Garapen biologikoa eta kognitiboa bizi-zikloan
Haurtzaroko, nerabezaroko, helduaroko eta zahartzaroko garapen
biologiko eta kognitiboan gertatzen diren aldaketak deskribatzea da esku
artean duzun eskuliburu teoriko-praktiko honen helburua. Helburu hori
lortzearren, liburua hiru atal nagusitan eta zenbait azpiataletan banatu
dugu. Lehenengo atalean, garapenaren psikologiari hurbilpen bat egingo
zaio; bigarren atalean, berriz, haurtzaroko eta nerabezaroko garapen
kognitiboak izango dira mintzagai; azkenik, hirugarren atalean,
hizkuntzaren garapena eta helduaro eta zahartzaroko garapen kognitiboa
izango dira hizpide.
Liburua Euskal Herriko Unibertsitatean berriki ezarri den kreditu europarrera eta Psikologia Graduko ikasketa-plan berrira (2010-2011 ikasturtetik indarrean dagoena)egokituta dago eta irakurri dena egokitasunez barneratzeko lagungarri izan daitezkeen ariketa praktikoak proposatzen dira kapitulu bakoitzaren amaieran. Halaber, oinarrizko kontzeptuak eta irakurgai osagarriak eskaintzen dira. Horrez gainera, erabilgarriak diren material praktikoak (kapituluen alde praktikoan zehazten direnak) jasotzen dira eranskin gisa.
HITZAURREA
I. ATALA. SARRERA
1. GIZA GARAPENAREN EREDU ETA TEORIETAKO OINARRIZKO KONTZEPTUAK
1.1. Garapenaren psikologiaren definizioa eta ikasgaia
1.2. Giza garapenaren oinarri antropologikoak eta biologikoak
1.3. Oinarrizko kontzeptuak eta arazoak garapenaren psikologian
1.4. Ikuspegi historikoa: garai aurrezientifikoa eta zientifikoa
1.5. Ariketa praktikoak
2. IKERKETA-METODOA, GARAPENAREN PSIKOLOGIAN
2.1. Metodo zientifikoa
2.2. Ikerketa-metodoak
2.3. Ikerketa-diseinuak
2.4. Printzipio etikoak, psikologiako ikerketan
2.5. Ariketa praktikoak
3. GARUN-GARAPENA ETA GARAPEN FISIKOA HAURTZAROAN ETA NERABEZAROAN
3.1. Jaio aurreko garapena eta jaiotze-prozesua
3.2. Garun- eta neurona-garapena haurtzaroan (0-2 urte)
3.3. Garapen fi sikoa
3.4. Garapen motorra
3.5. Sexu-garapena
3.6. Haurtzaroko eta nerabezaroko aldaketak
3.7. Ariketa praktikoak
II. ATALA. GARAPEN KOGNITIBOA HAURTZAROAN ETA NERABEZAROAN
4. LEHEN HAURTZAROKO GARAPEN KOGNITIBOA
4.1. Lehen haurtzaroko oinarrizko prozesu kognitiboak
4.2. Piageten teoria
4.3. Lehenengo estadioa: zentzumenei eta mugimenduei dagokiena
4.4. Ezagutzaren garapena objektuaren iraupenean eta imitazioan
4.5. Ariketa praktikoak
5. ESKOLAURREKO GARAPEN KOGNITIBOA
5.1. Eragiketa aurreko estadioa
5.2. Gogamenaren teoria
5.3. Ariketa praktikoak
6. GARAPEN KOGNITIBOA ESKOLA-AROAN
6.1. Hirugarren estadioa: eragiketa konkretuak
6.2. Ariketa praktikoak
7. GARAPEN KOGNITIBOA NERABEZAROAN
7.1. Eragiketa formalen estadioa
7.2. Pentsamendu hipotetikoa
7.3. Arrazoiketa deduktiboa
7.4. Teoria-eraikuntza
7.5. Norberari buruzko kontzeptuen eraikuntza (egozentrismoa)
7.6. Piageti egindako kritikak
7.7. Ariketa praktikoak
III. ATALA. HIZKUNTZAREN GARAPENA ETA GARAPEN KOGNITIBOA HELDUAROAN ETA ZAHARTZAROAN
8. HIZKUNTZAREN JABEKUNTZA ETA GARAPENA
8.1. Kontzeptuak
8.2. Hizkuntzaren elementuak
8.3. Bizitzako lehen bi urteetako hizkuntzaren garapena
8.4. Hizkuntzaren garapenaren teoriak
8.5. Ariketa praktikoak
9. HELDUAROKO ETA ZAHARTZAROKO GARAPEN FISIKOA ETA EZAGUTZAREN GARAPENA
9.1. Helduaroko garapen fisikoa eta ezagutzaren garapena
9.2. Zahartzaroko garapen fisikoa eta ezagutzaren garapena
9.3. Ariketa praktikoak
ERREFERENTZIAK
TAULEN, IRUDIEN ETA ERANSKINEN AURKIBIDEAK
KONTZEPTUEN AURKIBIDEA
ERANSKINAK

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu