II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Zientzia Zehatzak eta Natur Zientziak

Jakintza-arloak: Fisika, Biologia eta Natur Zientziak
ISBN: 978-84-8438-631-5
Argitalpen urtea: 2017
Orrialdeak: 189

DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2017.04

UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikertzaileak hain sakabanatuta egonda. Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako adituak bildu izan
ditu zenbait ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (10 edizio) Historialari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkuraren 2 edizio, Matematikari Euskaldunen Bilkura, Osasun Zientzietako eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak  (3 edizio) dira, besteak beste, horren adibide argiak. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua antolatu genuen, Durangon. Apustu oso handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin behar dugula sinesten dugu. Horri aurre egiteko azken urteotan bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu. Izan ere, kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan ditu: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UPV/EHU, Nafarroako Gobernua, Iruñeko udala eta Udalbiltza. Ekimena sostengatzen dute gainera, ondoko unibertsitateek ere: Mondragon Unibertsitateak, Deustuko unibertsitateak eta Nafarroako unibertsitateak.

Aurkibidea

Hitzaurrea

Batzordeak

Denboraren eremuan helburuetara orientatutako egokitzapena errorearen ez-ohiko adierazpenak erabilita, Judit Muñoz Matute, Elisabete Alberdi Celaya, David Pardo eta Victor M. Calo

Konposatu per- eta polifluoratuak mikrouhinen bidez prestatzen diren krispeten ontziratze materialetan, Itsaso Zabaleta, Noelia Negreira, Ekhine Bizkarguenaga, Igor Torre, Ailette Prieto, Adrian Covaci eta Olatz Zuloaga

MALDI-IMS: Ehun bateko konposatuen distribuzio-irudiak lortzeko masa-espektrometria teknika ezagutzen, Antonio Veloso

Aztarna mailako kutsatzaile organikoen biokontzentrazioa eta metabolizazioa arrainetan: Amitriptilinaren kasua, Haizea Ziarrusta, Ruth Berasategui, Leire Mijangos, Urtzi Izagirre, Merle M. Plassmann, Jonathan P. Benskin, Eneritz Anakabe, Maitane Olivares eta Olatz Zuloaga

Metilselenokarbamatoen aktibitate antileishmaniala, Mikel Etxebeste

Laser aplikazioetarako ikusgaiko eremu gorrian igorpen eraginkorra eta egonkorra duten antena molekularrak, Edurne Avellanal Zaballa

Lupien (Dicentrarchus labrax) ataletan disruptore endokrinoen metaketa kontrolpeko baldintzetan, Oihana Ros, Matteo Barbatto, Urtzi Izaguirre, Eider Bilbao, Maren Ortiz, Ailette Prieto, Asier Vallejo eta Nestor Etxebarria

Epoxi erretxina/Poli (ε-kaprolaktona) itsasgarri itzulkorra, Oihane Llorente, Alba Gonzalez eta Lourdes Irusta

Angelman Sindromearen oinarriak ikertzen: Zein da UBE3Aren biktima?, Nagore Elu

Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia espazial eta trofikoa: kontserbaziorako funtsezko faktoreak, Amaiur Esnaola Illarreta, Jorge Gonzalez Esteban, Arturo Elosegi Irurtia eta Joxerra Aihartza Azurtza

Grafenoan oinarritutako Litio-ioi kondentsadorea, María Arnaiz, Jon Ajuria Cristina Botas, Daniel Carriazo, Teofilo Rojo eta Eider Goikolea

Material zeramikoen tenperatura altuko propietate infragorriak: boro nitruro kubiko eta hexagonala, Iñigo González de Arrieta, Gabriel Alejandro López, Raquel Fuente, Telmo Echániz eta Manuel José Tello

Argiaren lokalizazio azpinanometrikoa eta elektroien energia-galera metalezko nanopartikuletan: deskribapen klasikoa vs kuantikoa, Mattin Urbieta, Marc Barbry, Yao Zhang, Peter Koval, Daniel Sánchez-Portal, Javier Aizpurua eta Nerea Zabala

Burmuinaren eta gonadaren arteko harremanak ugalketaren eraenketan: gene esangarrien transkripzio-aldaketak Pasaiako Chelon labrosus korrokoien gametogenesian, Ainara Valencia, Josu Andrieu, Anthony Nzioka, Ibon Cancio eta Maren Ortiz-Zarragoitia

Eugiko Munizio Fabrika Errealeko bi burdinazko balen karakterizazioa, Iñaki Zalakain, Carlos Berlanga, Lucas Álvarez, Luis Enrique Asa, Paco Labé, Pedro Jose Rivero eta Rafael Rodríguez

Noaingo oilategi konpostagailua, etxeko soberakin organikoak aprobetxatzeko ikerkuntza partehartzailea, Ania Ibarguren, Joseba Arizmendiarrieta, Monica Usanoz eta Ignacio Irigoien

Minbiziaren aurkako jomuga garrantzitsua: Topoisomerasa I, Endika Martin Encinas

MCT1 genearen T1417A polimorfismoaren eragina metabolismo anaerobikoan oinarritutako kirol jardueran, Julen Diaz Ramirez, Jon Larruskain, Arkaitz Castañeda, Iker Muñoz eta Adrian Odriozola

Erantzun Modulagarriak Cd Estresaren Pean Magurio Arruntean (Littorina littorea), Denis Benito Fernandez, Michael Niederwanger, Reinhard Dallinger, Urtzi Izagirre eta Manu Soto

Spin-orbita akoplamenduak eragindako elektroi-fonoi elkarrekintzaren ezabapena Tl/Si(111) gainazalean, Peio G. Goiricelaya, Idoia G. Gurtubay eta Asier Eiguren

Efektu erlatibistak gainazalen erantzun propietateetan: Karga eta spin oszilazio kolektiboak, Jon Lafuente-Bartolome, Idoia G. Gurtubay eta Asier Eiguren

Mas hartzailearen deskribapena giza espermatozoideetan: angiotentsina 1-7 bidezko aktibazioaren eragina espermatozoideetan, Lorea Cortes, Asier Valdivia eta Ekaitz Agirregoitia

Litio metalikoaren gainazalaren egokitzea bateria elektrikoetarako, Ane Etxebarria-Dueñas, Oleksandr Bondarchuk eta Miguel Ángel Muñoz-Márquez

Kutsadura urbanoaren eta ur-eskasiaren arteko elkarreragina erreken funtzionamenduan, Olatz Pereda, Daniel von Schiler, Vicenç Acuña, Jordi René Mor, Isabel Muñoz, Sergi Sabater eta Arturo Elosegi

Permakultura garapen iraunkorraren begiradatik: bizi-esperientzia praktikoak Yogyakarta eta Bali-n (Indonesia), Leire Agirreazkuenaga Onaindia

Frustrazioa, egitura eta propietate konplexuen jatorria, Irene Urcelay Olabarria, José Luis García Muñoz, Eric Ressouche eta Vassil Skumryev

Oihartzun denbora eta eremu magnetiko estatikoaren araberako BOLD erantzunaren neurketa bereizmen handiko irudi bidezko erresonantzia magnetikoa erabiliz: In-vivo azterketa bat, Irati Markuerkiaga, Jose P Marques, Lauren J BainsetaDavid G Norris