Genero-berdintasunean hezteko gida

Jakintza-arloak: Psikologia
ISBN: 978-84-8438-540-0
Argitalpen urtea: 2015
Orrialdeak: 196

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

XXI. mendean
oraindik haur eta nerabeek generoaren ikusmolde sexistaren araberako uste, rol
eta jokabide estereotipatuak garatzen dituzte. Hori ekidin ezean, haur eta nerabe horiek generoan oinarritutako diskriminazioa,
indarkeria fisikoa, berdintasunik eza eta antzekoak normaltzat hartu edo/eta
eragiteko arriskua dago. Zorionez, bada arriskua saihesteko biderik. Hain zuzen
ere, hezkidetza delako hezkuntza mota. Androzentrismoa, matxismoa, sexismoa,
homofobia, transfobia eta antzekoak desagerrarazi eta gizon eta emakumeen
arteko benetako berdintasuna lortzea helburu duen hezkuntza-prozesua da
hezkidetza, eta hori da, hain zuzen ere, gida honetan jorratzen den gaia.

Helburu hori lortzearren, hiru zatitan
banatu dugu gida. Lehenengoan, hezkidetza izango da hizpide eta bi kapituluk
osatzen dute. Lehenengo kapituluan hezkidetza lantzera bultzatu gaituzten
arrazoiak azaldu eta zenbait kontzepturen esanahia argituko da. Bigarrenean,
berriz, hezkidetzak bakea lortzeko tresna gisa duen garrantzia aztertuko da.

Genero-sozializazioa izango da hizpide bigarren zatian.
Batetik, haurrek generoaren ikusmolde sexista eskuratzen duten prozesua
deskribatuko da eta, ondoren, familian, eskolan, mintzairan,
ikus-entzunezkoetan eta Interneten eta atsotitzetan, abestietan eta umorean
ikusmolde hori nola transmititzen den azalduko da, ezinbestekoa baita
transmisio-moduez jabetzea hura eten eta hezkidetza sustatu nahi bada.

Azkenik, hirugarrenen zatian,
hezkidetza-prozesua zenbait hezkuntza-testuingurutan nola gauzatu behar den
azalduko da. Hain zuzen ere, hezkidetza sustatzeko erabili ohi diren
baliabideak aztertu, familian hezkidetza lantzeko baliabideak eskaini, eskola
hezkidetzailea izan dadin egin beharreko aldaketak deskribatu eta mintzairaren
erabilera ez-sexistaren nondik norakoak aztertuko dira.

Kapitulu bakoitzaren amaieran,
irakurleari zenbait ariketa proposatzen zaizkio, irakurritakoa hobeto ikasi eta
horren inguruan hausnar dezan. Funtsean, hezkidetzara euskaraz hurbiltzeko
tresna izan dadin idatzi dugu gida. Zeuri dagokizu erabakitzea helburu hori
lortu dugun ala ez.

Luixa Reizabali egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

HITZAURREA

I. ZATIA. SARRERA

1. ZERGATIK HEZKIDETZA?

1.1. Gida idaztera bultzatu gaituzten arrazoiak

1.2. Kontzeptuak argitzen

1.2.1. Sexua eta generoa

1.2.2. Genero-rolak eta -estereotipoak

1.2.3. Sexismoa

1.2.4. Matxismoa, patriarkatua, misoginia eta androzentrismoa

1.2.5. Indarkeria matxista

1.2.6. Feminismoa

1.2.7. Hezkidetza

1.3. Ariketak

1.4. Bibliografia

2. HEZKIDETZA BAKEA LORTZEKO EZINBESTEKO TRESNA

2.1. Bakerako hezkuntzaren kontzeptuzko oinarriak

2.1.1. Bake positiboaren esanahia

2.1.2. Gatazkaren ikusmolde sortzailea

2.1.3. Laburpena eta ondorioak

2.2. Bakerako hezkuntzaren helburua eta osagaiak

2.3. Bakerako hezkuntzaren prozesuan parte har dezaketen eragileak

2.4. Ariketak

2.5. Bibliografia

II. ZATIA. GENEROAREN IKUSMOLDE ESTEREOTIPATUA ETA SEXISTA ESKURATZEKO PROZESUA

3. GENERO-SOZIALIZAZIOA

3.1. Generoari buruzko ezagutzaren garapena

3.1.1. Generoaren ulermenaren garapena

3.1.2. Genero-estereotipoen garapena

3.1.3. Generoak estandarizatutako jokabideen garapena

3.2. Sozializazio-eragileen eragina genero-sozializazio prozesuan

3.2.1. Sozializazio diferentziala familiaren eremuan

3.2.2. Hezkuntza-sistema genero-sozializazioaren eragile gisa

3.2.3. Mintzairaren erabilera sexista

3.2.4. Ikus-entzunezkoak eta Internet

3.2.5. Atsotitzak, abestiak eta umorea

3.3. Ondorioak

3.4. Ariketak

3.5. Bibliografia

III. ZATIA. HEZKIDETZA HEZKUNTZA-TESTUINGURUETAN

4. HEZKIDETZA LANTZEKO BALIABIDEAK

4.1. Hezkidetza sustatzeko hezkuntza-jarraibideak

4.2. Jarduerak eta teknikak

4.2.1. Hitzaldiak

4.2.2. Marrazkiak

4.2.3. Jolasak

4.2.4. Rolen antzezpena

4.2.5. Ipuinak

4.2.6. Bideo-forumak

4.2.7. Testu-iruzkinak

4.2.8. Eztabaidak

4.3. Esku-hartze programak

4.3.1. Zer da esku-hartze programa bat?

4.3.2. Esku-hartze programak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzeko faseak eta alderdiak

4.4. Ariketak

4.5. Bibliografia

5. HEZKIDETZA FAMILIAN

5.1. Familian hezkidetza sustatzeko baliabideak

5.1.1. Maila pertsonala

5.1.2. Haurrekiko harremana

5.1.3. Gela, jantziak eta oinetakoak, apaingarriak eta orrazkera

5.1.4. Jostailuak eta jolasak

5.1.5. Ipuinak eta aldizkariak

5.1.6. Ikus-entzunezkoak eta Internet

5.1.7. Hezkuntza afektibo-sexuala

5.1.8. Laburpena eta ondorioak

5.2. Ariketak

5.3. Bibliografia

6. HEZKUNTZA-SISTEMA HEZKIDETZAILEA

6.1. Emakumeek hezkuntzan izandako ibilbidea

6.2 Eskola hezkidetzailea izan dadin curriculum-proposamena

6.2.1. Curriculum formala

6.2.2. Ezkutuko curriculuma

6.3. Laburpena eta ondorioak

6.4. Ariketak

6.5. Bibliografia

7. MINTZAIRAREN ERABILERA EZ-SEXISTA

7.1. Mintzairaren erabilera sexista izan ez dadin jarraibideak

7.1.1. Euskararen erabilera ez-sexista

7.1.2. Gaztelaniaren erabilera parekidea

7.1.3. Frantsesaren erabilera sexista saihesteko jarraibideak

7.2. Mintzairaren erabilera ez-sexista sustatzeko baliabideak

7.3. Ariketak

7.4. Bibliografia

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)