Hizkuntzalari euskaldunen III. topaketa: Zer berri?
Hainbat hizkuntzalari bildu ginen 2017ko uztailaren 4an Baionan Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketan. Lehen topaketan egin genuen bezala, honetan ere, aukera eman nahi izan genien euskal ikertzaileei hizkuntza ardatz duten lanak aurkez zitzaten. Hortik jardunaldiaren deitura: Zer berri?
Hala, ekarpenak askotarikoak izan ziren bertan, eta ikertzaileak aritu ziren, besteak beste, hizkuntzalaritza teorikoaz, dialektologiaz, soziolinguistikaz, neurolinguistikaz, hizkuntzalaritza konputazionalaz, terminologiaz edo glotodidaktikaz. Ekarpen horietako batzuk aukeratu genituen liburu honetan paratzeko.
HITZAURREA, Itziar Aduriz, Ruben Urizar
HITZALDI GONBIDATUA, Kike Amonarriz
LAPURDI MENDEBALEKO EUSKARAREN AHOSKERA, Maitena Duhalde De Serra
DISKRIMINAZIO FONEMIKOAREN GARAPENA EUSKARA-GAZTELANIA HAUR ELEBAKAR ETA ELEBIDUNENGAN, Saioa Larraza, Arthur G. Samuel, Monika Molnar
SILABEN BALIO ERRITMIKOA PAREKATZEA: BERTSOEN
AZTERKETATIK HURBILPEN BAT, Ainhoa Aizpurua
EUSKARAREN TERMINOLOGIAREN GARAPENA TERMINOLOGIAREN TEORIA KOMUNIKATIBOAREN ARGITAN, Igone Zabala
NAUTIKAKO TERMINOLOGIA BILTZEN TESTU-GENEROAK ABIAPUNTU: NABIGAZIO-EGUNEROKOEN EREDUA, Itziar Gonzalez-Dios
EUSKARAZKO HITZEN ORDENA HAUTESTEKO, NONDIK ESKAPU NORANTZ?, Julian Maia-Larretxea
GALDERA-PARTIKULAK: (AH)AL PARTIKULAREN ANALISIA (I), Sergio Monforte
EUSKARAZKO DENBORA-INFORMAZIOAREN AZTERKETA TRATAMENDU AUTOMATIKORAKO, Begoña Altuna, María Jesús Aranzabe, Arantza Díaz de Ilarraza
ADITZA JOKATZEA ZAIL: EUSKALDUNTZE-PROZESUKO KASU BATEN ANALISIA, Juan Abasolo