Garapen psikologikoa helduaroan eta zahartzaroan

Jakintza-arloak: Psikologia
ISBN: 15
Argitalpen urtea: 2011
Orrialdeak: 280

Esku artean duzun eskuliburuaren helburua da aztertzea helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapena ikuspuntu psikologiko batetik. Helburu hori lortzearren, liburua bost ataletan banatu dugu. Lehenengoan, Helduaroaren eta Zahartzaroaren Garapena delako ikerketa-eremuari dagozkion oinarri kontzeptuzkoak eta metodologikoak azaltzen dira. Bigarren atalean, berriz, helduaroko eta zahartzaroko aldaketa biologikoak dira hizpide. Hirugarren atalean, ostera, helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapen kognitiboa deskribatzen da. Laugarren atalean, helduaro eta zahartzaroko garapen sozial eta afektiboa aztertzen da, eta liburuaren azken atala, bizitzaren amaierari dagokio. Hain zuzen ere, heriotzari eta doluari.

Liburua Euskal Herriko unibertsitateetan berriki ezarri den kreditu europarrera eta Psikologia graduko ikasketa-plan berrira (2010-2011 ikasturtetik indarrean dagoena) egokituta dago eta kapitulu bakoitzaren amaieran, irakurleari zenbait ariketa eta galdera proposatzen zaizkio irakurritakoa hobeto ikasi eta horren inguruan hausnartu dezan. Funtsean, liburua idatzi dugu helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapenera euskaraz hurbiltzeko tresna izan dadin. Orain irakurleak erabaki beharko du helburu hori lortu dugun ala ez.

Aurkibidea


HITZAURREA

I. ATALA:  OINARRI KONTZEPTUZKOAK ETA METODOLOGIKOAK
1. HELDUAROAREN ETA ZAHARTZAROAREN DEFINIZIOA, Luixa Reizabal eta Izarne Lizaso
1.1. Helduaroaren definizioa eta aro horren izaera soziala
1.2. Helduaroa osatzen duten aroak
1.3. Zahartzaroaren definizioa
1.4. Zahartzaroa osatzen duten aroak
1.5. Ariketak
1.6. Autoebaluazioa

2. HELDUAROAREN ETA ZAHARTZAROAREN GARAPENA AZTERTZEKO TEORIAK ETA IKERKETA-METODOLOGIA, Luixa Reizabal eta Izarne Lizaso
2.1. Helduaroaren eta zahartzaroaren garapena aztertzeko teoriak
2.2. Helduaroko eta zahartzaroko garapena aztertzeko ikerketa-metodologia
2.3. Ariketak
2.4. Autoebaluazioa

II. ATALA:   HELDUAROKO ETA ZAHARTZAROKO ALDAKETA BIOLOGIKOAK
3. HELDUAROKO GARAPEN FISIKO ETA FISIOLOGIKOA, Luixa Reizabal eta Izarne Lizaso 
3.1. Gaztaroko aldaketa fisiko eta fisiologikoak
3.2. Tarteko helduaroko aldaketa biologikoak
3.3. Ariketak
3.4. Autoebaluazioa

4. GARAPEN BIOLOGIKOA ZAHARTZAROAN, Luixa Reizabal, Izarne Lizaso eta Ainize Peña
4.1. Azala eta ilea
4.2. Zentzumenak
4.3. Muskuluak, hezurrak eta gorputza
4.4. Arnas aparatua
4.5. Digestio-aparatua
4.6. Bihotza eta zirkulazio-aparatua
4.7. Nerbio-sistema
4.8. Immunologia-sistema
4.9. Ariketak
4.10. Autoebaluazioa 


III. ATALA:  GARAPEN KOGNITIBOA HELDUAROAN ETA ZAHARTZAROAN
5. OINARRIZKO PROZESU KOGNITIBOAK, Luixa Reizabal eta Izarne Lizaso
5.1. Informazioa prozesatzeko sistema
5.2. Arreta eta pertzepzioa
5.3. Oroimena
5.4. Ikaskuntza helduaroan
5.5. Arrazoitzea eta arazoak bideratzea
5.6. Ariketak
5.7. Autoebaluazioa

