Euskal pentsamenduaren garabideak

Jakintza-arloak: Filosofia
ISBN: 978-84-8438-906-4
Argitalpen urtea: 2024
Orrialdeak: 154

Liburu honen jatorrian UEUren Filosofia Sailaren bi egitasmo jakin daude. 2023ko uztailean, UEUren Udako Ikastaroen barnean egin zen «Filosofo Euskaldunen I. Bilkura»-tik eta Sailak urte horretan zehar antolatutako «Euskal pentsalariak Bigarren Hezkuntzako curriculum berrian» hitzaldi-ziklotik osatu dugu liburuaren muina. Helburuak ere egitasmo horietan antzeman daitezkeenak dira, gutxi-asko: euskaraz eta Euskal Herritik jardu(te)n duten pentsalarien lanak elkarrizketan, zirkulazioan jartzea bateko; pentsatutako hori, gurean jorratu diren auziak eta horiei erantzuteko saiakerak transmititzea besteko.

Horretarako lan-tresna bat izan nahi du liburuak. Etorkizuneko pentsalariak hutsetik sortzen ez direla jakitun, eskura jarri nahi ditu erreferentziak, pentsagaiak, loturak eta elkarrizketak; pentsatzen dugulako horiek ezagutuz, eztabaidatuz eta aberastuz etorriko direla garabiderik interesgarrienak. Horretarako, datozen kapituluetan irakurleak aukera izango du Euskal Herriko zenbait pentsalariren lana ezagutzeko edo horietan sakontzeko.

Haritz Azurmendi Arrue: "Liburu honetan saiatu gara kapituluak sarbide izan daitezen euskal pentsamenduaren adar desberdinetara"

Aurkibidea

SARRERA

1. EUSKAL HERRIKO PENTSAMENDUAREN HISTORIAZ, Jon Jimenez Martinex

2. SARBIDE BAT JOXE AZURMENDIREN PENTSAMENDURA BIGARREN HEZKUNTZARI BEGIRA, Haritz Azurmendi Arrue

3. TXILLARDEGI ETA HIZKUNTZAREN INGURUKO EUSKAL PENTSAMENDUA BIGARREN HEZKUNTZAN, Alaitz Aizpuru Joaristi

4. PENTSAMENDU ANTROPOLOGIKO FEMINISTA. EUSKAL KULTURAREN BERRIKUSPEN ETA BIRFORMULAZIO KOLEKTIBOA, Mari Luz Esteban eta Jone M. Hernández García

5. LABADORA METAFISIKOA: JORGE OTEIZAREN PROIEKTU PEDAGOGIKOA, Xabier Irujo Ametzaga eta Iker Arranz Otaegi

6. WILHELM VON HUMBOLDT ETA EUSKALDUNAK: IKERKETA MONOGRAFIKO BATEN EGITASMOA, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi