Industri politika
Industri politikarekiko interesa berpizten ari da azken urte hauetan. Mendebaldeko industria pisu erlatiboa galduz joan den heinean, nabarmen ahuldu da industri sektoreak gizartean eta zientzia ekonomikoan izandako begirunea. Aldi berean, gero eta zailago egin zaio Ekonomiari azken mendean errealitatearekin izan duen urruntasuna murriztea.
Liburu honi hasiera emateko ordutik bertatik, «industri politika» esakunearen aldeko apustua egin dugu, azkenotan zenbait arlotan indartzen hasi diren beste batzuk baztertuz. Hori dena Ekonomia errealaren alde liburu honek egiten duen apustuarekin bat etorriz. Momentu honetan, geure herrien gizarte- eta ekonomi-etorkizuna, neurri handi batean, gure industria eta nekazaritza —baita teknologia eta zientziaren arloko gure gaitasuna ere— babesteko gai izatearekin baitago loturik.
Hainbat hamarkadatan faktore instituzionalek baldintzaturik egon diren industri politikaren alderdi batzuk —lehia babesteko politika, kanpo-merkataritza edo industriaren jabetza— aztertzeko ahalegin berezia egiten du azterlan honek. Faktore instituzional horiek nabarmen baldintzatu dituzte ekoizpen-sarea babesteko interes orokorrak eta oso modu larrian eragin dute Mendebaldeko industriaren gainbeheran.
Hau dena, gure etorkizun produktiboa berridazteko orduan funtsezkoak izan daitezkeen gai batzuk ahaztu gabe, jakina. Adibidez, sektore-politika eta, batez ere, teknologia-politika eta berrikuntza-politika. Arreta berezia eskaintzen die liburu honek.
1.   KONTZEPTU OROKORRAK
1.2.   Industri politikaren norabide berriak
1.3.   Industri politikaren helburuak
1.4.   Industri politikaren beharra
1.5.   Industri politikaren lurralde-esparrua
1.6.   Industri politikaren tresnak
2.   LEHIA BABESTEKO POLITIKA
2.2.   Lehia babesteko politikaren jatorria
2.3.   Boterea eta merkatua
2.4.   Merkatu-ahalmena neurtzeko tresnak
2.5.   Lehiaren aurkako merkatu-eragiketak
2.6.   Bat-egiteen arazoak
2.7.   Lehia babesteko politikaren mugak eta etorkizuna
2.8.   Esku-hartze publikoa eta ahalmen pribatua. Merkatuen araupena
2.9.   Erreskateak eta lehia babesteko politika
2.10. Lehia babesteko politika publikoak. Ildo ideologikoak
2.11. Lehia babesteko politikak. Oinarrizko irizpide batzuk
3.   SEKTORE-POLITIKAREN GAKOAK
3.3.   Sektore-politikaren beharra
3.4.   Ekonomia erreala babesteko politika
3.5.   Zerbitzuak eta industria
3.6.   Politikoki estrategikoak diren sektoreak
3.7.   Interes publikoa duten zerbitzu eta hornikuntzak
4.   INDUSTRI GARAPENERAKO POLITIKA
4.2.   Garapen exogenoa
4.3.   Atzerriko inbertsioak erakartzeko politikak
4.4.   Atzerriko inbertsioen garrantzia ekonomi garapenean
4.5.   Atzerriko inbertsioen desabantailak
4.6.   Atzerriko inbertsioen balorazioa herrialde-mailan
4.7.   Atzerriko inbertsioak erakartzeko pizgarriak
4.8.   Garapen endogenoa Â
4.9.   Garapen endogenoa eta lehiakortasuna sustatzeko politikak
4.10. Industriaren kokapen eta sustapenerako faktore ekonomikoak
4.11. Industrializazio- eta desindustrializazio-prozesuak
5.   NAZIOARTEKO MERKATARITZA-POLITIKA
5.2.   Nazioarteko merkataritza eta nazio-estrategiak
5.3.   Nazioarteko merkataritza-politikaren tresnak
5.4.   Nazioarteko merkataritza-politiken bilakaera
5.5.   Nazioarteko merkataritza-legeak
5.6.   Merkantilismoa eta librekanbismoa
5.7.   Protekzionismoa
5.8.   Merkatu librea
5.9.   Merkatu librearen aldeko arrazoiak
6.   INDUSTRI GARAPENERAKO ELKARLANA
6.2.   Elkarlanaren abantailak eta desabantailak
6.3.   Sareen garrantzia industri politikan
6.4.   Sareak eta lehia babesteko politika
6.5.   Klusterrak
6.6.   Sareak eta lehia babesteko politika
6.7.   Klusterrak, industri politikarako oinarri estrategikoak
6.8.   Klusterrak industri politikaren neurrietan
6.9.   Kluster-ekimenak
7.   TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZARAKO POLITIKA
7.2.   Ikerkuntza-politika Ezagutzaren Gizartean
7.3.   Ikerkuntzatik berrikuntzara
7.4.   Berrikuntza sustatzeko politikarako adierazleak
7.5.   Ikerkuntza- eta berrikuntza-politikaren lan-ildoak eta tresnak
7.6.   Berrikuntza-politikaren eragileak
7.7.   Ikerkuntzarako elkarlana
7.8.   Berrikuntza-politika eta erregio-politika
7.9.   Eskaintzaren berrikuntza-politika eta eskaeraren berrikuntza-politika
7.10.   Berrikuntza-politika finantza-krisialdiaren aurrean
8.   INDUSTRIAREN JABETZA
8.2.   Enpresa publikoa
8.3.   Enpresa publikoaren eta pribatuaren arteko aukera
8.4.   Pribatizazioak
8.5.   Pribatizazio-prozedurak
8.6.   Pribatizazioaren aldeko arrazoiak
8.7.   Nazionalizazioak
8.8.   Jabetza publikoaren aldeko arrazoiak
8.9.   Enpresen jabetza monopolio- eta oligopolio-egoeretan
8.10. Jabetza publikoa eta pribatua. Ondorioak
8.11. Enpresa publikoen kudeaketa
8.12. Enpresen mutualizazioa Â
9.   ESKUALDE ETA EUROPA MAILAKO INDUSTRI POLITIKA
9.2.   Eskualdeko industri politiken helburuak
9.3.   Europa mailako industri politiken helburuak
9.4.   Barne-merkatua sendotu
9.5.   Industriarako laguntzak Europan
9.6.   Jabego intelektualeko eskubideak eta faltsutzearen aurkako politika
9.7.   Arautze-prozesua erraztu eta karga administratiboak murriztu
9.8.   Ikerkuntza- eta berrikuntza-politikak Europan
9.9.   Garapen-iraunkortasuna industri politikaren tresna gisa
9.10. Europako industriarako hornikuntza
9.11. Europako industri politika eta egiturazko aldaketak
9.12. Enpresa txiki eta ertainak
9.13. Sektore-ekimenak
9.14. Europar Batasunaren merkataritza-politika
10. BIBLIOGRAFIAÂ Â

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu