Euskal Herriko Erdi Aroaren Historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak

Jakintza-arloak: Historia
ISBN: 84-8483-080-7
Argitalpen urtea: 2006
Orrialdeak: 244

Esaldi horretan oinarrituta, dokumentuen iruzkinak euskaraz egiteko eredu xume batzuk eskaintzea da lan honen asmoa, guztiz exhaustiboak izan gabe eta ahalik ikuspegi zabalena erabiliz. Era berean, dokumentu-mota hauek landu nahi izan ditugu: testuak, irudiak, taulak eta mapak.

Lan zail hau egiteko Ñare zailagoa, beste ikasle, irakasle eta historialarientzat eredugarri edota erabilgarri izatea nahi baldin baduguÑ, ia bi urteko denboraldia erabili dugu gure lan eta betebeharrekin tartekatuta. Lanean hasitakoan gure historiografian egiteko dagoen lan handiaz ohartu gara, irakurle eta erabiltzailea liburu honen akatsez eta mugez konturatuko den moduan. Ez dugu gure lana gutxietsi nahi, baina bere apaltasuna azpimarratu behar dugu, etorkizunean, dudarik gabe, hobetu beharko baita. Hala ere, hemen doa gure ahaleginaren fruitua; hurrengoek kritikatzen badute, iruzkin- eredu hauek lanerako balio izan duten seinale izango da.
Aurkibidea
HITZAURREA
  1. IRUZKINAK EGITEKO ERABILITAKO ESKEMA-EREDUAK
  2. DOKUMENTUAK ETA HAIEN IRUZKINAK
    1. Orreaga historia eta istorioaren arteko zubia. Egiaren interpretazioaren bila
    2. Tobillasko San Erroman elizak Erdi Aroan izandako aldaketak
    3. Argi–etako sarkofagoaren inskripzioa 52
    4. Monasteriobarria: egiazkoa ala gezurrezko emanaldi prefeudala ala feudala?
    5. Donemiliaga Kukullako monasterioaren "boto faltsuak"
    6. Hiribilduen sorrera Euskal Herrian: foruen familiak mapa batea
    7. Segurako hiri-gutunaren berrespena edo bigarren ematea
    8. Arriagako kofradiaren autodisoluzioa: Nobleziaren jarrera krisiaren aurrean
    9. Krisialdi demografikoa Lizarrako merindadean XIV. mendean
    10. Bidasoa: bi jurisdikzio aurrez aurre, XV. mendean
    11. Bandoen indarraren galerarako bidea Bizkaian: Chinchillaren kapitulu-bilduma (1483)

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)