HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak

Jakintza-arloak: Informatika (software mailan)
ISBN: 978-84-8438-806-7
Argitalpen urtea: 2021
Orrialdeak: 172

Gaur egun, ordenagailuaren edo mugikorraren aurrean gaudenean, ziur asko, gehien erabiltzen dugun aplikazioa web nabigatzailea da. Arakatzen ditugun webgune horiek garatzeko, besteak beste, HTML5 eta JavaScript APIak erabiltzen direnez, ezinbestekoa bilakatu da programatzaile guztiontzat teknologia horien inguruan oinarrizko ezagutzak izatea. Liburu honen helburua hori da, hain zuzen ere: HTML5en erabiltzen diren JavaScript APIak (Canvas, Audioa, Bideoa, WebSocket-ak, Geokokapena...) modu labur eta praktikoan aurkeztea, adibide eta ariketen laguntzaz. Horrez gain, webgune profesional bat prestatzeko behar diren oinarrizko ezagutzak lantzen dira. Zehazki, JSON, Ajax, promesak, objektuetara zuzendutako programazioa, NodeJS, Express edo mongoDB bezalako teknologiak zer diren eta praktikan nola erabil daitezkeen ikasteko oinarrizko kontzeptuak jorratzen dira.

Liburu hau, HTML5en inguruan ematen diren eskoletan—unibertsitatean, zikloetan edo bakarka ikasten dutenen kasuan ere— euskarri gisa erabilzeko prestatu da.

Aurkibidea

Sarrera

1. Zer da HTML5?

1.1. Historia apur bat

1.2. HTML5 etiketa berriak

1.3. Ariketak

2. HTML5 egitura-osagaiak

2.1. Ariketak

3. JavaScript bost minututan

3.1. Aldagaien erazagupena

3.2. While eta for begiztak

3.3. Baldintzazko adierazpenak

3.4. Arrayak

3.5. Ariketak

4. JavaScript eta DOM

4.1. DOM aldatzen JS bidez

4.2. Nola txertatu JS script bat zure orrian

4.3. Ariketak

5. Objektuetara zuzendutako programazioa JavaScript-e

5.1. Klaseak JavaScript-en

5.2. Ariketak

6. Gertaerak eta gertaera-kudeatzaileak

6.1. Gertaera motak

6.2. Nola kudeatu gertaerak JavaScript-en

6.3. Adibide praktikoa

6.4. Ariketak

7. Datuen komunikazio asinkronoa: JSON, Ajax eta Promesak

7.1. Promesak

7.2. Fetch APIa

7.3. Ariketak

8. Canvas, pantailan marrazten

8.1. osagaia

8.2. Arkuak

8.3. Irudiak margotzen

8.4. drawImage() metodoaren parametroa

8.5. Ariketak

9. Audioa eta bideoa

9.1. Kontainer eta codec-ak

9.2.

9.3. Audio-etiketa

9.4. Ariketak

10. Biltegiratze lokala, localStorage APIa

10.1. Web Storage APIa

10.2. Ariketak

11. Geokokapen APIa

11.1. Posizioa lortzen. getCurrentPosition metodoa

11.2. Geokokapena Google Maps-en marrazten

11.3. Ariketak

12.Web Workers APIa

12.1. Zer da Web Worker bat?

12.2. Zer egin dezakegu Web Workers APIarekin?

12.3. Nola erabili Web Worker APIa

12.4. Oinarrizko adibidea

12.5. Ariketak

13. Inprimakiak HTML5en

13.1. Eremu eta atributu berriak HTML5en

13.2. Ariketak

14.WebSocket-ak

14.1. WebSocket APIa nola erabili

14.2. Ariketak

15. Zerbitzu-langileak (ServiceWorker-ak)

15.1. Service Worker-ak nola erabili

15.2. Konexiorik gabeko aplikazioak

15.3. Service Worker-a instalatu

15.4. ServiceWorker-a programatzen

15.5. Cache-memoria betetzen

15.6. Ariketa

16. NodeJS

16.1. Sarrera

16.2. Ariketa

17. ExpressJS

17.1. Baliabide estatikoak

17.2. GET parametroak URLan bidaltzen

17.3. GET parametroak eskaeran bidaltzen

17.4. POST parametroak

17.5. Nodemon

17.6. Txantiloiak: EJS

17.7. Ariketa

18. Datuen iraunkortasuna eta MongoDB

18.1. MongoDB instalatu eta jaurti

18.2. Datu-base berri bat ireki edo sortu

18.3. Datuak txertatzen

18.4. Dokumentuak bilatzen

18.5. MongoDB eta NodeJS lotzen

18.6. Datuen txertaketak mongo-n

18.7. Ariketa

19. Araztailea

19.1. Firefox-en Web Kontsola

19.2. Araztailea erabiltzen

20. Garapenerako ingurune bateratuak - IDEak

20.1. IntelliJ

20.2. VSCode

21. Kontzeptuen aurkibidea