IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Liburu honen
egileen ustez, irakaspraktikak teknologiaren beharra du eta orain da teknologiak
eta hezkuntzak, ikuspuntu kritiko batetik, bat egiteko unea. Teknologiak berrikuntza
ekarri behar dio hezkuntzari, batetik, ikaskuntzan egin beharreko atazak lagunduz
edo hobetuz, hots, aurrez aurreko ikaskuntzako kalitatea hobetuz eta, bestetik,
ikaskuntzari balio erantsia emanez, hau da, testuinguru digitalean zentzu
gehiago duten atazak eta metodoak bultzatuz.
Baina nola
garatuko dugu ikuspuntu kritiko hori, euskal jendartean dauden arazoak aztertuz
eta horietako zenbait gabezia betez, nazioartean egiten ari direna kontuan izanik?
Galdera horri erantzuteko, ezaugarri hauek izango lituzkeen hezkuntza irudikatu
nahi izan dugu liburu honetan, online irakaskuntza eta baliabide digitalak ere
kontuan hartuz: inklusioa, ubikuotasuna, ikasmaterialen aniztasuna eta
moldagarritasuna, arreta pertsonalizatua eta euskal curriculuma inplementatzeko
aukera, besteak beste. Bestalde, teknologiak dituen aukerak aipatzeaz gain,
berekin dakartzan arriskuak ere kontuan izan ditugu.
Horien
guztien bilgune, eztabaidagune eta ikergune izateko asmoz sortu genituen www.hezikt.eus
webgunea eta UPV/EHUren «HEZikt: IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan,
Etengabeko Formakuntzan, eta Hizkuntzen Irakaskuntzan» graduondokoa, UEUren
laguntzaz. Orain, liburu hau ere bide horretan laguntzera dator: ikasle-irakasleen
artean ikertzen duen komunitatea batu dugu liburu honetan, eta euskarak eta hiztun
komunitateak behar dituzten tresnak, baliabideak eta metodologia interesgarriak
aipatu eta aztertu ditugu.
Liburu
mardula da, baina irakurleak ideia interesgarri eta praktikoak aurkituko ditu bertan.
Mikel Iruskieta, Montse Maritxalar , Amaia Arroyo eta Abel Camacho egindako elkarrizketa.
SARRERA
Teknologia eta hezkuntza: bat egiteko unea, Mikel Iruskieta, Montse Maritxalar, Amaia Arroyo-Sagasta eta Abel Camacho
LEHEN ATALA: TESTUINGURU PEDAGOGIKOA
Garapen teknologikoa eta hezkuntza, Rakel Gamito Gomez
Irakaslea berrikuntzaren aurrean: garapen profesionala eta ahalduntzea, Iñaki Murua
Egungo metodologia-joerak, Amaia Arroyo-Sagasta
Ikaskuntza-datuen analisia edo learning analytics, Mikel Larrañaga
Ikaskuntza Diseinu Unibertsala: zer den eta nola egiaztatu, Josi Sierra eta Lorea Aretxaga
BIGARREN ATALA: KONPETENTZIA DIGITALAK
Konpetentzia digitalen marko orokorra, Make Irigoien eta Xabier Mujika
Konpetentzia digitalak LHn eta DBHn praktikan, Josune Gereka
Konpetentzia digitalak Lanbide Heziketan, Iñaki Telleria
Konpetentzia digitalak unibertsitatean, Urtza Garay
Norbere Ikas Alorra (NIA) edo Personal Learning Environment (PLE),Amaia Arroyo-Sagasta
HIRUGARREN ATALA: E-LEARNING TESTUINGURUETARAKO OINARRIAK ETA APLIKAZIOAK
E-learningaren iragana, oraina eta geroa: ohar batzuk, Abel Camacho
Ikaskuntzaren egungo erronkak: ikaskuntza formaletik informalera, Ainhoa Latatu eta Maialen Urbieta
Unibertsitatean aplikatutako e-learninga, Lourdes Guàrdia
Enpresan aplikatutako e-learninga, Maite Goñi
LAUGARREN ATALA: TRESNAK ETA APLIKAZIOAK
E-porfolioak, Lourdes Guàrdia.
Online eta blended learning: komunikazio digitala, LMSak eta tresnak, Juanan Pereira eta Amaia Arroyo-Sagasta
Hezkuntzarako baliabideak sortzeko estrategiak, gidalerroak eta egile-sistemak, Mikel Larrañaga
BOSGARREN ATALA: JENDARTEA ETA HEZKUNTZA, TEKNOLOGIEN AUKERAK ETA ARRISKUAK
Aukerak: ahalduntze teknologikoa, Gorka Julio
Teknologiaren inklusioa eta inklusioaren teknologia, Xabier Gardeazabal
Interneteko zerbitzu, aplikazio eta bideo-jokoen erabilera desegokiaren arriskuak, Urko Fernandez Roman
Hezkuntza esku-hartzea Interneten arriskuen aurrean,Nere Amenabar Perurena
SEIGARREN ATALA: HIZKUNTZEN I(RA)KASKUNTZA
Hizkuntzen i(ra)kaskuntza: metodologiaren bilakaera,Hiart Legarra Uruburu
Hizkuntzak ingurune digitalean ikasten eta irakasten: praktikaren eskutik AEKn, Andoni Tolosa
Konpetentzia digitalaren lanketa Hizkuntza arloan: EKI proiektua,Inma Muñoa
Idatzizko eta ahozko hizkuntza-irakaskuntza online, Mikel Iruskieta eta Aitziber Iturricastillo
Hizkuntzaren prozesamendurako tresnak hizkuntzen ikaskuntzarako,Montse Maritxalar
ZAZPIGARREN ATALA: IKERKETA DIGITALA
Humanitate Digitalak eta haien ikerketaren nondik norakoak, Mikel Iruskieta eta Jennifer Isasi
Tresna teknologikoak ikerketan, Arkaitz Zubiaga
Corpusak eta beren aplikazioak, Itziar Aldabe Arregi eta Montse Maritxalar
Bistaratze-teknikak konpetentzia digitaletan, Oier Lopez de la Calle
Ikerketa motak eta legedia mundu digitalean: datu-bilketa eta azterketatik, datu-babes eta zabalkundera,