Eskola Modernoa
XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran bizi zen egoera
sozioekonomiko eta politikotik abiatuta, Francisco Ferrer Guardiak pentsamendu
askean oinarritu zuen bere asmoa eta sexuen eta klase sozialen hezkidetzaren
bidezko irakaskuntza sortzen saiatu zen. Higiene pertsonala eta soziala
bultzatu zuen, azterketak, sariak eta zigorrak alde batera utzi zituen, eskola
lan- eta gizarte-bizitzara ireki zuen eta ingurune naturala ezagutzeko
jarduerak antolatu zituen.
Eskola Modernoan haurrek askatasun handia izaten zuten, jolasean ibiltzen
ziren eta aire zabaleko ariketak egiten zituzten, baina batez ere, haurren
ikaskuntzaren ardatza beren bizipenei buruz egiten zituzten idazlanak eta
iruzkinak ziren.
Horretaz gain, igande goizetan hitzaldiak antolatzen zituen familientzat
eta langileentzat, hezkuntza-zabalpen gisa. Hitzaldi horietan hainbat
pertsonaia ospetsuk parte hartu zuten eta arrakasta handia lortu zuten.
Agerian denez, garai hartako eskola tradizionalaren metodoekiko erabateko
haustura ekarri zuen Eskola Modernoak eta horrek bere ondorioak izan zituen
sortzailearen bizitzan bertan ere.
ATARIKO HITZAK
HITZAURREA, Lore Erriondo Korostola
1. AURRETIKO AZALPENA
2. MEUNIER ANDEREÑOA
3. ONARTUTAKO ERANTZUKIZUNA
4. JATORRIZKO PROGRAMA
5. BI SEXUEN HEZKIDETZA
6. KLASE SOZIALEN HEZKIDETZA
7. ESKOLA-HIGIENEA
8. IRAKASLEAK
9. ESKOLAREN BERRITZEA
10. EZ SARIRIK, EZ ZIGORRIK
11. LAIZISMOA ETA LIBURUTEGIA
12. IGANDEKO HITZALDIAK
13. EMAITZA POSITIBOAK
14. BIDEZKO DEFENTSAN
15. HAURREN XALOTASUNA
16. ESKOLA MODERNOAREN BULETINA
17. ESKOLA MODERNOAREN AMAIERA