Erleekin solasean
Mila modu daude erleen mundua
azaltzeko, liburu honetan modu imajinarioa aukeratu da. Mundu hori ezagutzen ez
duen kazetari batek erlauntzera bisitak egiten ditu eta hango erleekin solas
eginez haien bizimoduaz jabetzen doa. Erleek esandakoa nahikoa ez, eta
elkarrizketatzen ditu bi landare ere eta, azkenik, baita erlezaina bera ere.
Jakitunaren eta ezjakinaren arteko
elkarrizketa bidez gaia azaltzea ez da gauza arraroa eta berria. Gure
literaturan ezagunak dira Juan Antonio Mogelen Peru Abarkan Peru eta Maisu Juanen etengabeko elkarrizketa edo Jean
Pierre Duvoisinen Laborantzako Liburuan
aita eta semearen artekoa. Estilo horrek arintzen du agian, irakurketa,
etenaldiak maiz eginez.
Liburu honetan kazetaria da ezjakina
eta erleak, landareak eta erlezaina informazio-emaileak. Kazetaria Argia-Presseko langile
gisa agertzen da; izan ere, erle-bisitak idazten duela 30 urte inguru hasi zen
M. Aizpurua ARGIA astekarian, hiru besterik ez, orduan. Bisita berritu haiez
gain, beste hamabi bisita gehiago dakartza egileak oraingoan.
Liburu hau irakasle baten eskuetan
imajinatuz, erraz irudika daiteke eskolako gelan ikasleei rol desberdinak
ematen eta elkarren arteko solasaren bidez erleen munduari buruzko informazioa
jasotzen, modu dibertigarrian betiere.
Bisita
horiek fikziozkoak diren neurrian, irakurlea zalantzan gera daiteke zer ote den
egia eta zer imajinarioa. Hori argitze aldera, liburuaren bukaeran glosario
zabal batek osatzen du gaia.
SARRERA
LEHENENGO BISITA: ERREGINA ALARGUNA
BIGARREN BISITA: LEHEN BISITA GIDATUA
HIRUGARREN BISITA: EZTIA NOLA EGITEN DUTEN IKUSTERA
LAUGARREN BISITA: POLEN ETA PROPOLIA HANKETAN
BOSGARREN BISITA: ERLEEN HIZKUNTZA UNIBERTSALA
SEIGARREN BISITA: ERLAMANDOEKIN ELEKETAN
ZAZPIGARREN BISITA: ERREGINA-JELEA NORENTZAT?
ZORTZIGARREN BISITA: ARKITEKTOA LANGABEZIAN ETA TRISTE
BEDERATZIGARREN BISITA: ESTATU-KOLPEA ERLAUNTZEAN
HAMARGARREN BISITA: ERLEAK GAIXOTZEN AL DIRA?
HAMAIKAGARREN BISITA: ERLEAK TXIKIAK, BAINA ZENBAKIAK HANDIAK
HAMABIGARREN BISITA: LAHARRAK ARANTZARIK EZ MIHIAN
HAMAHIRUGARREN BISITA: MAKALA INBIDIATAN
HAMALAUGARREN BISITA: ERLEZAINAREKIN SOLASEAN
HAMABOSGARREN BISITA: ZIZTADEK ZAINTZEN DUTE ERLAUNTZA
HAMASEIGARREN BISITA: ERREGINAREKIN BETIKO
BIBLIOGRAFIA
GLOSARIOA