Euskararen normalizazioa: ikuspegi orokorra eta Euskal Telebistaren kasu partikularra
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko artikuluetan, ohiko baieztapena da Euskal Telebista funtsezkoa dela euskararen normalizaziorako, baina nekez eskaintzen da halako iritzi eta baieztapenei eusteko daturik. Izan ere, oso gutxi ikertu da Euskal Telebistaz, eta egin diren ikerketa apurrek ez dute izan euskara euren arduren erdigunean. Hori baino gehiago; ikerketa-arloa bera berria da. Alegia, hizkuntza gutxituen sustapenaz interesatu diren ikertzaileek ez dute arretarik ipini hedabideen rolean, eta arreta ipini dutenek ez diete hedabideei oso baliagarri iritzi hizkuntzaren normalizaziorako. Kontraesan nabarmena da, ordea, dagoeneko ibilbide luzea egina izatea hainbat kultur komunitate gutxituk euren hizkuntzak suspertzeko antolaturiko telebistek, hala nola ETBk Euskal Herrian, TV3k Katalunian eta S4Ck Galesen. Liburu honetan, Euskal Herriko kasuan ipintzen da arreta. Hedabideen normalizazio-eginkizunari buruzko oinarri teorikoetatik abiatuta, euskara biziberritzeko prozesuaren ikuspegi orokorra eskaintzen da, eta horren barruan Euskal Telebistak orain arte izan dituen betekizunei buruzko datuak biltzen dira, hiru alderdi bereiziz: euskararen corpusa, euskaren estatusa eta euskararen jabekuntza.
LABURPENA
AITZINSOLASA
0. LIBURU HONEN ABAGUNEAZ ETA EDUKIAZ
1. HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOAZ
1.1. Normalizazioaren arloko oinarrizko kontzeptuak
1.1.1. «Diglosia» eta «hizkuntza-ordezkapena»
1.1.2. «Normalizazioa» eta «hizkuntza-politika eta -plangintza»
1.2. Normalizazioaren teoria eta praktika
1.2.1 HPParen hastapenak eta eboluzioa
1.2.2. HPPko paradigma berri bat: hizkuntza-ekologia
1.2.3. HPPko ereduak
1.3. HPPa eta ikus-entzunezko hedabideak
1.3.1. Dohaintza aldia
1.3.2. Zerbitzu aldia
1.3.3. Performantzia aldia
1.3.4. Hedabideen hizkuntza-eragina
1.4. Hedabideen normalizazio-eginkizuna mundu globalizatuan
1.4.1. Komunikazio-sektorea aro digitalean
1.4.2. Egungo konplexutasunak hizkuntza gutxituko hedabideen arloan
1.4.3. Hizkuntza gutxituko hedabideak egun: audientziaren parte-hartzea
2. EUSKARAREN NORMALIZAZIOA
2.1. Euskararen normalizazioaren lehen aldia
2.1.1. Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa 1970 aldera
2.1.2. Normalizazioaren abioa. Euskararen corpus-plangintza
2.1.3. 1970eko hamarkadako araugintza eta lantze funtzionala
2.2. Euskararen normalizazioaren bigarren aldia
2.2.1. Frankismoaren osteko testuingurua Hego Euskal Herrian
2.2.2. Euskal Herriko lehen hizkuntza-politikak
2.2.3. Euskararen estatus-plangintza: ofizialtasunaren irismena
2.2.4. Euskararen jabekuntza-plangintza: hezkuntza-ereduak
2.2.5. Estatus berrirako corpus-plangintza
2.3. Euskararen normalizazioaren hirugarren aldia
2.3.1. Ziklo-aldaketa hizkuntza-politikan
2.3.2. Mendekotasun-egoera agerian euskararen estatus-plangintzan
2.3.3. Normalizazio-abiadura ezberdinak agerian jabekuntza-plangintzan
2.3.4. Kodifikazioaren hirugarren ekinaldia, eta kezka berriak
2.4. Euskararen normalizazioaren laugarren aldia
