IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Zientziak eta Natura Zientziak
DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2021.05
UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, Ikerketan dihardugun pertsona euskaldunok, gure lanaren parterik handiena atzerriko hizkuntzetan egitera behartuta egonik, elkarren berri izatea zaila denean.
Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako adituak bildu izan ditu zenbait ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (11 edizio) Historialari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkura (3 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (4 edizio), Osasun Zientzietako topaketak (3 edizio) eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (4 edizio), besteak beste, horren adibide argiak dira. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua antolatu genuen, Durangon. 2017an bigarrena egin genuen, Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean eta 2019an hirugarrena Baionan. Apustu oso handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin behar dugula sinesten dugu. Horri aurre egiteko azken urteotan bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu. Izan ere, kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan ditu: UPV/EHU, Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia. . Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak eta Udalbiltzak ere babesa eman diote egitasmoari.
Ekimena sostengatzen dute gainera, ondoko unibertsitateek ere: Mondragon Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Deustuko unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitateak. Azkenik, nabermentzekoa da edizio honetan 14 ikerketa talde eta 9 aldizkari zientifiko izan ditugula laguntzaile.
Hitzaurrea
Batzordeak, laguntzaileak eta hizlariak
ACT toxina eta mintzeko kolesterolaren arteko elkarrekintzaren azterketa, Jone Amuategi Aulestiarte, Asier Benito Vicente, David González Bullón, Rocio Alonso Estrada, Cesar Martín Plágaro eta Helena Ostolaza Etxabe
Ikusezina ikusgai bihurtzearen erronka: analisi bideratutik ez-bideratura jauzia bereizmen altuko masa espektrometriari esker, Mikel Musatadi Larrucea, Maitane Olivares Zabalandicoechea, Ailette Prieto Sobrino eta Olatz Zuloaga Zubieta
Idiazabal gaztaren ikerketa metagenomikoa: gaztagilearen eta heltze denboraren eragina mikrobiotan, Gorka Santamarina García, Igor Hernández, Gustavo Amores eta Mailo Virto
Glifosato herbizidak eragindako oxidazio-estresa Amaranthus palmeri belar txarrean, Mikel Vicente Eceiza, Miriam Gil-Monreal, Ana Zabalza eta Mercedes Royuela
Zamorako zeramiken beiratua egiteko zeramikariek erabilitako galenaren jatorrizko meatzearen identifikazioa, berun isotopoen analisiaren bidez, Uxue Sanchez-Garmendia, Kjell Billström, Melanie Kielman, Jeremy Bellucci, Ellen Kooijman, Gorka Arana eta Javier Garcia Iñañez
Gaur egungo ikerketa geologiko baten nondik norakoak: Kretazeoko hiperestentsioari loturiko hidrotermalismoaren zantzuak Euskokantauriar arroan, Martin Ladron de Guevara, Arantxa Bodego eta Eneko Iriarte
Euskal kostako bi estuarioren osasun egoeren azterketa, organismo zentinela moduan muskuiluak erabilita, Anne San Román Martínez eta Beñat Zaldibar Aramburu
