Ikus-entzunezko itzulpena
Autorea(k): Josu Barambones Zubiria, Beatriz Zabalondo Loidi
Jakintza-arloak: Itzulpengintza, Komunikazio-zientziak, Hizkuntzalaritza
ISBN: 84-8438-084-X
Argitalpen urtea: 2006
Orrialdeak: 166
Ikus-entzunezko itzulpenaren alorrean, bibliografia urria aurkituko du irakurleak euskaraz. Nahiz eta ia hogeita bost urtez itzultzaile-egokitzaile andana batek Euskal Telebistarako produkzio handia osatu duen, euskarazko itzulpengintzaren barruan gutxien ikertu den esparrua da. Liburu honekin lehen hondar alea ekarri nahi izan dugu euskarazko jakintzaren plazara.
Ikus-entzunezko itzulpenaren mundura lehenbiziko aldiz hurbiltzen diren unibertsitateko ikasleentzat baitezpadako kontsulta-liburua izango da, zalantzak argituko dizkien tresna erabilgarria. Itzultzaile-egokitzaile profesionalek ere eskura izango dituzte euren eguneroko jardunbidearen zer-nolakoei dagozkien hainbat alderdi teoriko.Aurkibidea
SARRERA, Asier Larrinaga
AURKEZPENA ETA ESKER ONAK, Josu Barambones eta Beatriz Zabalondo
- EUSKARAZKO IKUS-ENTZUNEZKO ITZULPENAREN HASTAPENAK, JOSU BARAMBONES
- Euskal Telebistaren sorrera eta programazio-eredua
- Bikoiztutako produktuen jatorria
- Itzulpen-egokitzapenaren eta bikoizketaren historia
- Ikerketa-bideak ikus-entzuneko itzulpengintzaren alorrean
- IKUS-ENTZUNEZKO ITZULPENA: EZAUGARRIAK ETA ITZULPEN MOTAK, JOSU BARAMBONES
- Sarrera: definizioa eta ezaugarriak
- Ikus-entzunezko itzulpen motak
- Ikus-entzunezko itzulpenaren merkatu berriak
- Bikoizketa eta azpidazketa
- Azpidazketa eta bikoizketa ETB-1en
- LANBIDEAREN NONDIK NORAKOAK, BEATRIZ ZABALONDO
- Sarrera
- Itzultzailearen lan-tresnak
- Alderdi profesionalak
- LANAREN PROZESUA, BEATRIZ ZABALONDO
- Telebistarako lanari ekiteko materiala
- Bikoizketaren prozesua
- BIKOIZKETARAKO KONBENTZIOAK, JOSU BARAMBONES
- Gidoietan erabiltzen diren zeinuak
- Bikoizketako unitateak: TAKEak
- Aholku batzuk
- BIKOIZKETAREN HIRU GAKOAK: EGOKITZAPENA, AHOZKOTASUNA ETA ANTZEZPEN-LANA, JOSU BARAMBONES
- Sinkronizazio-lana
- Ahozkotasuna
- Intertestualitatea
- Antzezpen-lana
- EUSKARAZ BIKOIZTEN DIREN GENERO NAGUSIAK
- Fikzioa, Josu Barambones
- Dokumentalak prestatzen, Beatriz Zabalondo
- AZPIDATZIAK, BEATRIZ ZABALONDO
- Azpidatzi motak
- Azpidazketa urratsez urrats
- Azpidazteko arau edo konbentzioak
- Azpidazketaren beste alor batzuk
GLOSARIOA
BIBLIOGRAFIA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu