Euskara kolokialaren eskuliburua
Orain dela mende erdi nork esango
zuen euskara hain eroso eta egokiro moldatuko zela eremu formalean. Egunero
ekoizten diren testuek nabarmen egiten dutenez, euskara gure inguruko
hizkuntzak bezainbat bada administrazioan, irakaskuntzan, jakintzan,
teknologian eta hedabideetan, eta zailtasunak —nork esango zuen!— eremu
ez-formalean, erabilera kolokialetan igartzen dira, euskararen normalizazioaren
egungo erronka handietako bat izateraino. Eskuliburu honek erronka horri
heltzen laguntzeko euskarri bat izan nahi du, edozein euskaldunentzat
baliagarria, batik bat irakasleentzat eta idazle, gidoilari, itzultzaile eta sorkuntzaren
arloko gainerako hizkuntza-erabiltzaileentzat. Eskuliburuak bi zati ditu.
Lehenean, euskara kolokiala zer den azaltzen da, eta euskara kolokialaren hizkuntza-ezaugarriak
deskribatzen dira, ahoskeratik hasi eta hitzen erabileraraino. Bigarren zatia
hiztegi bat da, euskarazko hitz arruntak, hala nola mozkor, azkar, aurpegi edo deitu, lagunarteko hizketan beste era
batean esateko aukerak eskaintzen dituena. Eskuliburuaren lehen zatian zein
bigarrenean jasotako gehiena EITBn azken hogei urteetan egin den hizkuntza-lanketaren
maitza da.
HITZAURREA
0. ESKULIBURU HONEN AURKEZPENA
1. HIZKERA KOLOKIALA ZER DEN
1.1. Hizkuntza erabiltzeko modu ezberdinak
1.2. Hizkeren bereizgarriak
1.3. Lagun artean hizketan
2. AHOSKERA EUSKARA KOLOKIALEAN
2.1. Ahoskera zaindua eta bestelako ahoskerak
2.2. Euskara batu kolokialaren ahoskera
3. MORFOSINTAXIA EUSKARA KOLOKIALEAN
3.1. Deklinabidea
3.2. Aditza
3.3. Tratamenduak
3.4. Perpaus bakunen sintaxia
3.5. Perpaus elkartuen sintaxia
3.6. Testuen makuluak
4. LEXIKOA EUSKARA KOLOKIALEAN
4.1. Atzizkiak
4.2. Bokatiboak
4.3. Irainak
4.4. Biraoak
4.5. Interjekzioak
5. ALDAERA KOLOKIALAK EUSKARAZ
5.1. Mendebaldeko kolokiala
5.2. Pijokumeen hizkera
5.3. Hizkera gordina
6. HIZTEGIA
7. GAKO-HITZEN AURKIBIDEA
8. HITZ ETA LOKUZIO KOLOKIALEN AURKIBIDEA
9. ERREFERENTZIAK
9.1. Bibliografia
9.2. Bildumak eta foroak