III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea

Jakintza-arloak: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
ISBN: 978-84-8438-683-4
Argitalpen urtea: 2019
Orrialdeak: 146
UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikertzaileak hain sakabanatuta egonda.ldo
horretatik, UEUk hainbat arlotako adituak bildu izan ditu zenbait ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (11 edizio) Historialari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkura (3 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (3 edizio),Osasun Zientzietako eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (3 edizio), besteak beste, horrenadibide argiak dira. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua antolatu genuen, Durangon. 2017an bigarrena egin genuen, Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean. Apustu oso handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin behar dugula sinesten dugu. Horri aurre egiteko azken urteotan bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu. Izan ere, kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan ditu: IKER euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa (IKER UMR54), Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea (UPPA),  UPV/EHU, Baionako Udala eta Udalbiltza. Ekimena sostengatzen dute gainera, ondoko unibertsitateek ere: Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Mondragon Unibertsitateak, Deustuko unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitateak. Beste laguntzaile hauek ere izan ditugu: Euskararen Erakunde Publikoa, Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal Kultur Erakundea, Eusko Ikaskuntza eta ESTIA. Seaska eta Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuak ere gertutik jarraitu dute egitasmoa.
Aurkibidea

Hitzaurrea

Batzordeak

“La Manada” auzia Twitterren: Sare sozialetatik gizartea eraldatuz, Nahia Idoiaga Mondragon, Martin Sainz de la Maza and Maitane Belasko

DOCENTIAZ programak HEFA fakultateko irakasleen irakaskuntza praktikan izandako eragina, Aitor Mendia-Urrutia

Iparraldeko bigarren mailako euskarako klaseetan lantzen den literatura-autorearen profilaren bila, Idoia Rodriguez Mondragon

Desberdin ikusten al dute informatika eta informatikaria 10-12 urteko neskek eta mutilek?, Mikele Zurutuza-Renom, Edurne Larraza-Mendiluze eta Olatz Arbelaitz-Gallego

Iparra galdu gabe! Euskal alderdi-sistema ez da espainiar estatuko azpi-sistema elektoral bat, Haritz Garmendia Iturria eta Eguzki Urteaga

Andrei Zvyagintsev: boterearen jokoa Leviatan filmean, Thomas Hobbesen eta Joben Liburuaren oinarrietatik, Eider Urcola Eceiza

Nolako prentsa nahi dute emakume kirolariek? Judit Martínez Abajo, Maria Teresa Vizcarra Morales, Gema Lasarte Leonet, Ainhoa Gómez Pintado eta Irati León Hernández

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren ereduaren inguruan eztabaidatzen, Nerea Zubillaga-Herran

Trantsizio-ondorengo justizia Euskal Autonomia Erkidegoan, Antton Maya

Kultura atzitzeko eskubide konstituzionala. Nafarroako kultur eskubideen inguruko Foru Legearen ildotik, Mikel Díez Sarasola

Euskaldun gazte eta helduen harremanak Twitterren, Joseba Fernandez de Landa, Rodrigo Agerri eta Iñaki Alegria

Ikurrina Nafarroan: amaierari gabeko debeku baten azterketa, Eneko CompainsSilva

Sormen eraginkortasun auto-pertzepzioaren lanketa unibertsitatean Design Thinking-aren bitartez: Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioko ikasleen kasua, Beñat Flores,
Aitor Zuberogoitia
eta Txema Egaña

Euskarazko komunikabideen aukerak sare sozialetan: LIKEly, Libe Mimenza Castillo

Tortura: Espainiar trantsizio demokratikoaren muga Euskal Herrian, Pauline Guelle

Adin txikikoak eta Internet: familien kezka eta erantzukizuna, Rakel Gamito, Amaia Arroyo, Irune CorresetaIrati León

Arrasaten komunitatea(k) ehunduz, Ainara Santamaria Barinagarrementeria, Edorta Arana Arrieta eta Ion Andoni del Amo Castro

Edizio genetikoa enbrioietan arautzeko nazioarteko adostasunaren bila: gutxieneko legeriaren eta mugen beharra mundu mailako bidegabekeriak saiheste aldera, Ekain Payán Ellacuria

Ingeniaritzaren irudikapen sozio-profesionalaren azterketa genero ikuspegitik, Iduzki Soubelet Fagoaga