II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura

Jakintza-arloak: Zientzia teknologikoak, Arkitektura
ISBN: 978-84-8438-632-2
Argitalpen urtea: 2017
Orrialdeak: 172

DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2017.05

UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikertzaileak hain sakabanatuta egonda. Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako adituak bildu izan
ditu zenbait ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (10 edizio) Historialari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkuraren 2 edizio, Matematikari Euskaldunen Bilkura, Osasun Zientzietako eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak  (3 edizio) dira, besteak beste, horren adibide argiak. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua antolatu genuen, Durangon. Apustu oso handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin behar dugula sinesten dugu. Horri aurre egiteko azken urteotan bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu. Izan ere, kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan ditu: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UPV/EHU, Nafarroako Gobernua, Iruñeko udala eta Udalbiltza. Ekimena sostengatzen dute gainera, ondoko unibertsitateek ere: Mondragon Unibertsitateak, Deustuko unibertsitateak eta Nafarroako unibertsitateak.

Aurkibidea

Hitzaurrea

Batzordeak

Konpositeen laminarteko hausturaren I/II modu mistoa aztertzen., Ana Boyano, Unai Fernandez-Gamiz, Igor Ansoategui eta Irantzu Uriarte

Kurkuma deribatudun gelatinazko filmen aktibitate antioxidatzailea, Alaitz Etxabide, Pedro Guerrero eta Koro de La Caba

Web elkarrekintzan erabilitako gailuen detekzio automatikoa, Iñigo Perona, Ainhoa Yera, Olatz Arbelaitz, Javier Muguerza, Juan Eduardo Pérez eta Xabier Valencia

EIEH: Industriako interakzio digitalak diseinatzeko erraminta berria, Erik Aranburu, Ganix Lasa eta Jon Kepa Gerrikagoitia

Nekazaritza-industriatik lortutako azpiproduktuen erabilera proteinan oinarritutako filmak garatzeko, Tania Garrido, Miriam Peñalba, Pedro Guerrero eta Koro de La Caba

Gailu Elektrikoek sortutako Erradiazioaren Estimazio Determinista Metodo Hibrido berri baten bidez, Peio Lopez Iturri, Erik Aguirre, Leyre Azpilicueta, Pablo Rodriguez-Ulibarri, Miguel Beruete eta Francisco Falcone

Konputagailuen sarrera/irteeraren hezkuntza prozesurako hurbilpen berritzaile bat, Edurne Larraza Mendiluze eta Nestor Garay-Vitoria

Azido zitrikoz eraldatutako arrain-gelatinazko filmak, Jone Uranga, Itsaso Leceta, Alaitz Etxabide, Pedro Guerrero eta Koro de La Caba

Neutroi-tekniketarako egokia den lehenengo berun-azido bateriaren diseinua eta optimizazioa, Jose Miguel Campillo-Robles, Xabier Artetxe, Idoia Urrutibeaskoa, Daniel Soler, Damian Goonetilleke, Neeraj Sharma, Ulf Garbe eta Pinar Türkyilmaz

Gailu mikro-fluidiko analitikoetarako osagaien garapen eta azterketa, Jaione Etxebarria, Susana Carregal-Romero, Charles Lawrie, Fernando Benito-Lopez eta Lourdes Basabe

Testu-loturen labirinto semantikoan barna, esanahi-bektoreak lagun! Josu Goikoetxea, Iñigo Lopez-Gazpio, Eneko Agirre, Montse Maritxalar eta Aitor Soroa

Arnasketa eta bihotz-maiztasunaren monitorizazioa burmuineko oximetria seinaleak erabiliz, Iraia Isasi, Unai Irusta eta Elisabete Aramendi

Gibeleko erradioenbolizazioa: CFD simulazioetan oinarritutako hemodinamikaren eta mikroesferen garraioaren analisia, Jorge Aramburu, Raúl Antón, Alejandro Rivas, Juan Carlos Ramos, Bruno Sangro eta José Ignacio Bilbao

Zuntz optikoan oinarritutako sentsoreen prestazioen muga-efektu berria, egituren egoera monitorizatzea helburu, Haritz Iribas, Jon Mariñelarena eta Alayn Loayssa

Gorputz-anitzeko sistemen modelizazioa operadore errekurtsibo eta espresioen atomizazioaren bidez, Aitor Plaza, Javier Ros, Xabier Iriarte eta Jokin Aginaga

UPV/EHUko eZerbitzu baten modelatzea ikasketa automatikoaren bidez, Ainhoa Yera, Iñigo Perona, Olatz Arbelaitz eta Javier Muguerza

Makina-erreminta baten elastikotasun eraginaren analisi mekatronikoa, Igor Ansoategui, Francisco Javier Campa, Carolina López-Ugarte eta Ana Isabel Boyano

Tresna diamantatuen fabrikaziorako matrize metalikoen garapenean sinterizazio-atmosferaren eragina hauts metalurgiaren bidez, Nerea González Polvorosa, Carmen Luno-Bilbao eta Iñigo Iturriza

Sentsore Inertzialen Erabilgarritasuna Trenen Odometria Sisteman: Tekniken laburpena eta ezaugarrien proposamena, Jon Otegui eta Alfonso Bahillo

Osasun-zientzietako terminologiaren euskaratze automatikoaren ebaluazioa, osasungintzako euskal komunitatea inplikatuz, Olatz Perez-De-Viñaspre eta Maite Oronoz Anchordoqui

Joan-etorriko arkitekturak. Egungo arkitekturaren joan-etorriak, Arantzazu Luzarraga

Ahots kantatuaren sintesiaren egokitzapena bertsolaritzarako, Xabier Sarasola, Eva Navas eta Inma Hernaez

Arrotz eta aldi berean lekukotz, Imanol Esperesate