Git Bertsioak Kontrolatzeko Sistemarako eskuliburua

Jakintza-arloak: Informatika (software mailan)
ISBN: 978-84-8438-894-4
Argitalpen urtea: 2024
Orrialdeak: 193

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Informatikariek eta software-garatzaileek esfortzu izugarria eskaintzen diote kode-garapenari; hartara, ezinbesteko dute kodea txukun, garbi eta seguru garatzea ahalbidetuko dieten tresnak ezagutzea eta erabiltzea. Git software-bertsioak kontrolpean izateko sistemarik ezagunena eta erabiliena dugu egun, eta erabiltzen ikasteko praktika behar bada ere, etorkizunean ordainetan ematen dituen onurak eta abantailak oso nabariak dira. Eskuliburu honen helburua ez da Git guztiz deskribatzeko idazlan astun bat izatea, baizik Git erabiltzeko nagi den hura motibatzeko, oinarrizko kontzeptuak erakusteko eta etorkizun hurbilean izango dituen arazoak konpontzen laguntzeko gida bat izatea. Eskuliburu hau bidelagun duela irakurleak bere kodetzeko gaitasunak gorengo maila batera eramatea lortuko du.

Iñigo Lopez Gazpiori egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

1. HITZAURREA

1.1. Eskerrak

2. HELBURU ZEHATZAK

2.1. SDMak eta Git

2.2. Git ikasten hasteko gomendio batzuk

3. BERTSIOAK KONTROLATZEKO SISTEMAK

3.1 Laburpena

3.2 BKS motak

3.3 Nondik dator Git?

4. GIT

4.1. Oinarrizko kontzeptuak

4.2. Git nabarmentzen duten ezaugarriak

4.3. Oinarrizko aginduak

5. LEHEN URRATSAK

5.1. Git instalatzeko pausoak

5.2. Git konfiguratzeko oinarrizko pausoak

5.3. Kaixo Git!

5.4. Ariketa ebatziak

5.5. Proposatutako ariketa gehigarriak

6. FITXATEGIEN EGOERA AURRERATUAK

6.1. Giten nago, beraz, banaiz. Giten jarraipena

6.2. Giten egoerak: garbi, zikin eta onartuta

6.3. Egoeren arteko trantsizioak

6.4. Aldaketa-bildumekin lan egiteko baliabide lagungarriak

6.5. Konfirmazioak erreferentziatzeko aukerak

7. ARIKETAK: FITXATEGIEN EGOERAK

7.1. Ariketa ebatziak 103

7.2. Proposatutako ariketa gehigarriak 114

8. ADARKATZEA

8.1. Oinarrizko kontzeptuak

8.2. Noiz eta nola adarkatu

8.3. Adarrak integratzeko aukerak

8.4. Adarkatze anizkoitza kudeatzeko aginduak

8.5. Lokalak ez diren biltegi eta adarren kudeaketa

8.6. Gatazkak ekiditeko lan-fluxua

8.7. Adarkatzea, metodologiak eta kritikak

9. ARIKETAK: ADARKATZE ANIZKOITZA

9.1 Ariketa ebatziak

9.2. Proposatutako ariketa gehigarriak

10. OHIKO ARAZOAK ETA KONPONBIDEAK

10.1. Giten aginduak gogoratzeko zailak dira

10.2. Biltegian partekatu nahi ez ditudan fitxategiak daude

10.3. Konfirmazioekin lotutako arazoak

10.4. Hodeian publikatutako historiarekin arazoak

10.5. Nonbait bug bat dago, eta ez dakit non demontre

10.6. Historia aztertzeko arazoak ditut

10.7. Hard reset asko egiten ditut

10.8. Galduta nago eta ez dakit nire arazoa azaltzen

BIBLIOGRAFIA