Historiagintzaren ikuspegi berriak: teoria eta praktika
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Liburu honen helburua historiagintzaren alderdi teorikoen inguruan hausnartzen duen euskarazko testuliburu bat eskaintzea da. Horretarako, azken hamarkadetako ikuspuntu teoriko berritzaileenak plazaratzeaz eta azaltzeaz gainera, historiografía klasikoaren berrikuste kritikoa eskaintzen da. Bildu ditugun hausnarketak
post-soziala deitutako berrikuntza teorikoetatik abiatzen dira. Ildo horri jarraituz, ulertzen dugu subjektu eta gertakari historikoak ez direla kondizio material eta ekonomiko hutsen arabera azaltzen, baizik eta tokian tokiko eta garaian garaiko marko diskurtsibo eta emozionalak ere prozesu eta aldaketa historikoetan erabakigarriak izan direla. Datuen bilketa hutsean zentratzen diren hurbilpenen aurrean prozesu historikoen esanahi aldakorrak interpretatzeko tresna analitikoak eskaini nahi ditu liburu honek. Ikasketa kulturalek eskaintzen dituzten tresnak baliatuz generoaren, identitatearen, subjektibitatearen, gorputzaren, feminismoaren, modernitatearen, postmodernitatearen, boterearen, postkolonialismoaren… inguruko gogoetak eskaini nahi ditugu.
SARRERA
1. ATALA. AURREKARIAK. HISTORIOGRAFIA KLASIKOTIK POSTMODERNORA
1. HISTORIA MITOLOGIKOTIK ZIENTIFIKORA
1.1. Historiagintza modernitatearen aurretik
1.2. Leopold von Ranke eta historia modernoaren jaiotza
1.3. Karl Marx eta materialismo historikoa
2. MODERNITATEAREN KRISIA
2.1. Modernitatearen ezinegona
2.2. Historia sozial berria: Annales eskola eta eskola marxista britainiarra
2.3. Estrukturalismoa
2.4. Historia kulturala
3. POSTMODERNITATEA
3.1. Postestrukturalismoa
3.2. Biraketa linguistikoa
3.3. Ekarpen berriak: inkorporazioaren paradigma
2. ATALA. IKERKETA-KATEGORIAK ETA KORRONTE ANALITIKO BERRIAK
1. KATEGORIAK
1.1 Modernitatea/Postmodernitatea
1.2. Identitateak/Subjektibitateak
1.3. Esperientzia
1.4. Gorputza
1.5. Boterea
2. KORRONTEAK
2.1. Emakumeen historiatik genero-historiara
2.2. Teoria postkoloniala
2.3. Ikasketa kulturalak
2.4. Emozioen historia
3. ATALA. ITURRIAK
1. IDATZIZKO ITURRIAK
1.1. Literatura
1.2. Autobiografia
1.3. Gutun-liburua
2. AHOZKO ITURRIAK
2.1. Memoria eta narrazioa
2.2. Ahozko iturrien sorkuntza: elkarrizketak
2.3. Transkripzioa
3. ZINEMA
3.1. Zinema eta Historia: XX. mendeko masa-gizartearen espektakulua
3.2. Zer da zinema? Zer informazio mota lortuko dugu zinemarekin?
3.3. Iturriekin lan egin
3.4. Iturriak gure ikerketan txertatu
BIBLIOGRAFIA