Giza histologia orokorra
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Liburu hau Medikuntza, Odontologia, Fisioterapia, Erizaintza eta, oro har, Biomedikuntza arloko ikasle eta irakasleei zuzenduta dago. Giza histologia oinarri hartuta, gizakia osatzen duten ehun nagusiak deskribatzen dira. Baina Histologiarako hurbilketa hau ez da egiten soilik ikuspegi deskriptibo batetik. Histologiaren deskripzioan esaten den moduan, arlo horretan ehunen egitura mikroskopikoa, garapena eta funtzioak ikasten dira. Hortaz, kapitulu guztietan Medikuntzaren beste arlo batzuekin uztartzen dira deskribapen histologikoak, hala nola Zelulen Biologia, Biokimika, Fisiologia eta Patologiarekin.
Histologiaren garairik garrantzitsuena XVII. mendean hasi zen mikroskopioaren asmakuntzarekin batera. Mikroskopioari esker, giza begiak ikusten zituen atal anatomikoetatik haratago ehunen egiturak deskribatzea lortu zen. Izan ere, Histologiako irakasle eta profesionalek ezinbesteko lankide bat dute euren ikasketetan: mikroskopioa. Histologiari buruzko ikasketa oro mikroskopio-saioz lagundu behar da, testuetan edo azalpen teorikoetan azaldutakoa bakoitzak bere kabuz bilatu eta landu dezan. Beraz, Histologiako liburua den heinean, testuak argazki eta eskemez osatzen dira eta, horrela, irakurleak mikroskopio-saioetan lagun izan dezakeen gidaliburu ere bihurtzen da.
HITZAURREA
1. EHUNAK
1.1. Ehunen orokortasunak: kontzeptua eta sailkapena
1.2. Histogenesia
1.3. Laginen prozesamendua
2. EPITELIO-EHUNA
2.1. Epitelioen orokortasunak: esangura biologikoa eta gizakian dituen ezaugarri orokorrak
2.2. Epitelio-zelulen espezializazioa eta sailkapena
2.3. Polaritate funtzionala eta zelulen arteko loturak
2.4. Guruinak: epitelio jariatzaileak
2.5. Epitelioen histogenesia
2.6. Epitelioaren berrikuntza
3. EHUN KONJUNTIBOA
3.1. Ehun konjuntiboaren osagaiak
3.2. Ehun konjuntibo motak
3.3. Korrelazio klinikoak
4. GANTZ-EHUNA
4.1. Gantz-ehunaren egitura eta funtzioa
4.2. Adipogenesia
4.3. Gantz-ehun zuria edo unilokularra
4.4. Gantz-ehun arrea edo multilokularra
4.5. Korrelazio klinikoa: obesitatea
5. KARTILAGOA
5.1. Ezaugarri orokorrak
5.2. Kartilago hialinoa
5.3. Kartilago elastikoa
5.4. Fibrokartilagoa
5.5. Kondrogenesia eta hazkuntza
6. HEZURRA
6.1. Egitura mikroskopikoa
6.2. Hezur-ehunaren osagaiak
6.3. Osteogenesia
7. ODOLA
7.1. Esangura biologikoa
7.2. Odolaren osagaiak
7.3. Hematopoiesia
8. MUSKULU-EHUNA
8.1. Musukulu eskeletikoa
8.2. Muskulu kardiakoa
8.3. Muskulu leuna
9. NERBIO-EHUNA
9.1. Neuronak
9.2. Sinapsia
9.3. Sostengu-zelulak: neuroglia
9.4. Nerbio-sistema periferikoa
9.5. Nerbio-sistema zentraleko ehun konektiboa
9.6. Muga hematoentzefalikoa
9.7. Neuronen jarrera erasoen aurrean
9.8. Birsorkuntza
BIBLIOGRAFIA
Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu