIERA

3.1. Demokrazia gehitzailea eta demokrazia eztabaidazalea

3.2. Demokrazia agonista

3.2.1. Pluralismoa

3.2.2. Aurkariaren kategoria

3.2.3. Pasioak eta identifikazioak

5. KAPITULUA: HEGEMONIAREN TEORIAREN MUGAK

1. DISKURTSOAREN GEHIEGIZKO ERABILERA

1.1. Diskurtsibitatearen nagusitasuna

1.2. Azterketa enpiriko zehatzetarako mugak

1.3. Diskurtsoaren Teoriaren balioa eta bestelako baliabide osagarriak 

2. HEGEMONIAREN IZAERA DESKRIPTIBOA

2.1. Hegemoniaren hustasuna

2.2. Ekonomikoaren desplazamendua

2.3. Kontingentzia, arau normatibo bezala

3. SUBJEKTUAREN DESONTOLOGIZAZIOA

3.1. Klase-gatazkaren nagusitasuna edo bitartekaritzarik gabeko subjektua

3.2. Gertaera

3.3. «Martetarren etorrera» ala inbestitze erradikala

4. POSTHEGEMONIA: PARADIGMA BERRI BATEN AURREAN?

4.1. Hegemoniaren bokazio oro-harrapatzailea

4.2. Sistemak onarpen sozialik behar al du?

4.3. (Post)Hegemonia: ezinezko eta beharrezko paradigma

EPILOGOA

BIBLIOGRAFIA