Fe3O4-zko zko Nanopartikulak: Kantzerraren Aurkako Hipertermia Magnetikoa, Ander Barón, Daniela Iglesias, Irati Rodrigo, Idoia Castellanos, Maite Insausti
Polimero biobateragarrien garapena biomedikuntzan erabiltzeko, Julia Sánchez, Antonio Veloso, Leire Ruiz, Leyre Perez, Jose Manuel Laza, Isabel Moreno eta José Luis Vilas
Ontze denborak zaldi-haragian duen eragina: kontsumitzaileen iritzia, Lorea R. Beldarrain, Iñaki Etaio, Luis Javier R. Barron, Kizkitza Insausti eta Noelia Aldai
Infusioen ahalmen antioxidatzailearen determinazioa Folin-Ciocalteu erreakzioa eta irudi digitalen analisi bidez, Jokin Ezenarro, Ane Bordagaray eta Rosa García-Arrona
Behi esnearen gantz edukiaren determinazioa NIR espektroskopia eta kimiometria erabiliz, Jokin Ezenarro, Iker García eta Miren Ostra
Aspergillus nidulans onddoaren garapenaren kontrol genetikoa: FlpA ustezko ziklinaren identifikazioa eta ezaugarritze funtzionala, Ziortza Agirrezabala, Ainara Otamendi, Eduardo Espeso eta Oier Etxebeste
BM15, BM18, BM29, BM36, BM39 konposatuen jarduera leishmanizidaren azterketa, Aroia Burguete eta Paul Nguewa
Maneiu estentsibopean ekoiztutako behor esnea abeltzaintza-dibertsifikazio moduan: Esnearen kalitatearen azterketa, Ana Blanco-Doval, Maria Angeles Bustamante, Luis Javier Rodriguez Barron eta Noelia Aldai
Arazketa lohietatik eratorritako balio erantsi altuko ongarri seguruen ekoizpena, Nagore Guerra, Belén Puyuelo eta Sergio Ponsá
Esofagitis Eosinofilikoaren RNA bidezko diagnostiko ez inbaditzailerako proposamen berria, Maialen Sebastian de la Cruz, Koldo Garcia Etxebarria, Luis Manuel Mendoza, Carol Julyssa Cobian, Sonsoles Tamarit, Jose Ramon Bilbao, Luis Bujanda, Alfredo J. Lucendo eta Ainara Castellanos Rubio
Sentinel-2 irudiekin erretako eremuak detektatzeko algoritmoa eta produktua Saharaz hegoaldeko Afrikan, Ekhi Roteta eta Aitor Bastarrika
Auxinak induzitutako degron (AID) sistemaren garapena funtzio ezezaguna duen proteina baten testuinguruan, Alejandro García-Aldama, Endika De la Iglesia, Asier Fullaondo, Jone Mitxelena eta Ana María Zubiaga
Kannabinoideak pilula gisa: enkapsulazio egonkorra posible ote?, Aitor Villate, Izaga Delgado, Maitane Olivares, Nestor Etxebarrria eta Aresatz Usobiaga
Laser ultralabur baten bidezko urrezko estaldura meheen ablazioa, Lorea Armendariz, Ainara Rodriguez, Aldara Pan, Oihane Beldarrain eta Gabriel Alejandro López
Efektuei Bideratutako Analisia ospitaleko efluenteetan disruptore endokrino potentzialen detekziorako legamia bidezko in-vitro biosaioaz baliatuz, Naroa Lopez Herguedas, Alicia Cano, Belén González Gaya, Iker Alvarez Mora, Leire Mijangos, Maitane Olibares, Ailette Prieto, Nestor Etxebarria eta Olatz Zuloaga
Irudi-analisi eta machine learning bidezko itsas-triku enbrioi biosaioaren automatizazioa, Iker Alvarez, Leire Mijangos, Naroa Lopez, Harkaitz Eguiraun, Jose Manuel Amigo, Martin Monperrus eta Nestor Etxebarria
2 motako diabetesari asoziaturiko RNA ez-kodetzaile batek 2 transglutaminasa genearen adierazpena erregulatzen du pankreako beta zeluletan, Itziar Gonzalez-Moro, Maialen Sebastian-Delacruz, Henar Rojas-Márquez, Ane Olazagoitia-Garmendia, Jon Mentxaka Salgado, Luis Manuel Mendoza, Aina Lluch, Francisco José Ortega, Ainara Castellanos-Rubio eta Izortze Santin
