III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura
DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2019.05
UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da
euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren
berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are
gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikertzaileak hain
sakabanatuta egonda.ldo
horretatik, UEUk hainbat arlotako adituak bildu izan ditu zenbait
ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak
(11 edizio) Historialari Euskaldunen Topaketak (5 edizio),
Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkura (3 edizio), Matematikari
Euskaldunen Bilkura (3 edizio),Osasun Zientzietako eta Natur
Zientzietako ikertzaileen bilkurak (3 edizio), besteak beste,
horrenadibide argiak dira. Pozik esan dezakegu ikertzaile
euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien
arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta,
2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten
ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua
antolatu genuen, Durangon. 2017an bigarrena egin genuen, Iruñean,
Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean. Apustu oso
handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin
behar dugula sinesten dugu. Horri aurre egiteko azken urteotan
bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu. Izan ere,
kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan
ditu: IKER
euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa (IKER
UMR54), Paueko
eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea (UPPA), UPV/EHU, Baionako Udala eta Udalbiltza. Ekimena sostengatzen dute gainera,
ondoko unibertsitateek ere: Nafarroako Unibertsitate Publikoak,
Mondragon Unibertsitateak, Deustuko unibertsitateak eta Nafarroako
Unibertsitateak. Beste laguntzaile hauek ere izan ditugu:
Euskararen Erakunde Publikoa, Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal
Kultur Erakundea, Eusko Ikaskuntza eta ESTIA. Seaska eta Ikas
Euskal Pedagogia Zerbitzuak ere gertutik jarraitu dute egitasmoa.
Hitzaurrea
Batzordeak
Termoekonomia eraikinen sistema termikoetan, Ana Picallo-Perez eta José María Sala-Lizarraga
Nafarroako Erresumaren antolamentu militarra eta sistema defentsibo arkitektonikoa, Begoña Yuguero Suso
Elektrospinning bidezko PCL nanozuntzen lorpena larruazal-birsorkuntzarako, Claudia Goenaga, Naiara Rodriguez-Florez, Alaitz Zabala, Estela Lapeira eta Lorea Buruaga
Exekuzio Denboran barne egoera ikusi eta aldatzea ahalbideratzen duten UML Egoera Makinak: Models@run.time, Miren Illarramendi, Leire Etxeberria, Xabier Elkorobarrutia eta Goiuria Sagardui
Hemodinamikaren eredu zero-dimentsionalean adarkaduretako presio-galeraren garrantziaren inguruan: B-TACE tratamenduaren analisia, Jorge Aramburu, Raúl Antón, Gorka S. Larraona, Juan Carlos Ramos, Alejandro Rivas, Bruno Sangro eta José Ignacio Bilbao
Hernaniko (Gipuzkoa) Portalondo dorretxearen analisi historiko-konstruktiboa, Oihana Santolaria
3-PRS robot baten parametro dinamikoen identifikazioa Egiantz Handieneko estimazio-metodoaren bidez, Julen Bacaicoa,Xabier Iriarte eta Jokin Aginaga
Baloi pneumatiko baten zurruntasun estatiko bertikal zein horizontalean eragina duten parametroen azterketa, Irati Mendia-Garcia, Nere Gil-Negrete, Ainara Pradera-Mallabiabarrena eta Francisco Javier Nieto
Biziraupen Estimazio Modeloa Garraio Astuneko Aplikazioetan Erabiltzen Diren Superkondentsadoreentzako, Josu Olmos, Iñigo Gandiaga, Jon Crego, Xabier Agirre, Txomin Nieva eta Iosu Aizpuru
eGobernua Europar Batasunean: erabilera-maila eta arrazoiak, Ainhoa Yera, Olatz Arbelaitz, Oier Jauregi eta Javier Muguerza
Bateriaren Zahartzeaz Kontziente den Energiaren Kudeaketako Estrategiaren Sentsibilitate-Analisia, Jon Ander López-Ibarra, Nerea Goitia-Zabaleta, Haizea Gaztañaga eta Haritza Camblong
Kaleetako begien algoritmo generatiboa. Hiri-segurtasuna, Iñigo Galdeano Pérez
Iruñeko Udaletxeko erloju mekaniko zaharraren zaharberritzea, Adrian Claver, Jokin Aginaga, Xabier Iriarte eta Jesús María Pintor
Bach-en obretan oinarritutako bertso doinuen sorkuntza automatikoa, Izaro Goienetxea, Iñigo Mendialdua eta Basilio Sierra
Kritikotasun mistoko denbora errealeko sistema banatuen sintesiaren optimizazioa, Andoni Amurrio eta Ekain Azketa
Euskaraz hitz egiten ikasten duten makina autodidaktak, Asier López Zorrilla, Mikel de Velasco Vázquez eta Raquel Justo Blanco
Iruzurreko portaeren detekzioa crowd motako etiketazioan, Mikel de Velasco Vázquez, Asier López Zorrilla eta Raquel Justo Blanco
Neurona-sareetan oinarritutako euskararako korreferentzia-ebazpena, Gorka Urbizu, Ander Soraluze eta Olatz Arregi
Sandwich biskoelastikoen nukleoaren lodieraren eragina igogailu baten erantzun dinamikoan, Mikel Mendizabal, Jaione Iriondo, Leire Irazu, Xabi Hernández eta Maria Jesús Elejabarrieta
Soinu-gertaera hiri espazioaren eraikuntza sinbolikoan, Zigor Iturbe