Erlatibismoaren egiak. Konstruktibismoa, egia-ostea, postmodernismoa eta beste mamu batzuk

Jakintza-arloak: Filosofia
ISBN: 978-84-8438-691-9
Argitalpen urtea: 2019
Orrialdeak: 266

Mamu bat
dabil Europan zehar: erlatibismoaren mamua. Zer ote du erlatibismoak, hainbestek
mespretxa dezaten? Zergatik erlatibismoarenganako beldurra? Mehatxu bat al
da? Pobrezia intelektualaren sinonimoa ote da? Denak berdin balio duela
defendatzen ote du? Aita Santu ohiak erlatibismoaren diktadurapean bizi garela
esan zigun. Tartean, filosofiak egia, ezagutza eta ziurtasun absolutu ia guztiak
museoko pieza bilakatu zituen. Eta gure garaia balio absolutuen nostalgiaz
eta egarriz dago.

Eta krisia,
berriz. Loturaren eta askatasunaren arteko borroka da, lurzoru finkoaren eta
itsaso mugagabearen artekoa. Herbeheretar alderraiaren kondaira datorkit
burura, munduko zazpi itsasoetan nabigatzera kondenatuta, portura itzuli
ezinik, lur finkoaren bila etengabe. Bilaketa horretan darama filosofiak milaka urtez,
lurra kanpoan ez dagoela jabetu denean, barruan baizik. Eta hor gaude,
atzemanezina den zerbaiten etengabeko bilaketara «kondenaturik», askatasunera
kondenaturik.

Erlatibismoa,
ez da, askatasun horren ondorio baizik.

Andoni Olariagari egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

SARRERA. MAMU BAT DABIL, ERLATIBISMOAREN MAMUA

MAMU BAT DABIL, ERLATIBISMOAREN MAMUA

1. KAPITULUA. ERLATIBISMOAREN LAU AUZI NAGUSIAK. ALETIKA, ONTOLOGIA, EPISTEMOLOGIA ETA KULTURA

1. ERLATIBISMOAREN LAU AUZI NAGUSIAK

1.1. Erlatibismoaren lau aurpegi

1.2. Ez al dago egia absoluturik?

1.2.1. Egiaren erlatibismoa eta desadostasun akasgabeak

1.2.2. Autokontraesanaren argudioa

1.2.3. Inkonsistentzia semantikoa

1.2.4. Arrazionaltasunaren ulerkera klasikoaren kritika

1.2.5. Egia-ostearen garaia, non geratzen da egiaren balioa?

1.3. «Errealitatea» existitzen ote da?

1.3.1. Erlatibismo kontzeptuala

1.3.2. Elkarneurgaiztasunaren auzia

1.3.3. Errealismo transzendentala, objektibismoa eta subjektibismoa

1.3.4. Erlatibismo linguistikoa: hizkuntza bat, mundu-ikuskera bat

1.3.5. Hizkuntza zientifikoaren eta erlijiosoaren arteko gatazka

1.4. «Errealitatea» atzeman ala eraikitzen da?

