IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea
DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2021.01
UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, Ikerketan dihardugun pertsona euskaldunok, gure lanaren parterik handiena atzerriko hizkuntzetan egitera behartuta egonik, elkarren berri izatea zaila denean. Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako adituak bildu izan ditu zenbait ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (11 edizio) Historialari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkura (3 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (4 edizio), Osasun Zientzietako topaketak (3 edizio) eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (4 edizio), besteak beste, horren adibide argiak dira. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua antolatu genuen, Durangon. 2017an bigarrena egin genuen, Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean eta 2019an hirugarrena Baionan. Apustu oso handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin behar dugula sinesten dugu. Horri aurre egiteko azken urteotan bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu. Izan ere, kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan ditu: UPV/EHU, Gsteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia. . Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak eta Udalbiltzak ere babesa eman diote egitasmoari.
Ekimena sostengatzen dute gainera, ondoko unibertsitateek ere: Mondragon Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Deustuko unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitateak. Azkenik, nabermentzekoa da edizio honetan 14 ikerketa talde eta 9 aldizkari zientifiko izan ditugula laguntzaile.
Hitzaurrea
Batzordeak, laguntzaileak eta hizlariak
Bideo-jokoen lokalizazioaren ikerketa deskribatzailea: garatzailetatik jokalarietara, Itziar Zorrakin-Goikoetxea
Zergatik panpox (1979): emakume bat hiri modernoan, Irati Majuelo
A(ha)l, mugaz gaindiko partikula, Maitena Duhalde de Serra eta Sergio Monforte
Itzulpena eta interpretazioa: zurekin baina zu gabe, Claudia M. Torralba-Rubinos
Intonazio kontornu unibertsalen eta ez unibertsalen pertzepzioa: galderak eta adierazpenak Markina-Xemeingo euskaran, Izaro Bedialauneta Txurruka, Jennifer Zhang eta Jose Ignacio Hualde
Euskararen biziberritzea Altsasun: merkataritzako hizkuntza-paisaia aztergai, Idoia Granizo
Erlazio-erauzketa testu klinikoetan hizkuntzaren prozesamenduaren bidez, Sergio Santana, Alicia Pérez, Arantza Casillas eta Maite Oronoz
Maitasuna Xabier Leteren abestietan, Jon Martin-Etxebeste
Gorputza eta artxiboak. Erakusketen instalazioetarako proposamen berri bat, Garazi Ansa
Gorputzak edertasun kanonarekin ezbaian 90eko hamarkadan: Estíbaliz Sádabaren eta Miren Agur Meaberen kasuen alderaketa, Maite Luengo Aguirre
Egia-ostearen analisi filosofiko-pragmatikoa. Egia-ostea, hitzontzikeria eta XXI. mendeko iruzurrak, Irati Zubia Landa
Down Sindromedun haurren hizkuntzen garapena: 2 urteko neska elebidun baten kasu azterketa, Nerea Pardo Coromina
Euskararen belaunaldiz belaunaldiko etena eta jarraipena Lizarrako ikastolako familien testuinguruan, Ainhoa Pardina
Ekintzak, kaleak eta bestelako performanceak. Valie Exporten Tapp und Tastkino aztergai, Jone Rubio Mazkiaran
Larramendiren Hiztegi Hirukoitzaren digitalizazioa. Karaktereen ezagutze optikoa eta Wikitekara igotzea, Mikel Alonso eta David Lindemann
Ikerketa berregingarria analisi arkeometrikoan, kode irekia eta R, Estefania Calparsoro, Uxue Sanchez-Garmendia eta Javier G. Iñañez
Euskara-gaztelania elebidunen kode-alternantzia: gazteentzako euskal irratsaio baten analisia, Irati Rodrigo
Uzkurtze epistemikoa: pobreziaren erreprodukzioa kapitalismo kognitiboan, Unai Bayon Aranburu