Giza garapen psikologikoaren ereduak I

Jakintza-arloak: Psikologia
ISBN: 978-84-8438-169-2
Argitalpen urtea: 2008
Orrialdeak: 280
Aurkezten dugun eskuliburuaren helburua da ikuspuntu psikologiko batetik giza garapenaren lehen hurbilketa orokorra egitea. Helburu hori lortzearren, Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrua eraikitzeko prozesuaren barruan kreditu europarretara egokituta dago esku artean dugun eskuliburu hau. Lan honek hiru atal nagusi ditu eta hainbat azpiataletan banatuta dago: lehenengo atalean, edukiei buruzko alde kontzeptuala biltzen da; ondoren, bigarren atalean, giza garapenaren psikologiako ikuspegi historikoa eta hainbat eredu aztertzen dira; azkenik, hirugarren atalean, garapenaren psikologiako ikerketa-metodoak dira mintzagai. Irakurlearentzat eskuliburua erakargarria izateko asmoaz, bi liburukitan banatu da: lehenengoan, gaiarekin erlazionatutako alde teorikoaz gain, alde praktikoa ere aurkezten da; bigarrengoan, berriz ariketa praktikoetan zehazten diren jardueren arabera (bideo-praktika, ariketa praktikoa edota lantegia) osatu beharreko edukiak eskaintzen dira.
Aurkibidea
Esker ona
Sarrera
I. Liburuaren egituraketa
II. Ikasgaiaren nondik norakoak (AICRE)
A. KREDIargiri buruzko informazioa
B. Ikasgaia ECTS irizpideen arabera

1. ATALA. KONTZEPTUALIZAZIOA
1. Garapenaren psikologia, Luixa Reizabal, Izarne Lizaso eta Marije Apodaka
2. Giza garapenaren oinarri antropologikoak eta biologikoak, Luixa Reizabal, Izarne Lizaso eta Marije Apodaka
3. Garapenaren psikologiaren oinarrizko kontzeptuak eta arazoak, Luixa Reizabal, Izarne Lizaso eta Marije Apodaka

2. ATALA. IKUSPEGI HISTORIKOA ETA EREDUAK
4. Ikuspegi historikoa: garai aurrezientifikoa ETA zientifikoa, Manuel Sanchez de Miguel, Luixa Reizabal, Izarne Lizaso eta Marije Apodaka
5. Garapenaren psikologia eta psikoanalisia, Luixa Reizabal, Izarne Lizaso eta Marije Apodaka
6. Garapenaren psikologia eta etologia, Izarne Lizaso eta Marije Apodaka
7. Garapenaren psikologia eta ikaskuntzaren teoriak, Izarne Lizaso eta Marije Apodaka
8. Jean Piageten garapenaren psikologia, Izarne Lizaso eta Marije Apodaka
9. Henry Wallonen garapenaren psikologia, Izarne Lizaso eta Marije Apodaka
10. Lev S. Vigotskiren garapenaren psikologia, Izarne Lizaso eta Marije Apodaka
11. Informazioaren prozesaketaren eredua, Izarne Lizaso eta Marije Apodaka
12. Bizi-zikloaren eredua, Izarne Lizaso eta Marije Apodaka
13. Giza garapenaren egungo ikuspegia, Izarne Lizaso eta Marije Apodaka
14. Paradigmak eta teoriak garapenaren psikologian, Izarne Lizaso eta Marije Apodaka

3. ATALA. METODOAK
15. Ikerketa-metodoak garapenaren psikologian, Izarne Lizaso eta Marije Apodaka

ERREFERENTZIAK

TAULEN AURKIBIDEA

KONTZEPTUEN AURKIBIDEA

AUTOREEN AURKIBIDEA
Giza garapen psikologikoaren ereduak I

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)