6. EZAGUTZAREN GARAPENA HELDUAROAN ETA  ZAHARTZAROAN, Luixa Reizabal, Izarne Lizaso eta Faustino Azazeta
6.1. Helduaroko eta zahartzaroko adimenaren garapenari buruzko ikuspegi teorikoak
6.2.  Sormena eta jakinduria
6.3.  Garapen morala helduaroan eta zahartzaroan
6.4.  Ezagutzaren garapen patologikoa: dementziak
6.5.  Ariketak
6.6.  Autoebaluazioa

IV. ATALA:  GARAPEN SOZIAL ETA AFEKTIBOA HELDUAROAN ETA ZAHARTZAROAN

7. NORTASUNAREN GARAPENA HELDUAROAN ETA ZAHARTZAROAN, Luixa Reizabal eta Izarne Lizaso
7.1. Nortasun-ezaugarriei buruzko teoria
7.2. Aro normatiboetan oinarritutako teoriak
7.3. Testuinguruaren eragina azpimarratzen duten ereduak
7.4. Ariketak
7.5. Autoebaluazioa

8. ADISKIDETASUNA HELDUAROAN ETA ZAHARTZAROAN, Luixa Reizabal eta Izarne Lizaso
8.1. Adiskidetasun-harremanen definizioa eta ezaugarriak
8.2. Adiskidetasun-harremanek helduaroan eta zahartzaroan ekartzen dituzten onurak
8.3. Nola hasten eta bukatzen dira adiskidetasun-harremanak?
8.4. Adiskidetasun-harremanen garapena helduaroan eta zahartzaroan
8.5. Adiskidetasuna eta generoa
8.6. Adiskidetasuna eta amodiozko harremanak
8.7. Ariketak
8.8. Autoebaluazioa

9. ATXIKIMENDUA, MAITASUNA, DESLEIALTASUNA ETA SEXUALITATEA HELDUAROAN ETA ZAHARTZAROAN, Luixa Reizabal eta Izarne Lizaso
9.1. Atxikimendua helduaroan eta zahartzaroan
9.2. Maitasuna
9.3. Desleialtasuna
9.4. Sexualitatea
9.5. Ariketak
9.6. Autoebaluazioa

10. FAMILIA-HARREMANAK, Luixa Reizabal eta Izarne Lizaso
10.1. Bikotekidea hautatzea
10.2. Ezkontza edo bizikidetasuna
10.3. Gurasotasuna
10.4. Seme-alabak handitzen direnean
10.5. Gurasoak zahartzen zaizkigunean
10.6. Kabi hutsa eta kabi betea
10.7. Aitona edo amona bihurtzea
10.8. Indarkeria familia-eremuan: genero-indarkeria
10.9. Beste bizi-estilo bat: bakarrik bizitzea
10.10. Ariketak
10.11. Autoebaluazioa

11. BANANTZEA, ALARGUNTZA ETA BIGARREN ALDIZ EZKONTZEA, Luixa Reizabal eta Izarne Lizaso
11.1. Banantzea edo dibortziatzea
11.2. Alarguntza
11.3. Bigarren aldiz ezkontzea
11.4.Ariketak
11.5. Autoebaluazioa

12. LANA, LANGABEZIA ETA ERRETIROA, Luixa Reizabal eta Izarne Lizaso
12.1. Lana
12.2. Langabezia
12.3. Erretiroa
12.4. Ariketak
12.5. Autoebaluazioa

13. AISIALDIA, Luixa Reizabal eta Izarne Lizaso
13.1. Aisialdia, astialdia eta aisialdiko jarduerak
13.2. Aisialdiko jarduera motak
13.3. Aisialdiko jarduerak aukeratzeko irizpideak
13.4. Aisialdiko jarduerak helduaroan eta zahartzaroan
13.5. Aisialdiko jarduerek ekartzen dituzten onurak
13.6. Ariketa praktikoa
13.7. Autoebaluazioa

V. ATALA: BIZITZAREN AMAIERA
14. HERIOTZA ETA DOLUA, Luixa Reizabal eta Izarne Lizaso
14.1. Heriotza
14.2. Dolua
14.3. Ariketak
14.4. Autoebaluazioa

ERANSKINAK
1. eranskina. Elkarrizketak egiteko gida
2. eranskina. Bizi-testamentua
Bibliografia

Garapen psikologikoa helduaroan eta zahartzaroan

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)