III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Zientziak eta Natura Zientziak
DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2019.04
UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da
euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren
berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are
gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikertzaileak hain
sakabanatuta egonda.ldo
horretatik, UEUk hainbat arlotako adituak bildu izan ditu zenbait
ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak
(11 edizio) Historialari Euskaldunen Topaketak (5 edizio),
Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkura (3 edizio), Matematikari
Euskaldunen Bilkura (3 edizio),Osasun Zientzietako eta Natur
Zientzietako ikertzaileen bilkurak (3 edizio), besteak beste,
horrenadibide argiak dira. Pozik esan dezakegu ikertzaile
euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien
arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta,
2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten
ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua
antolatu genuen, Durangon. 2017an bigarrena egin genuen, Iruñean,
Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean. Apustu oso
handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin
behar dugula sinesten dugu. Horri aurre egiteko azken urteotan
bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu. Izan ere,
kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan
ditu: IKER
euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa (IKER
UMR54), Paueko
eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea (UPPA), UPV/EHU, Baionako Udala eta Udalbiltza. Ekimena sostengatzen dute gainera,
ondoko unibertsitateek ere: Nafarroako Unibertsitate Publikoak,
Mondragon Unibertsitateak, Deustuko unibertsitateak eta Nafarroako
Unibertsitateak. Beste laguntzaile hauek ere izan ditugu:
Euskararen Erakunde Publikoa, Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal
Kultur Erakundea, Eusko Ikaskuntza eta ESTIA. Seaska eta Ikas
Euskal Pedagogia Zerbitzuak ere gertutik jarraitu dute egitasmoa.
Hitzaurrea
Batzordeak
Zulaketa bidezko erresistibitate neurketen simulazioa problema errealen ebazpenean, Jon Ander Rivera González, Elisabete Alberdi Celaya eta David Pardo
Ingeniaritzan geometria lantzera bideratutako planteamendu baten azterketa eta gauzatzea, Irantzu Alvarez Gonzalez, Elisabete Alberdi Celaya, Maria Isabel Eguia Ribero, Paulo Etxeberria Ramirez, Maria Jose Garcia Lopez eta Judit Muñoz-Matute
Espazio-denborako
EFMaren eta lerroen metodo esplizituen arteko baliokidetasuna:
egonkortasun-baldintza, Judit Muñoz-Matute, Elisabete
Alberdi Celaya, David Pardo eta
Victor Manuel Calo
Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia eta emari ekologikoen berrikuspena, Amaiur Esnaola, Jorge González-Esteban, Arturo Elosegi eta Joxerra Aihartza
Saguzarren izurriekiko zaletasuna mahasti-sistema batean: kontrol biologikorako oinarrizko hastapenak, Unai Baroja, Inazio Garin, Joxerra Aihartza, Nerea Vallejo, Miren Aldasoro eta Urtzi Goiti
Alkoxisilanoz eraldatutako emultsio kopolimeroen bilakaera biltegiratzean zehar, Aitor Barquero, Amaia Agirre, Jose Ramon Leiza eta María Jesús Barandiaran
Forma-memoria materialak ezagutzen, Antonio Veloso, José Manuel Laza eta José Luis Vilas
Euskal kostako estuarioetan bertakoa ez den zooplanktonaren eraginaren analisia, Ziortza Barroeta Ibon Uriarte, Fernando Villate eta Arantza Iriarte
Bizkaiko Golkoko antxoaren energia-baliabideak: populazioaren dinamikan eragiten duten prozesu nagusietan dituzten ondorioak, Estibalitz Txurruka, Unai Cotano eta Fernando Villate
Ur gazte frakzioa ibai-arro mediterraneo batean: gainazaleko urak datatzeko metodologia berri baten aplikazioa (Vallcebre Ikerketa Arroak, Pirineoen HE-a), María Valiente, Francesc Gallart, Pilar Llorens eta Jérôme Latron
Euskal Herriko ferra-saguzarren dieten gainezarpena, Miren Aldasoro, Joxerra Aihartza, Aitor Arrizabalaga-Escudero, Urtzi Goiti, Unai Baroja, Nerea Vallejo eta Inazio Garin
Harrapakinen partiketa ehizamolde ezberdineko saguzarretan: Plecotus austriacus (Fisher, 1829) eta Hypsugo savii (Bonaparte, 1837) espezieen kasua, Nerea Vallejo, Carlos Ibañez, Jesus Nogueras, Aitor Arrizabalaga-Escuderoeta Inazio Garin
Konpostajearen ahalmena crocosmia X crocosmiflora (Lemoine)ren propaguluak desbitalizatzeko, Iñaki Etxeberria, Gorka A. Izurzu, Joseba S. Arizmendiarrieta eta Natxo Irigoien
Hutsune erako Akatsen Azterketa Ni-Mn-Z (Z=Ga,Sn,In) Aleazioetan, Iraultza Unzueta Solozabal, Nerea Zabala Unzalu, Vicente Sanchez Alarcos Gomez, Vicente Recarte Callado, Iñaki Pérez de Landazabal, Jose Angel Garcia Martinez eta Fernando Plazaola Muguruza
Tentsio altuko katodoak geruza meheko litio-ioi baterietarako, Iñaki Madinabeitia, Jokin Rikarte, Giorgio Baraldi, Ane Etxebarria, Alberto Garcia, Francisco Fernandez eta Miguel Ángel Muñoz
Brownmilleritaren Ca2AlFeO5 propietate elastikoak, Xabier M. Aretxabaleta, Hegoi Manzano eta Iñigo Etxebarria
Ekialdeko Kantauriar Itsasoko kostaldeko partikula exopolimeriko gardenen (PEG) urtean zeharreko bilakaera, Ainhoa Uranga, Naiara Abad, Iñigo Azua, Itxaso Artolozaga, Zuriñe Baña, Marian Unanue etaBegoña Ayo
Kukutxeztula: gaitz zaharrarentzako konponbide berrien bila, Xabier Fernandez-Martinez, Jone Amuategi, David González-Bullón, Kepa Belloso-Uribe eta Helena Ostolaza
Mikrofonien monitorizazio eta kontrola RF kabitateetan, Ander Elejaga,Josu Jugo eta Inari Badillo
Onddo harizpitsuen garapenaren erregulazioan parte hartzen duten transkripzio faktoreen dinamika zelularra, Ainara Otamendi, Elixabet Perez-de-Nanclares-Arregi, Elixabet Oiartzabal, Marc S. Cortese, Eduardo A. Espeso eta Oier Etxebeste
Aktibitate antiproliferatiboa duten konposatu heterozikliko fosforodunen prestaketa: I topoisomerasaren inhibitzaile berrien diseinua, sintesia eta ebaluazio biologikoa, Asier Selas, Concepción Alonso, Gloria Rubiales eta Francisco Palacios