Errepresioa estatu frankista berriaren zimendu (1936-1948)

Jakintza-arloak: Herrialdeen historia
ISBN: 978-84-8438-854-8
Argitalpen urtea: 2023
Orrialdeak: 200

Ez da kolpe militar eta gerra zibilari buruz adituak direnentzat idatzia, adituengandik informazioa bildu, hautatu, eta neure ikuspegi pertsonaletik moldatua denez gero, baizik eta gai horretaz ideia orokorrak izaki gehiago jakin nahi lukeenarentzat moldatua.

Hego Euskal Herria bitan banatua gelditu zen berehala. Nafarroa eta Araba —Aiaraldea salbu—, militar matxinatuen esku gelditu ziren, Gipuzkoan, pare bat hilabetez, Errepublikaren erakundeek porrot egitean, iraultza kutsuko egoera bat bizi izan zen, eta terrore gorriak bere lekua izan zuen oso epealdi laburrean. Bizkaian, berriz, ez zen kolpe militarrik gertatu, erreboltariek ez zuten lortu Errepublikaren arkitektura instituzionala hondoratzea, eta Errepublikaren mendean iraun zuen hamaika hilabetez.

Lau lurraldeetan, egoera ezberdina eta errepresioa ere bai, baina Euskal Herrian gertatua ulertzeko Espainiakoa jakin beharra dagoelako uste osoan, kolpe militarra, eta kontraerasoa eta errepresio bortitza ditu aztergai ikerlan honek. Garai anker batean ardazturiko ikerlana, gizakiak zirkunstantzia batzuetan —bereziki agintari zibil-militar eta erlijiosoek xaxaturik eta/edo baimendurik bada—, gizakiari zenbat min eta krudelkeria egiteko gai den erakusteko aparta! Eta horren salaketa, eta biktimei gorazarrea.

Pako Sudupe Elortzari egindako elkarrizketa irakurri.

Aurkibidea

SARRERA

1. JOSE LUIS VILALLONGAREN AITORTZA AZTORAGARRIA

1.0. Sarrera

1.1. Borrero izandakoen aitortza bakanetako bat

1.2. Fiesta nobela

1.2.1. Les Ramblas finissent a la mer nobela

1.2.2. Militar eta elizgizonen kritika

1.2.3. Fusilamenduen zuribideak

1.3. Aitortzen bilakaera, eta harrera espainiar gizartean

2. ERREPRESIO URDINA

2.0. Sarrera

2.1. Terrore urdina Andaluzian eta Badajozen

2.1.1. Ikusitako errepresioa

2.1.2. Eliza katolikoa borrero

2.1.3. Errepresioa espediente militarren argitan

2.2. Terrore urdina Nafarroan

2.2.1. Molaren aginduak alkateei

2.2.2. Erreketeak, militarrak, apaizak

2.2.3. Elizaren hierarkiaren jokabidea

2.2.4. Euskal nazionalismoaren aurkako gorrotoa

2.3. Nazionalkatolizismoa ezartzeko apaiz-garbiketak

2.3.1. Javier Lauzurika Torralba, «Francoren gotzaina»

2.3.2. Aire libreko mezak, prozesioak eta parrokiaren itzala

2.4. Terrore urdina Araban

3. ERREPRESIO GORRIA ETA URDINA

3.0. Terrore gorriaren ezaugarri nagusiak bere testuinguruan

3.1. Bartzelona eta inguruko terrore gorria

3.2. Katalunia okupatu ondoko terrore urdina

3.3. Madrilgo terrore gorria

3.3.1. Paracuellos del Jarama eta Torrejon de Ardoz

3.3.2. 2.400 hildako inguru

3.4. Anselmo Polanco Fontecha gotzainaren eta 41 presoren erailketa

3.5. Errepresioa Gipuzkoan eta Bizkaian

3.5.1. Terrore gorria

3.5.2. Terrore urdina

3.6. Barkamenik ez, epaiketak, exekuzioak, espetxeak

3.7. Epilogoa: Errepresiogile irabazleen kontzientzia-harra

4. HILKETEN KONTRAKO ERREPUBLIKAZALEAK

4.0. Sarrera

4.1. Dramatis personae

4.2. Manuel Carrasco i Formiguera

4.2.1. Matxinada ondoko Bartzelonan

4.2.2. Bilbo eta Bartzelona artean

4.2.3. Gutunak espetxetik

4.2.4. Heriotza-zigorra eta salbatzeko ahaleginak

4.2.5. Katalan kristau baten heriotza

4.3. Manuel Irujo Ollo

4.3.1. Matxinadaren lehen hilabeteetan

4.3.2. Bartzelonan

4.4. Joan Peiró i Belis

4.4.1. 1936ko matxinada eta gerra

4.4.2. Erbestean

4.4.3. Auzitegi militar batek epaitua

4.5. Melchor Rodriguez García

4.5.1. Alcala de Henaresko espetxean

4.5.2. Eskuindarrak babesten lehen hilabeteetan

4.5.3. Jokabide horren printzipioen bila

4.5.4. Gerra ondoko jokabidea

4.6. Joan Peset i Aleixandre

4.6.1. Gerran eta gerra galtzean

4.6.2. Babestu zituenak

4.7. Porfirio Smerdou Flessner

4.7.1. Matxinada zapuztua eta Malaga sutan

4.7.2. Miliziano gutxi kontrolatuen Malagan, Villa Mayan eskuindarrak babesten

4.7.3. Kontsularen jokabidearen arrazoien bila, eta azken babestuak

4.8. Epilogoa

BIBLIOGRAFIA