Fisika orokorra (2. argitalpena)

Autorea(k): Jose Ramon Etxebarria Bilbao, J. R. Etxebarria
Jakintza-arloak: Fisika
ISBN: 84-8438-045-9
Argitalpen urtea: 2003
Orrialdeak: 642

Hamaika urte pasatu dira Fisika Orokorra liburuaren lehenengo argitalpena egin zenetik, eta poztasunez esan dezakegu argitalpen hura erabat agortu dela. Poztasunez diogu, orduko lana zabaldu egin delako. Zabaldua eta erabilia izan da fisika-gaietan lan egiten duen erkidegoan, irakasle, ikasle eta ikertzaileen artean, eta, zalantzarik gabe, bere arrastoa utzi du euskarazko irakaskuntzaren arloan. Horrela, fisika-gaietan erabiltzeko moduko eredu linguistikoa finkatu da urte hauetan.


Nolanahi den, zenbait berritasun dakartza bigarren argitalpen honek. Batetik, bidezkoa denez, lehenengo argitalpeneko akatsen zuzenketa egin dugu. Bestetik, euskara bera eguneratu dugu; izan ere, azken urteotan Euskaltzaindiak hainbat erabaki hartu ditu euskararen estandarizaziorako bidean, hala nola araugintza berriko erabakiak eta Hiztegi Batuko zerrendak, besteak beste. Horiek guztiak hartu ditugu kontuan testuaren orrazketa eta zuzenketa egitean. Azkenik, liburuaren formatuari eta aurkezpenari dagozkien zuzenketaz eta berregituraketaz arduratu gara; horretaz, kontuan izan dugu UEUren argitalpen-zerbitzuaren eboluzioa, eta oraingo bildumen araberako aurkezpen eta egokitzapena egin ditugu. Zernahi gisaz, errespetatu egin ditugu aurreko argitarapeneko irudiak, eta zuzen-zuzenean ekarri ditugu argitalpen honetara. UEUko Fisika Saileko kideek pozez aurkezten dugu liburu zaharberritu hau, aurreko hamaika urteotan bere emaitzak eman dituenak beste hamaikatan ere emango dituelakoan.

 

Aurkibidea

Lehenengo argitalpeneko aitzinsolasa

Bigarren argitalpeneko aitzinsolasa

  1. Kontzeptu eta ideia orokorrak
  2. Kalkulu bektoriala
  3. Puntuaren zinematika
  4. Higidura erlatiboaren zinematika
  5. Mekanikaren printzipioak: partikularen dinamika
  6. Lana eta energia
  7. Partikula-sistemen dinamika
  8. Solido zurruna
  9. Solido zurrunaren dinamika
  10. EstatikaÂ
  11. Elkarrekintza grabitatorioaÂ
  12. ElastikotasunaÂ
  13. Fluidoen mekanika
  14. Likidoen gainazalen berezitasunak
  15. Higidura oszilakorra
  16. Uhinak
  17. Uhinen propietate orokorrak
  18. Elkarrekintza elektrostatikoa
  19. Korronte elektriko zuzena
  20. Elkarrekintza magnetikoa
  21. Eremu elektromagnetiko estatikoak
  22. Eremu elektromagnetiko aldakorrak
  23. Korronte alternoa
  24. Uhin elektromagnetikoak
  25. Termodinamikaren lehenengo printzipioa
  26. Gas idealak
  27. Termodinamikaren bigarren printzipioaÂ
  28. Optika geometrikoa

A. Eranskina. Analisi bektoriala

B. Bibliografia

C. Kontzeptuen eta izenen aurkibide alfabetikoa

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)