Litioaren toxikotasuna muskuiluetan, Nadezhna Fraga Jesús, Urtzi Izagirre Aramayona eta Pamela Ruiz Rodriguez
Foto-polimerizazio bidezko itsasgarrien gogortzea, Nora Almandoz eta Haritz Sardon
Fluxu-jarraiko polimerizazioa poliuretanoak prestatzeko: abantailak eta aukerak, Xabier Lopez de Pariza Sanz, Tim Erdmann, Pedro Luis Arrechea, Nathaniel Park, James L. Hedricketa Haritz Sardon
Gainazaleko teknika elektrikoen erabilera tektonika aktiboaren ikerketan: tomografia elektrikoa (ERT) eta polarizazio induzitua (IP), Asier Madarieta-Txurruka, Victor Tendero-Salmerón, Jesús Galindo-Zaldívar eta Lourdes González-Castillo
Biomolekulen elkarrekintzak eta fotofisika aztertzen laser espektroskopiaren bidez, Iker Lamas, Ander Camiruaga, Maider Parra, Imanol Usabiaga eta Raul Montero
Sulfonamida antibiotikoen determinazioa zoruan, Sara Martin, Leire Mijangos, Nestor Etxebarria, Ailette Prieto, Maitane Olivares eta Olatz Zuloaga
Molekulen elkarrekintzen eragina materia makroskopikoaren antolaketan: Teobromina molekularen nukleazioaren bidez, Imanol Usabiaga, Maider Parra, Ander Camiruaga, Iker Lamas eta Antonio Veloso
Fosfato kontzentrazioaren eta pH-aren determinazioa kolirio laginetan irudi digitalen analisia erabiliz, Irati Berasarte, Ane Bordagaray, Rosa Garcia-Arrona, Miren Ostra eta Maider Vidal
Nanopartikulen lipido konposizioak rHDLen kolesterol kanpora-fluxuaren efizientzian eragina du, Shifa Jebari, Kepa B. Uribe, Asier Benito-Vicente, Unai Galicia-García, Asier Larrea-Sebal, Iraide Alloza, Koen Vandenbroeck, Helena Ostolaza eta Cesar Martín
Presa handi baten hustuketak eragindako efektu ekologikoak: Enobietako urtegiaren kasua (Artikutza, Nafarroa), Miren Atristain, Aitor Larrañaga, Daniel von Schiller eta Arturo Elosegi
Erretikulu endoplasmatikoaren eta Mitokondriaren arteko konexioek mtDNA-ren erreplikazioan duten inplikazioa, Amaia Lopez de Arbina, Nerea Osinalde eta Ian Holt
ATAD3 gene-familian de novo duplikazioek Harel-Yoon sindromea sortzen dute, eta kolesterolaren eta mitokondrien metabolismoan kalteak eragiten dituzte, Mikel Muñoz-Oreja, Adam Gunning, Uxoa Fernandez-Pelayo, Romina Durigon, Antonella Spinazzolla, Sian Ellard eta Ian Holt
Manganeso dioxidozko superkondentsadore hibridoen karakterizazio elektrokimikoa, Jon Rodriguez-Romero, Eider Goikolea Nuñez eta Idoia Ruiz de Larramendi Villanueva
Txakurren eta Andeetako azerien arteko parasitoen transmisioa ulertu nahian, Txileko paisaia antropikoan, Aitor Cevidanes, Claudia Ulloa, Sophia Di Cataldo, Maria Stefania Latrofa, Daniel Gonzalez-Acuña, Domenico Otranto eta Javier Millán
Nikel estaldura bainuetan hipofosfito edukiaren kontrola metodo zinetiko eta kolorimetriko baten bitartez, Gorka Albizu, Mikel Gutierrez, Miren Ostra eta Maider Vidal
PEF polimeroaren birziklapen zirkularra, Elena Gabirondo Amenabar, Antxon Martínez de Ilarduya, Haritz Sardon eta Sergio Torres-Giner
Grafeno oxidoak bakarrik eta adsorbatutako bentzo(a)pirenoarekin itsas muskuiluetan eragindako kalteak, Nagore Gonzalez Soto, Eider Bilbao eta Miren P. Cajaraville
Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu