IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea

Jakintza-arloak: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
ISBN: 978-84-8438-787-9
Argitalpen urtea: 2021
Orrialdeak: 322

DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2021.02

UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, Ikerketan dihardugun pertsona euskaldunok, gure lanaren parterik handiena atzerriko hizkuntzetan egitera behartuta egonik, elkarren berri izatea zaila denean.

Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako adituak bildu izan ditu zenbait ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (11 edizio) Historialari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkura (3 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (4 edizio), Osasun Zientzietako topaketak (3 edizio) eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (4 edizio), besteak beste, horren adibide argiak dira. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua antolatu genuen, Durangon. 2017an bigarrena egin genuen, Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean eta 2019an hirugarrena Baionan. Apustu oso handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin behar dugula sinesten dugu. Horri aurre egiteko azken urteotan bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu. Izan ere, kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan ditu: UPV/EHU, Gsteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak eta Udalbiltzak ere babesa eman diote egitasmoari.
Ekimena sostengatzen dute gainera, ondoko unibertsitateek ere: Mondragon Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Deustuko unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitateak. Azkenik, nabermentzekoa da edizio honetan 14 ikerketa talde eta 9 aldizkari zientifiko izan ditugula laguntzaile.

Aurkibidea

Hitzaurrea

Batzordeak, laguntzaileak eta hizlariak

30 urte mihigintzan: 30 urte euskararen biziberritzeari ekarpena egiten, Txerra Rodriguez

ETB ingurune inklusiboa euskararentzat, Marijo Deogracias-Horrillo

Zuzenbideak genero estereotipoak kontuan hartzen: Euskal Autonomia Erkidegoko kasuari erreferentzia bat, Alazne Irigoien Domínguez

“ETA euskararen aldeko talde bat zela uste nuen”. Hizkuntzari eta gatazkari lotutako aurreiritziak gazteen diskurtsoetan, Samara Velte

Hitzen indarra: arte kritika, emakume artistak zokoratzeko eragilea, Ane Lekuona Mariscal

Kooperatibismoaren hariak belaunaldi berrietan, Jokin Bergara Eguren

Adineko pertsonek COVID-19 pandemiari aurre egiteko erabiltzen dituzten irudikapen sozial eta emozionalak aztertzen, Amaia Eiguren, Nahia Idogaia, Naiara Berasategi eta Maitane Picaza

Inteligentzia artifiziala eta big data, ikaskuntzaren pertsonalizaziorako gakoak, Ane Zubizarreta eta Itziar Garcia

Gizarte Ekonomiako esperientziak lurraldeetatik sustatzen, Pablo Arrillaga Marquez eta Aratz Soto Gorrotxategi

Pedagogia Libertarioaren eredu pedagogikoa aztergai, Markel Saenz de Ugarte Balza

Komunitarioa: gizarte zerbitzuetarako aukera, Nerea Zubillaga Herran

Iparraldeko bigarren mailako euskarako ikasleen modelo kulturalak eta eredu sexistak, Idoia Rodriguez Mondragon

Irakaskuntza publikorako sarbidearen azterketa: Europako irakasle-gaitasunak oinarri, Maialen Oiartzun

Zahartzaroko mendekotasuna eta arreta ereduen trantsizioa: Irudikapen Sozialen teoriatik hurbilpena, Uzuri Castelo, Lorena Gil de Montes eta Maider Larrañaga

IKTen, internet bidezko plataformen, sare sozialen eta telebistaren erabilera eta kontsumoa euskal nerabeen artean, Naia Laka

“4 URTAROAK”: Mindfulness Birtuala AGHN duten haurretan, Amaiur Olarza Goikoetxea, Goretti Soroa Martínez eta Aitor Aritzeta Galan

Aitatasunerako trantzisioa igarotze erritu bezala: Lehen pertsonan egindako ikerketa kasu bat, Irati Lafragua Salazar

ETHAZI berrikuntza-ereduan ari diren Lanbide Heziketako irakasleen hezkuntzari buruzko kontzepzioen garapenaren azterketa Covid-19 testuinguruan, Nerea Lopez Salas eta Aitziber Sarobe

