IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura
DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2021.03
UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da
euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren
berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are
gehiago gure kasuan, Ikerketan dihardugun pertsona euskaldunok,
gure lanaren parterik handiena atzerriko hizkuntzetan egitera
behartuta egonik, elkarren berri izatea zaila denean.
Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako adituak bildu izan ditu
zenbait ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen
Bilkurak (11 edizio) Historialari Euskaldunen Topaketak (5
edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkura (3 edizio),
Matematikari Euskaldunen Bilkura (4 edizio), Osasun Zientzietako topaketak (3 edizio) eta Natur Zientzietako
ikertzaileen bilkurak (4 edizio), besteak beste, horren adibide argiak
dira. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino
gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da
oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor
guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta
2015. urtean Ikergazte lehen kongresua antolatu genuen,
Durangon. 2017an bigarrena egin genuen, Iruñean, Nafarroako
Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean eta 2019an hirugarrena
Baionan. Apustu oso handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara
lotzen duena, baina egin behar dugula sinesten dugu. Horri aurre
egiteko azken urteotan bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan
behar dugu. Izan ere, kongresuaren edizio berri honek ondoko
bidaide eta babesleak izan ditu: UPV/EHU, Gasteizko Udala eta
Arabako Foru Aldundia. . Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak
eta Udalbiltzak ere babesa eman diote egitasmoari.
Ekimena sostengatzen
dute gainera, ondoko unibertsitateek ere: Mondragon
Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Deustuko
unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitateak. Azkenik,
nabermentzekoa da edizio honetan 14 ikerketa talde eta 9
aldizkari zientifiko izan ditugula laguntzaile.
Hitzaurrea
Batzordeak, laguntzaileak eta hizlariak
Potentzia prozesamendu partzialean oinarritutako bihurgailuak, Jon Anzola, Iosu Aizpuru eta Asier Arruti
SiC erdieroaleak energia eolikoan LCoEa hobetzeko, Antxon Arrizabalaga, Mikel Mazuela, June Urkizu eta Jon Aztiria
Bidaiari trenek konforta bermatzeko darabiltzaten baloi pneumatikoen azterketa, Irati Mendia-Garcia, Nere Gil-Negrete, Elisabeth Viles eta Ainara Pradera-Mallabiabarrena
Elementu pasiboen eragina frekuentzia altuko bihurgailuetan, Asier Arruti, Jon Anzola, Iosu Aizpuru eta Mikel Mazuela
Robot-aren itxura estetikoak eta erabiltzaileen preferentziak, Ainhoa Apraiz Iriarte, Ainhoa Aztiria Mendizabal eta Ganix Lasa Erle
Instalazio termiko baten modelatze energetikoa, Arrate Hernández Arizaga, Ana Picallo-Pérez eta José María Pedro Sala-Lizarraga
Gibeleko erradioenbolizazioaren CFD simulazioak: odolaren biskositatearen eragina gibeleko hemodinamikan eta mikroesferen distribuzioan, Unai Lertxundi, Jorge Aramburu, Raúl Antón, José Ignacio Bilbao, Macarena Rodríguez-Fraile eta Bruno Sangro
Instalazio termikoen Termoekonomia-diagnostikoa, Irati Prol Godoy, Ana Picallo Perez eta Jose Mª P. Sala Lizarraga
Interferentzia elektromagnetikoaren azterketa potentzia-elektronikako sistemetan Si-WBG trantsizio teknologikoaren testuinguruan, Javier Oyarzun eta Iosu Aizpuru
Industria eolikoko palen efizientzia aerodinamikoaren azterketa esperimentala baldintza ideal eta errealetan, Ander Zarketa-Astigarraga, Markel Peñalba-Retes, Alain Martin-Mayor eta Manex Martinez-Agirre
Diseinuaren ezagutzaren biltzea software artefaktuetan; Produktu Lerroen Ingeniaritzan oinarritutako proposamena, Xabier Garmendia, Oscar Díaz eta Maider Azanza
Fabrikazio aditibo bidezko sare egituren eredu analitikoa zeharkako isotropiarako, Markel Alaña Olivares, Sergio Ruiz de Galarreta eta Aitziber López de Arancibia
Errealitate areagotuko sistema baten diseinu eta balioztatze esperimentala haririk gabeko integrazioarekin, auditoriumetan desgaitasuna pairatzen duten pertsonen esperientzia hobetzeko, Imanol Picallo, Aida Vidal, Oscar Blanco, Peio Lopez-Iturri, Paula Fraga, Hicham Klaina, Tiago Fernandez, Leyre Azpilicueta eta Francisco Falcone
Aluminioaren emisibitate neurketa zehatzak termografia infragorriarako, Mireia Sainz Menchón, Iñigo González de Arrieta, Telmo Echániz eta Gabriel A. López
Saskigintza eta Geometriaren arteko lotura Arkitektura Graduko Irakaskuntzan , Amaia Casado, Antxon Sánchez eta Iñigo León
Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren kalitatearen azterketa kanpo kontrolerako sistema hobetzeko, Eider Iribar, Pablo Hernández, Daniel Pérez, Iván Flores eta José Maria Sala
Twitterreko Euskal Komunitatearen Eduki Azterketa Pandemia Garaian, Joseba Fernandez de Landa, Iker Garcia, Ander Salaberria eta Jon Ander Campos
Hidrogeno tren baten diseinu eta operazioaren optimizazioa, Josu Olmos, Andoni Saez-de-Ibarra, Dimas Lopez, Txomin Nieva eta Iosu Aizpuru
Itzulpen Automatikoko Sistemen Analisia: Genero Alborapenaren Kasua, Ander Salaberria, Jon Ander Campos, Iker Garcia eta Joseba Fernandez de Landa
"Data-intensive" aplikazio baten fitxategi kudeaketa aldatzen memoria mugak gainditzeko, Mikel Iceta Tena, Iñaki Morlán Santacatalina eta Jose Antonio Pascual Saiz
Partizioen konfigurazioaren eragina denbora errealeko sistemen planifikagarritasunean, Andoni Amurrio
Zeharkako ebaketa prozesuaren parametroen eragina erresistentzia handiko altzairuzko xafla lodietan, David Abedul, Lander Galdos, Eneko Saenz de Argandoña eta Elena Silvestre
Abiadura handiko entseguak egiteko forjaketa-mailu baten garapena, Julen Agirre, Peio Arrese, Nagore Otegi eta Lander Galdos
Eraikuntzan erabiltzen diren CLT panelen kontraijeztuen karakterizaziorako on-line laser profilometro baten proposamena, Danel Bargiela Mengod eta Gaizka Durana Apaolaza