Irudiaren hiria. Euskal herritarren komunikazio-gaitasunak

Jakintza-arloak: Komunikazio-zientziak
ISBN: 978-84-8438-342-0
Argitalpen urtea: 2011
Orrialdeak: 162

Gure bizitzaren arlo profesionaleko nahiz denbora libreko gero eta ordu gehiago ari dira hartzen Internet eta ikus-entzunezkoak. Gutxi-asko, erabat harrapatuta gaude denok teknologia komunikatiboen matazan. Ikus-entzunezkoen kontsumo-azturetatik harago, teknologia komunikatiboen lengoaiak eta herritarren komunikazio-gaitasunak deskribatzen dira liburu honetan.
Gure ustea da ahula dela komunikazioaren gaineko gaitasuna eta alfabetizazioa gure artean. Teknologiak darabiltzagu, asko sarritan; ez beti jakinda ondo zertan ari garen. Datuak hor daude, liburuaren baitan. Argiak dira. Kontuan hartu beharko genituzke.
Modu orokor batean, honako puntu hauetara laburbil dezakegu liburuan deskribatu ditugun errealitate konplexuak:

  1. Euskal Herriko biztanleria bere osotasunean kontuan hartuta, ikusi dugu adinak markatzen duela joera bat oso modu nabarmen eta argian: gazte koxkorrak (14-18 urte bitartekoak) dira komunikazioaren eta informazioaren teknologien erabilera-mailarik handiena dutenak, beraiek dira teknologia horiekin eta eurek garraiatzen dituzten produktuekin denborarik gehiena ematen dutenak, beraiek dira zaletuenak.
  2. Halere, ikus-entzunezko komunikazioaren produktuak aztertu eta baloratzeko orduan, ez da kolektibo hori prestatuena, gazte helduena baizik (19-24 bitartekoena). Adin-ezpal horretako jendearen artean -eta ez ume koxkorren artean- aurkitu dugu euskal populazio prestatuena, kontsumitzen duena deskribatzeko eta epaitzeko orduan.
  3. Oro har, fenomeno horretatik at bizi da hirurogeita bost urtetik aurreragoko euskal herritarra. Telebistara lotzen da haren kultura-kontsumo mediatua. Bere komunikazio-esparrutik at daude bestelako teknologia informatiboak eta formatiboak oro.
Aurkibidea

AITZINSOLASA

Irudia eta erreala
Irudiaren hiria
Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza
Liburuaren egitura


1. EUSKAL HERRITARREN KOMUNIKAZIO-GAITASUNAK

1.1. Ziberespazioa eta ikus-entzunezkoen itsasoa
1.2. Alfabetizazio mediatikoa: itsasontzia, olatu oldartutan
1.3. Eskola-gazteak eta teknologia komunikatiboak
1.4. Hain gazte ez direnak ere, ikus-entzunezkoekin harremanetan
1.5. Sei ardatz, gurdi bakarra
1.6. Ikusgai izatetik, ikusia izater


2. EUSKAL HERRIKO NERABEAK ETA GAZTEAKTEKNOLOGIEN ZURRUNBILOAN

2.1. Egindako ikerketa
2.2. Ikus-entzunezko lengoaia, ezezagun hori
2.3. Teknologian adituak
2.4. Ekoizpen- eta programazio-prozesuak ere ezezagunak
2.5. Errezepzioa eta audientzia: ikus-entzunezkoen eragina ezin argudiatu
2.6. Ideologia eta balioak autonomoki identifi katzeko arazoak
2.7. Dimentsio estetikoa: zer da hori?
2.8. Dimentsioen arteko erlazioak
2.9. Ondorio nagusiak 


3. GURASOAK ETA IRAKASLEAK NERABEEI ETA GAZTEEI SO

3.1. Gurasoak, sare sozialak eta bestelako gaiak
3.2. Bide-hausle eta bidegile izan diren irakasleak 

4. EUSKAL HERRIKO HELDUAK INFORMAZIO- ETA KOMUNIKAZIO-TEKNOLOGIEN ZURRUNBILOAN

4.1. Emaitza orokorra: Euskal Herria, analfabeto
4.2. Emaitzak, dimentsioen arabera
4.3. Pertsona nagusi formatuen adibide berezia
4.4. Laburpen gisa

5. ONDORIOAK: ITZALAK ETA ARGIAK IRUDIEN HIRIAN

5.1. Gazteen hiria
Nerabeen eta gazteen komunikazio-gaitasunei buruzko hiru giltza
5.2. Adinez nagusiago direnen hiria
Media literacy nagusientzat ere

6. GAITASUNAK ESKURATZEKO TRESNA BALIAGARRIAK ETA ORIENTABIDEAK

6.1. The Lion King fi lmaren zati baten azterketa eta interpretazioa: denotaziotik konnotaziora
6.2. Ikus-entzunezko iragarki baten azterketa
6.3. Bederatzi aholku, pantailaren aurrean jartzen garenerako

7. BIBLIOGRAFIA 

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)