Ipar Haizearen Erronka filmaren emakumezko pertsonaien analisia: rolak, espazioak eta ekintzak, Maitane Junguitu Dronda

Identitatearen eraikuntza eta aitaren irudia errusiar zineman, Eider Urcola

Ezeztapena identifikatzeko Murriztapen Gramatikako erregelak sentimenduen analisiaren testuinguruan, Jon Alkorta, Koldo Gojenola eta Mikel Iruskieta

Bizitzaren sostengarritasunerako bidean: herri mugimenduen antolaketa egiturak eta militantzia eredu berriak, Nerea Blanco Aramendia

“Elkar Laguntza”: berdinen arteko gizarte-laguntza esku-hartze baten eragina bularreko minbizia duten pazienteen aurre-egite estrategietan, Ibane Aizpurua, Amaia Arregi, David Gonzalez, Maite Aguinaga, Ainitze Labaka eta Joana Perez-Tejada

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara bideratutako STEM proiektuen azterketa kuantitatiboa, Patricia Aránzazu González Atutxa, Haritz Iribas Pardo eta Unai Carmona Igartua

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Kataluniako alderdi-sistemen bilakaera. Polarizaziotik moderaziora, eta alderantziz, Galder Sierra Zapirain

Kontabilitateak behar luke bihotzik? Maitasunaren ekonomia kudeatzeko lanabesak: ikastolen kasua, Aitor Bengoetxea Alkorta, Unai Del Burgo García eta Maria Jesús Luengo Valderrey

Lehen Hezkuntzako ikasleen segurtasun digitala: eskaerak eta konpromisoak #Izandig proiektuaren baitan, Amaia Arroyo Sagasta eta Rakel Gamito Gomez

Bigarren Hezkuntzako ikasleen Landareekiko Itsutasuna eta biodibertsitatearen kontzeptualizazioa, Oier Pedrera, Oihana Barrutia eta José Ramón Díez

Euskal kirol federazioak, berdintasunaren utopia, Judit Martínez Abajo, Olatz Bastarrika, Mariate Vizcarra eta Gema Lasarte

Bertsolarien izeberg-a. Zaintzaren begiradatik bertsolarien bizitzen azterketa, Maialen Akizu

Unibertsitateko ikasleen laburpen-gaitasunaren azterketa eta testuaren egitura hierarkikoan oinarrituriko atzeraelikadura automatikoa, Unai Atutxa, Arantza Diaz De Illarraza, Mikel Iruskieta eta Olatz Ansa

Presentismoaren determinatzaileak: laneko eskakizunak eta baliabideak, Lourdes Gastearena-Balda, Andrea Ollo-Lópezeta Martín Larraza-Kintana

Genero-arauak eta identitatearen garapena haurtzaroan: marjinazio-oroitzapen disidenteen analisia, Irati Leon Hernandez, Rakel Gamito Gomez eta Maria Teresa Vizcarra Moral

Euskal gatazk(ar)en ertzetako biolentziak: 80-90eko hamarkadetan senide eta lagunak gatazkaren erdigunean izan dituzten andreen memoriaren eta praktika erresistenteen bilketa feminista bat, Maider Galardi

Abestiak eta sinbolismoa: hegan egitearen garrantzia euskal musika popularrean, Marina Landa

Langileen parte-hartzea lan-kooperatiba handien kudeaketan, Aingeru Ruiz, Aitor Bengoetxea eta Ignacio Bretos

Autodeterminazioa eta erabakitzeko eskubidea Euskal Herrian. Kontzeptuen eboluzioa mugimendu sozialen ikuspegitik, Ander Vizán-Amorós

Estatuaren eta Konstituzio-Zuzenbidearen konkista neoliberala: hausnarketa kontrahegemoniko bat, Ander Loyola Sergio

Antzuola Herri Eskolako Hezkuntza Proiektua: ikasle-ohien bizipenak eta euren parte-hartzea sustatzeko gako pedagogikoak, Maitane Basasoro