Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009

Autorea(k): Mikel Aizpuru Murua, Fernando Martinez Rueda
Jakintza-arloak: Historia
ISBN: 978-84-8438-334-5
Argitalpen urtea: 2011
Orrialdeak: 348
Nekez ulertu daiteke egungo mundua azken hirurogei urteetako historia kontuan hartu gabe. Garai horri buruzko oinarrizko azalpenak, bibliografia, testuak eta mapak eskaintzea da liburu honen helburua, arlo hau ezagutu nahi edo behar duen orok euskaraz idatzitako materiala izan dezan eskura. Kronologiari dagokionez, 1945. urtea dugu abiapuntua eta gaurdaino luzatzen dugu gure analisia, II. Mundu Gerraren amaieratik egungo globalizazioaren garaira arte alegia. Esparru kronologiko horretan «mundu» desberdinak eratu dira eta bakoitzak bere egiturazko ezaugarriak eta bilakaera berezia izan ditu: mundu kapitalista garatua, mundu komunista eta Hirugarren Mundua. Azken hogei urteetan aldaketa sakonak bizi izan ditugu, historia ez baita gelditzen. Errealitate desberdin horiek aztertzen ditu liburu honek hamaika gaitan, ezaugarri komunak zein kasu partikular nagusiak azalduz. Horrez gain, garai horretako nazioarteko harremanen berri eta analisia aurkituko du irakurleak bertan.
Aurkibidea

SARRERA

1. MUNDU BIPOLARRAREN SORRERA ETA GERRA HOTZARENBILAKAERA

2. EKONOMIA ETA GIZARTE KAPITALISTAREN BERRERAIKUNTZA, HAZKUNDEA ETA KRISIA

3. AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

4. EUROPAR BATASUNAREN ERAIKUNTZA-PROZESUA

5. SOBIETAR BATASUNA ETA EKIALDEKO EUROPAKO «HERRI-DEMOKRAZIAK»

6. TXINA, IRAULTZATIK PRAGMATISMORA

7. HIRUGARREN MUNDUA: DESKOLONIZAZIOA ETA AZPIGARAPENA

8. LATINOAMERIKA, AZPIGARAPENAREN ETA IRAULTZAREN ARTEAN

9. EKIALDE HURBILA, AMAIERARIK GABEKO GATAZKA

10. AFRIKA, KRISIAN MURGILDUTA

11. GLOBALIZAZIOAREN GARAIA (1991-2009), ITXAROPENAK ETA ARRISKUAK

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (epub)