2.4.1. Egoera soziolinguistikoa Euskal Herrian XXI. Mendearen hasieran
2.4.2. Eragile instituzionalen XXI. mendearen hasierarako hizkuntza-politika
2.4.3. Gizarte-eragileak eta euskararen sustapena XXI. Mendearen hasieran
2.4.4. Euskararen lekua sendotzeko estatus-plangintza
2.4.5. Euskararen transmisioa sendotzeko jabekuntza-plangintza
2.4.6. Corpus-plangintza eta teknologia berriak
3. EUSKARAZKO IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOAREN HASTAPENAK. ZERBITZU ALDIA ETA EUSKAL TELEBISTAREN SORRERA
3.1. Dohaintza aldia euskarazko ikus-entzunezkoetan
3.1.1. Euskarazko lehen komunikabideak
3.1.2. Euskarazko ikus-entzunezko komunikazioaren lehen urratsak
3.2. Zerbitzu aldia euskarazko ikus-entzunezkoetan
3.2.1. Dohaintzatik zerbitzura
3.2.2. ETBren sorrera
3.3. Euskararen estatus-plangintza eta ETB zerbitzu aldian
3.3.1. ETBren balio sinbolikoa
3.3.2. Euskadiko ikus-entzunezko industria
3.3.3. ETB eta euskararen komunikazio-esparrua
3.4. EAEko hizkuntza-politika eta ETB zerbitzu aldian
3.4.1. Elebitasunaren kudeaketa
3.4.2. Hizkuntza-eredua
3.5. Euskararen corpus-plangintza eta ETB zerbitzu aldian
3.5.1. Corpus-plangintzaren eskumena eta irismena
3.5.2. Barne-produkzioko informazioa
3.5.3. Kanpo-produkzioko dramatikoak
3.5.4. Kanpo-produkzioko entretenimendua
3.6. ETBren hizkuntza-hautuen inplementazioa zerbitzu aldian
3.6.1. Gaztelaniazko azpidazketa
3.6.2. Euskararen ezagutzaren sustapena
3.6.3. Hizkuntza-zaintza ETBn
4. EUSKARAZKO IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA MUNDU GLOBALIZATUAN. PERFORMANTZIA ALDIA ETA EUSKAL TELEBISTAREN HELDUAROA
4.1. Performantzia aldia euskarazko ikus-entzunezkoetan
4.1.1. Euskararen komunikazio-esparrua XXI. mendearen hasieran
4.1.2. Eragintza publikoa euskarazko komunikazioan XXI. mendearen hasieran
4.2. Euskal Telebista performantzia aldian
4.2.1. EiTBren plangintza estrategikoa
4.2.2. EiTBren garapena
4.2.3. ETBren erreferentzia-esparrua
4.3. Euskararen estatus-plangintza eta ETB performantzia aldian
4.3.1. Euskadiko ikus-entzunezko industria
4.3.2. ETB eta euskararen komunikazio-esparrua
4.3.3. Orotariko eskaintza bakarretik espezializaziora
4.4. EAEko hizkuntza-politika eta ETB performantzia aldian
4.4.1. Elebitasunaren kudeaketa
4.4.2. Hizkuntza-eredua
4.4.3. Hizkuntzaren kalitatea
4.5. Euskararen corpus-plnagintza eta ETB performantzia aldian
4.5.1. Egokitasunaren erronka
4.5.2. Barne-produkzioko informazioa
4.5.3. Kanpo-produkzioko informazioa
4.5.4. Barne-produkzioko dramatikoak
4.5.5. Kanpo-produkzioko dramatikoak
4.5.6. Barne-produkzioko entretenimendua
4.5.7. Kanpo-produkzioko entretenimendua
4.5.8. Kanpo-produkzioko publizitatea
4.5.9. ETBren eredu prosodikoa
4.6. ETBren hizkuntza-hautuen inplementazioa performantzia aldian
4.6.1. Euskarazko azpidazketa
4.6.2. Euskararen ezagutzaren sustapena
4.6.3. Hizkuntza-zaintza ETBn
5. AZKEN GOGOETAK ETA ONDORIOAK
BIBLIOGRAFIA
ERANSKINAK
I. ERANSKINA: TAULAK
II. ERANSKINA: LABURTZAPENAK
III. ERANSKINA: ETB-ren EUSKARAZKO SAIOAK
IV. ERANSKINA: LEGERIA
V. ERANSKINA: EUSKARAREN NORMALIZAZIORAKO PLANGINTZA