Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa

Jakintza-arloak: Antropologia
ISBN: 978-84-8438-651-3
Argitalpen urtea: 2018
Orrialdeak: 192

Zer
gertatzen da urriaren 31 iluntzean? Gau horren inguruan sortzen ari diren ospakizun
berrienganako hurbilpena da honako liburu hau; Arimen Gaua, Halloween eta Gau
Beltza
izenekin burutzen diren jaietan barneratu gara Eibarko Udalak eta Udako
Euskal Unibertsitateak 2015eko Juan San Martin Bekaren bidez garatutako ikerketa
etnografiko honen bidez.

Festa
zaharrek bizirik diraute hainbat ibarretan. Festa berriak sortu dira beste
zenbait herritan, eta, sumatu dugunez, datozen urteetan gehiago sortuko dira
erakargarritasun handiko elementuak biltzen dituen jaia baita: gozokiak, gaua,
beldurra, kalabazak, mozorroak …

Haurrek
kaleak hartzen dituzte urriaren 31ko arratsetan eta haien bizipen eta gogoetak bildu
ditugu. Ospakizunetan haien ondoan izan gara eta haien ahotsak entzun nahi izan
ditugu. Horrekin batera, helduen haurtzaroko kontakizunak jaso ditugu,
ospakizun hauetan egon den bilakaera aztertzeko. Ameriketako Halloween jaiaren ahotsak gure belarrietara
iritsi aurretik, udazkeneko arratsalde ilunetan kalabaza arimadunek euskal herrietako
bide-bazterrak argitzen baitzituzten.

Jaime Altuna eta Josu Ozaitari egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

1. HITZAURREA

2. FESTA-GIROAN MURGILDUZ: HAINBAT BEHAKETA

2.1. Halloweendarrek Eibar hartu dute

2.2. Gerra eta maitasunezko Arima Gaua Elgetan

2.3. Kanpoko oihartzunak Gau Beltzean urtzen dira Oiartzunen

2.4. Aitona-amonen tradizioak biloben eskuetan: Etxauribar

3. IKERKETAREN AURKEZPENA ETA METODOLOGIA

3.1. Egungo jaien ikerketa

3.2. Ikerketaren helburuak eta metodologia

3.3. Ikertutako ospakizunen izenen zehaztapena

3.4. Erabilitako ikerketa-teknikak

3.5. Antropologia auzolanean 

4. ARIMA BIZIAK XX. MENDEAREN ERDIALDEAN

4.1. Itzalitako kalabazen berpiztea

4.2. Gure aitona-amonek Halloween ospatzen omen zuten

4.3. Heriotzarekin elkarbizitzen

4.4. Heriotza-seinaleak eta arimak

4.5. Beldurra

5. SAMHAIN, ALL HALOW’S EVE, HALLOWEEN

5.1. Hau ala hura, edota, hau eta hura

5.2. Sinesmen arteko truko eta tratuak

5.3. Lurraren araberako egutegia

5.4. Samhain festa: hildakoen etxerako itzulera

5.5. All Hallow´s eve: elizak moldatutako ospakizuna

5.6. Ipar-amerikar Halloween: barrura begira elikatu eta kanpora zabalduaz

5.7. Hildakoen Eguna Mexikon

6. ESKE-ERRONDAK: DOMU SANTUKO HAUR-ERRITUEN OINARRIA

6.1. Eske-errondak atzo eta gaur

6.2. Kristautasunaren araberako egutegia

6.3. Neguko jaietako eske-errondak

6.3.1. San Nikolas eta Eguberriko errondak

6.3.2. Santa Ageda eta inauteriak

6.4. Domu Santuko eske-errondak 

7. HALLOWEEN FESTAREN SUSPERRALDIA

7.1. Piztutako mugikorren aitona-amonak

7.2. Halloween Resurrection

7.3. Merkataritzaren araberako egutegia

7.4. Arima gabeko Arimen Gaua

7.5. Heriotzarik gabeko Defuntuen Eguna

7.6. Beldurra XXI. mendearen hasieran

7.6.1 Zer da beldurra ordea?

7.6.2 Beldurra betikoa al da?

7.6.3 Beldurraren disneytzea eta beldurraren erakargarritasuna

7.6.4. Beldurrarekin harremanetan jartzeko aukera

8. BADA FESTA: EGUNGO OSPAKIZUNAK

8.1 Kaleetako Halloween festak eta iluntzeko eske-errondak

8.2 Arimen Gauaren inguruan hainbat herritan sortutako jai berriak

Eibarko Arima Gaua

Arimen gaueko eskea (Eibar)

Elgetako Arimen Gaua

Bergarako Arima Gaua

Barakaldoko Arima Gaua

8.3. Gau Beltza izenarekin sorturiko jaiak

Mutrikuko Gau Beltza

Arrasateko Gau Beltza

Oiartzungo Gau Beltza

San Pedroko Gau Beltza

Lekeitioko Katu Baltza

8.4. Antzeko beste festa batzuk

8.5. Azaroaren 1ean egunez egiten diren eske-errondak

8.6. Gaztain erreak jateko eguna: Gazteñerre

9. FESTAREN TRADIZIOA ALA TRADIZIOAREN FESTA?

9.1. Tradizional bilakatu den festa

9.2. Haurrak tradizioaren protagonistak

9.3. Kalabaza, tradizioaren sinbolo indartsua

9.4. Hizkuntzen festa

9.5. Festa kontsumista hori

9.6. Tradizioen pisua: tradizio fosildua eta tradizio bizia

9.7. Tradizio asmatuen bizitasunak eta kontraesanak

10. ARIMEN OSPAKIZUNEN HAUR-JOLASA

10.1. Haurren begirada

10.2. Haurtzaroaz: «oraindik ez» taldea

10.3. Haurtzaroa oroimenean

10.4. Haurtzaroa orainean

10.5. Arimen egun eta gaueko ospakizunen jolasa

10.6. Helduen erresistentzia eta haurren agentzia

10.6.1. Helduen mundu instituzionalizatua

10.6.2. Testuinguru lokala

10.6.3. Adinkideen taldea

10.7. Haur-ekintzak eta ekimenak Halloween ospakizunetan

11. GENEROA ARIMEN GAUEKO OSPAKIZUNETAN: HAUR GUZTIEK EZ DUTE BERDIN PARTE HARTZEN

11.1. Desberdinkeria jai-esparruan

11.2. Mutilen protagonismoak

11.3. Genero-antzezpenen mozorroak

11.4. Nesken protagonismoak 

12. MATERIALTASUNAREN TRUKOAK GIROA SORTZEKO

12.1. Beste aktore batzuk

12.2. Argiaren xarma

12.3. Kalabaza aktore

12.4. Mozorro bizia

12.4.1. Mozorroaren barruan estaltzen direnak

12.4.2. Mozorrotzearen tradizio berria

12.4.3. Mozorrotu ala disfrazatu?

12.5. Goxoak badu erakargarritasuna: gozokiak

12.5.1. Gozokiak vs dirua

12.5.2. Eskatu eta ez hartu, ziria nork sartu dizu?

12.5.3. Gaztainak bizirik

12.6. Espazioa eta soinua

13. AZKEN HITZAK

13.1. Atzoko eta gaurko haurren jaiak

13.2. Lurra, Eliza eta Kapitalismoaren puska-biltzeak

13.3. Tradizio bizia bizigarri

13.4. Materialtasunaren botere ezkutua

13.5. Haurren ekintza eta helduen erresistentzia

13.6. Egungo eta etorkizuneko talka eta ituna

BIBLIOGRAFIA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)