II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Osasun Zientziak

Jakintza-arloak: Medikuntza
ISBN: 978-84-8438-629-2
Argitalpen urtea: 2017
Orrialdeak: 177

DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2017.02

UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikertzaileak hain sakabanatuta egonda. Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako adituak bildu izan
ditu zenbait ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (10 edizio) Historialari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkuraren 2 edizio, Matematikari Euskaldunen Bilkura, Osasun Zientzietako eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak  (3 edizio) dira, besteak beste, horren adibide argiak. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua antolatu genuen, Durangon. Apustu oso handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin behar dugula sinesten dugu. Horri aurre egiteko azken urteotan bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu. Izan ere, kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan ditu: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UPV/EHU, Nafarroako Gobernua, Iruñeko udala eta Udalbiltza. Ekimena sostengatzen dute gainera, ondoko unibertsitateek ere: Mondragon Unibertsitateak, Deustuko unibertsitateak eta Nafarroako unibertsitateak.

Aurkibidea

Hitzaurrea

Batzordeak

STAT3 transkripzio faktorean gertatutako mutazio aktibatzaile batek jaioberriko diabetesa eragiten du intsulina sintesia murriztuz, Teresa Velayos, Rosa Martínez, Milagros Alonso, Koldo Garcia Etxebarria, Anibal Aguayo, Cristina Camarero, Ines Urrutia, Idoia Martínez de Lapiscina, Raquel Barrio, Luis CastañoetaIzortze Santin

Aho-aurpegietako mina pairatzen duten pazienteengan emozioen mimika eta alde-identifikaziorako gaitasuna neurtzeko tresna digitalen diseinu eta inplementazioa, Ibane Aizpurua etaJon Jatsu Azkue

Ingurune aberastua: nerabezaroan alkoholarekin trataturiko C57BL6 saguen terapia eraginkorra?, Irantzu Rico-Barrio, Sara Peñasco, Nagore Puente, Leire Reguero, Jon Egaña-Huguet, Ianire Buceta, Paula Torres-Maldonado, Inma Gerrikagoitia, Izaskun Elezgarai etaPedro Grandes

Haur Astinduaren Sindromearen inguruko hausnarketa eta Erizaintzaren esku hartzea, Leire Astoreka Atxikallende etaItziar Hoyos Cillero

Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek dietan haragia eta honen eratorriak sartzeak dituen ondorioak berotegi gasen isurketan, Nerea Telleria-Aramburu, Nerea Bermudez- Marin, Dolores Encinas, Ana María Rocandio, Saioa Telletxea, Nekane Basabe, Esther Rebato etaMarta Arroyo-Izaga

Edizio genikoan oinarritutako estrategien garapena intzidentzia txikiko gibeleko gaixotasunen tratamendurako: I. motako hiperoxaluria primarioa, Miren Barberia

USP1 deubikitinasa pankrea-minbiziaren aurkako itu terapeutiko gisa, Anne Olazabal, Maria Sendino, Godefridus J Peters, Elisa Giovannetti etaJose Antonio Rodriguez

Tumoreak, estres sozialak eta estresari aurre egiteko estrategiek jokabide depresiboan eta garunaren aktibitatean duten eragina, Olatz Goñi-Balentziaga, Oscar Vegas, Ainitze Labaka etaLarraitz Garmendia

Venlafaxinaren eragina ezegonkortasun sozial kronikoa jasandako sagu emeen sistema serotoninergiko zentralean eta jokabidean, Ainitze Labaka Etxeberria, Eneritz Gómez-Lázaro, Olatz Goñi-Balentziaga etaLarraitz Garmendia Rezola

TRPV1-KO saguek epilepsia krisi arinagoak jasatearen zergatiak bilatzen, Jon Egaña-Huguet, Irantzu Rico-Barrio etaIzaskun Elezgarai

Elementu erregulatzaileen identifikazioa eritasun zeliakoan genoma osoko koadierazpen analisi bidez, Irati Romero-Garmendia, Koldo Garcia-Etxebarria, Izortze Santin, Amaia Jauregi-Miguel, Leticia Plaza-Izurieta, Maria Legarda, Iñaki Irastorza, Nora Fernandez-Jimenez eta Jose Ramon Bilbao

Analisi proteogenomikoak minbiziaren ikerkuntzan, Alba Garin-Muga, Elizabeth Guruceaga, Fernando José Corrales etaVictor Segura

Faktore genetikoak eta iskiotibialetako lesio muskularrak goi-mailako futbolarietan: asoziazio eta balioztatze ikerketa, Jon Larruskain, David Celorrio, Irantzu Barrio, Adrian Odriozola, Susana Maria Gil,Jose Ramon Fernandez-Lopez, Raul Nozal, Isusko Ortuzar, Jose Antonio Lekue etaJose Maria Aznar

“In vivo” saiakerak kolon-ondesteko gibel metastasia hipertermia magnetikoaren bitartez tratatzeko, Irati Rodrigo, Borja Herrero, Oihane Arriortua, Eneko Garaio, Fernando Plazaola, Jose Angel Garcia, Maite Insausti, Jose Javier Echevarría-Uraga etaIgnacio García-Alonso

Jarduera fisikoa eta gorputz-osaeraren eragina hezur-dentsitate mineralean, Gotzone Hervás, Fátima Ruiz-Litago, Idoia Zarrazquin, Amaia Caballero and Jon Irazusta

Fe3O4 nanopartikulen prestakuntza eta karakterizazioa, hipertermia magnetikoan aplikatzeko, Itziar Galarreta, Oihane Arriortua, Idoia Ruiz de Larramendi, Izaskun Gil de Muro etaMaite Insausti

MAGI2-ren aldaera genetikoaren asoziazioa eta adierazpen alterazioa eritasun zeliakoan,
Amaia Jauregi Miguel, Izortze Santin, Irati Romero Garmendia, Koldo Garcia Etxebarria, Iñaki Irastorza, Ainara Castellanos Rubio etaJose Ramon Bilbao

Glutamatoaren eta kannabinoideen neurohartzaileak hipokanpoko hilusean, Aitor Medrano Peral, Sonia María Gómez Urquijo etaPedro Rolando Grandes Moreno

Melanomaren biomarkatzaile lipidikoak, Arantza Perez-Valle, Jone Garate, Cristina Penas, Roberto Fernández, Ainara Herraiz, Egoitz Astigarraga, Gabriel Barreda-Gómez, Laura Guevara, José Andres Fernández, Maria Dolores Boyano, Begoña Ochoa, Aintzane Asumendi etaSergio Lage

Zelulen banan-banako atxikipena lortzeko “Microcontact Printing” teknikaren garapena, Maite Garcia-Hernando, Jaione Etxebarria- Elezgarai, Fernando Benito-Lopez etaLourdes Basabe-Desmonts

Endokannabinoideak eta zerebeloaren garapena, Ianire Buceta, Irantzu Rico, Jon Egaña, Inmaculada Gerrikagoitia, Pedro Grandes etaIzaskun Elezgarai

Morfinak H3K27me3 histonaren antolamenduan sortutako eraldaketak inpronta genomikodun geneen adierazpenean duen eragin zuzenaren egiaztapena, ChIP-seq teknikaren bidez, Iraia Muñoa Hoyos, Marta Gianzo Citores, Paloma Garcia, Jon Irazusta Astiazaran etaNerea Subiran Ciudad

Sistema kannabinoidearen funtzioa sagu oozitoen heltze-prozesuan, ernalketan eta enbrioiaren garapenean, Lide Totorikaguena Iturriaga