Finantza-kontabilitatearen oinarriak

Jakintza-arloak: Ekonomia sektoriala
ISBN: 978-84-8438-874-6
Argitalpen urtea: 2023
Orrialdeak: 447

Ekonomiako eta Enpresen Kudeaketako ikasleek finantza-kontabilitatearen funtsezko oinarriak ezagut ditzaten diseinatu da liburu hau. Gure kontabilitate-araudia jasotzen duen 1/2021 Errege Dekretura egokituta, arlo horretako sarrera-ikastaro baterako oinarri egokiak eman nahi ditu.

Hamar kapituluetan zehar, urratsez urrats gidatuko zaitu, irakurle, ondare-mugimenduak erregistratzeko tekniketan eta enpresaren emaitza kalkulatzeko prozeduran. BEZa, izakinak, kobrantza-eskubideak eta ordainketa-obligazioak nola kontabilizatzen diren ikastea da xedea, itzulketak, deskontuak eta factoringa eta confirminga bezalako finantza-eragiketak ere kontuan hartuz.

Gainera, ekitaldiko emaitza behar bezala kalkulatzeko erregularizazio-prozesua azalduko da, etapa guztiekin: formalizatu gabeko eragiketak, partiden birsailkapena, sarreren eta gastuen periodifikazioa, ibilgetuaren amortizazioak eta balio-narriadurak. Azken zatian, urteko kontuen prestakuntza eta ekitaldiko emaitzaren banaketa ere azalduko dira.

Gai bakoitzak ariketa praktikoak eta test moduko galderak ditu, ikaslearen gaitasunak ebaluatzeko eta ikasketa-prozesua sendotzeko. Presta zaitez finantza-kontabilitatean oinarri sendoa lortzeko ezinbesteko liburu honekin.

Aitor Garmendia Lazkanori egindako elkarrizketa irakurri.

Aurkibidea

1. ENPRESAREN ONDAREA

1.1. Enpresaren ondarea

1.2. Kontabilitatearen oinarrizko ekuazioa

1.3. Ondare-masak

1.4. Egoera-balantzea

1.5. Inbentarioa eta kontuen taula

1.6. Ariketak

1.7. Test moduko galdetegia

2. ONDAREAREN ALDAKETAK

2.1. Kontabilitate-egiteak

2.2. Kontabilitate-metodoa

2.3. Kontuak eta liburu nagusia

2.4. Egunkari-liburua

2.5. Oinarrizko kontabilitate-arrazoibidea

2.6. Baturen eta saldoen egiaztapen-balantzea

2.7. Partida bikoitzaren metodoa

2.8. Ariketak

2.9. Test moduko galdetegia

3. ENPRESAREN EMAITZA

3.1. Sarrera

3.2. Sarrerak, gastuak, irabaziak eta galerak

3.3. Ekitaldiko emaitzaren definizioa

3.4. Kudeaketa-kontuen funtzionamendua

3.5. Emaitzaren kontabilitate-kalkulua

3.6. Fluxu ekonomikoa eta finantza-fluxua

3.7. Galdu-irabazien urteko kontua

3.8. Sarreren, irabazien, gastuen eta galeren kontuak

3.9. Kasu partikularrak

3.10. Ariketak

3.11. Test moduko galdetegia

4. KONTABILITATE-ZIKLOA ETA BEZA

4.1. Sarrera

4.2. Kontabilitate-zikloaren etapak

4.3. Balio Erantsiaren gaineko Zerga

4.4. Ariketak

4.5. Test moduko galdetegia

5. IZAKINAK

5.1. Sarrera

5.2. Izakinen kontzeptua eta sailkapena

5.3. Salgaien kontu administratiboa

5.4. Salgaien kontu espekulatiboak

5.5. Beste elementu batzuen izakinen erregularizazioa

5.6. Inbentarioak kontrolatzeko sistemak: inbentario jarraitua eta aldizkako inbentarioa

5.7. Ariketak

5.8. Test moduko galdetegia

6. ZORDUNAK ETA HARTZEKODUNAK SALEROSKETA-ERAGIKETETAN

6.1. Sarrera

6.2. Salmenta-eragiketak

6.3. Erosketa-eragiketak

6.4. Ariketak

6.5. Test moduko galdetegia

7. ERREGULARIZAZIOA I: FORMALIZATU GABEKO ERAGIKETAK, BIRSAILKATZEA ETA PERIODIFIKATZEA

7.1. Kontabilitate-erregularizazioa

7.2. Formalizatu gabeko eragiketak

7.3. Partidak birsailkatzea

7.4. Gastuak eta sarrerak periodifikatzea

7.5. Ariketak

7.6. Test moduko galdetegia

8. ERREGULARIZAZIOA II: AMORTIZAZIOAK

8.1. Amortizazioaren kontzeptua

8.2. Urteko amortizazio-kuotaren kalkulua

8.3. Amortizazioen kontabilizazioa

8.4. Aktibo amortizagarrien balioespena eta besterentzea

8.5. Ariketak

8.6. Test moduko galdetegia

9. ERREGULARIZAZIOA III: BALIO-NARRIADURAK ETA HORNIDURAK

9.1. Balio-narriaduraren kontzeptua

9.2. Balio-narriaduren kontabilizazioa

9.3. Balio-narriadurak merkataritza-eragiketetan

9.4. Hornidurak

9.5. Ariketak

9.6. Test moduko galdetegia

10. URTEKO KONTUAK ETA EMAITZAREN BANAKETA

10.1. Urteko kontuak

10.2. Ekitaldiko emaitzaren banaketa

10.3. Ariketak

10.4. Test moduko galdetegia

TEST MODUKO GALDETEGIEN ERANTZUNAK

ERANSKINA: KONTUEN TAULA

BIBLIOGRAFIA