1.4.1. Erlatibismo epistemikoa, ez dago ezagutzaren teoria unibertsalik

1.4.2. Bellarmino eta Galileoren auzia

1.4.3. Ezagutzak ba al du fundamentu ziurrik?

1.4.4. Postmodernitatea, arrazionaltasun fundamentatzailetik kritikora

1.4.5. Sozialkonstrukzionismoaren eta errealismo zientifikoaren arteko gatazka

1.5. Ongia eta gaizkia erlatiboak dira?

1.5.1. Zer da etika?

1.5.2. Etikak fundamenturik al du?

1.5.3. Erlatibismo kulturala eta subjektibismoa: ez dago balio objektiborik?

1.5.4. Moralaren hiru fundamentu: sen ona, utilitarismoa eta giza eskubideak

1.5.5. Balioen anbibalentzia eta moralitatearen iturria

1.6. Azken gogoeta bat

2. KAPITULUA. LEHEN ERLATIBISMOA. PROTAGORASGIZAKIA DA GAUZA GUZTIEN NEURRIA

2. ERLATIBISMOAREN SORRERA. «GIZAKIA DA GAUZA GUZTIEN NEURRIA»

2.1. Grezia klasikoaren mundu-ikuskera eta testuinguru soziopolitikoa

2.1.1. Logosa Grezia klasikoaren mundu-ikuskeran

2.1.2. Greziako mundu tradizionalaren krisia: Sokrates eta sofistak

2.1.3. «Gizakia»ren kontzeptua: Prometeo eta Epimeteoren mitoa

2.1.4. Protagoras, Mendebaldeko erlatibismoaren aitzindaria

2.2. Protagorasen erlatibismoaren analisia Teeteto eta Kratilon

2.2.1. Homo mensura: «Gizakia da gauza guztien neurria»

2.2.2. Indeterminazio ontologikoa

2.3. Protagorasen erlatibismoaren kritika nagusiak

2.3.1. Erlatibismoa kontraesankorra da.

2.3.2. Erlatibismoak hizkuntza naturala inposibilitatzen du

2.3.3. Erlatibismoak arrazionaltasunaren lege funtsezkoak puskatzen ditu

2.4. Protagorasen erlatibismoa, Platon eta Aristotelesen ontologien alternatiba

3. KAPITULUA. ERLATIBISMO GARAIKIDEAREN LABIRINTOAN BARRENA. METAFISIKAREN KRITIKA ETA ERREALISMO KONSTRUKTIBISTA

3. ERLATIBISMO GARAIKIDEA. EGIA, ERREALISMOA ETA KONSTRUKTIBISMOA UZTARTZEN

3.1. Mendebaldeko archic canon tradizio metafisikoa

3.1.1. Metafisika kartesiarra

3.1.2. Ezagutzaren historizitatea

3.1.3. Gizakiaren eta hizkuntzaren artefaktualtasuna

3.2. Historizismoa, falibilismoa eta errealismo konstruktibista

3.2.1. Kantetik Hegelera: transzendentalismotik historizismora

3.2.2. Deweyren naturalismoa eta egiaren ikuspegia

3.2.3. Peirceren errealismoaren eta antirrealismoaren arteko lotura

3.3. Margolisen erlatibismo indartsua

3.3.1. Pluralismoaren kritika eta pragmatismoaren berreraikuntza

3.3.2. Egia-balio bibalenteen apriorismoari kritika

3.3.3. Apriorismo aletikoaren ukazioa

3.4. Margolisen errealismo konstruktibista

3.4.1. Kanpo- eta barne-errealismoak2

3.4.2. Elkarneurgaiztasuna berreskuratzen

3.4.3. Errealismoa, konstruktibismoa eta egia

3.5. XXI. mendeko pragmatismoarentzako erlatibismoa

4. KAPITULUA. ERLATIBISMO ERLATIBOA: ABIAPUNTU BERRI BAT ERLAZIONALISMOARI KRITIKA

4. ERLATIBISMO ERLATIBOA: EZAGUTZARAKO ABIAPUNTUA

4.1. Erlatibismoaren ulerkera erlazionalistaren kritika

4.1.1. Definizio korrelazionala: erlatibismo kontraesankorra

4.1.2. Erlatibismoaren fragmentazioa eta erlazionalismoa

4.1.3. Erlatibismo arauemailea eta deskriptiboa (pluralismoa)

4.1.4. Erlatibismoa, absolutismo mota bat?

4.2. Erlatibismo konsistente batentzako osagaiak

4.2.1. Mailak, erlazioa eta domeinua

4.2.2. Erlatibismo ontologikoa: historizatua eta indeterminatua

4.2.3. Erlatibismo aletikoa, logikoa eta ontologikoa

4.3. Tout court erlatibismoa eta bizi-asmo erlatibismoa

EPILOGOA. ERLATIBISMOAREN DEFENTSA

ERLATIBISMOAREN DEFENTSA

BIBLIOGRAFIA

INDEX

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (epub)