III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea

Jakintza-arloak: Filosofia, Arte eta letren zientziak, Antropologia, Historia
ISBN: 978-84-8438-682-7
Argitalpen urtea: 2019
Orrialdeak: 152

DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2019.01

UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikertzaileak hain sakabanatuta egonda. Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako adituak bildu izan ditu zenbait ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (11 edizio) Historialari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkura (3 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (3 edizio), Osasun Zientzietako eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (3 edizio), besteak beste, horren adibide argiak dira. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua antolatu genuen, Durangon. 2017an bigarrena egin genuen, Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean. Apustu oso handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin behar dugula sinesten dugu. Horri aurre egiteko azken urteotan bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu. Izan ere, kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan ditu: IKER euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa (IKER UMR54), Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea (UPPA),  UPV/EHU, Baionako Udala eta Udalbiltza. Ekimena sostengatzen dute gainera, ondoko unibertsitateek ere: Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Mondragon Unibertsitateak, Deustuko unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitateak. Beste laguntzaile hauek ere izan ditugu: Euskararen Erakunde Publikoa, Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal Kultur Erakundea, Eusko Ikaskuntza eta ESTIA. Seaska eta Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuak ere gertutik jarraitu dute egitasmoa.

Aurkibidea

Hitzaurrea

Batzordeak

Nafarroako Ezker Iraultzailearen historia, 1970-1979, Imanol Satrustegi 

Izen eman: hitzak gizakia gizaki dagi, JonMentxakatorre Odriozola 

Hiztun berriak (bigarren) hizkuntzan irakasle. Mugak eta ekarpen gehigarriak, Beñat Lascano 

Euskal Herriko landa-komunitateen sintaxi berria: zehar-objektu izatetik subjektu izatera. Erresilentzia gaitasuna bi mila urtez, Ander Rodriguez Lejarza etaJosu Narbarte Hernández 

Sentimenduen tratamendu konputazionalerantz: gramatika maila ezberdinetako sentimendu balentzia aldatzaileen bila, Jon Alkorta, Koldo Gojenola eta Mikel Iruskieta 

A zer aspergarria! Errepikapenaren pertzepzioa bideo-arte txinatarrean, Maite Luengo Aguirre 

Testuen irakaskuntza: Genevako sekuentzia didaktikoa tresna eraginkorra gazte eta helduentzat, Jaione Ibarra 

Ergatiboaren erabileran argibide eskariek duten eragina, Nerea Galdos Urbizu 

Landareria Xabier Leteren kantagintzan, Jon Martin Etxebeste 

Hitz barneko kode alternantzia euskara-gaztelaniaren kasuan: ezaugarri fonologikoen azterketa,Arrate Isasi-Isasmendi 

EusTimeBank-TL corpusa: denbora-informaziodun testuetatik denbora-lerroetara, Begoña Altuna, María Jesús Aranzabe eta Arantza Díaz de Ilarraza 

Tipi-tapa euskararen erritmoan: Korrikako abestien bilakaera, 1980-2019, Ugaitz Agirre Zapirain 

Hiri irudikapenak Saizarbitoriaren literaturan: euskal eleberrigintzako lehen irudikapenak, Irati Majuelo Itoiz99

Euskararen erabilera sustatzeko ideologia eta estrategiak D ereduko gurasoen hizkuntza politika eleaniztunetan, Maite Garcia-Ruiz, Ibon Manterola eta Ane Ortega107

D ereduan euskaldundutako eremu mistoko gazte nafarren hizkuntza jarrerak eta identitateak,Ainhoa Pardina eta Ibon Manterola115

Neptuno berreraiki, -a artikulua kalkulatzeko: euskal inesibo singularraren diakronia eta berreraiketa metodoaren dibulgazio saio bat, Julen Manterola121

Mike Leigh zinegilearen sorkuntza metodoaren baliagarritasuna ikus-entzunezko ikasketetan aktoreen zuzendaritza ikasteko, Jon Urraza Intxausti128

Unitate fraseologikoen agerpen literalak, urre baina urri, Uxoa Iñurrieta139

Hiru adibide berri, emakume bertsolariak beti plazan aritu diren adierazgarri, Eñaut Agirre-Goia148