Eraikuntzako materialak
Liburua Herri-lan Ingeniaritza Teknikoko bi irakasgaien programan oinarritzen da, Materialen Zientzia eta Eraikuntzako Materialak izenekoetan.
Testu honen jatorria gaztelaniaz zein euskaraz eskolan banatutako apunte batzuetan dago. Apunte horiek liburu honen bibliografian aipatzen diren obretan oinarrituta daude. Bibliografian ikus daitekeenez, liburu guztiak gaztelaniaz idatzita daude edo ingelesezko itzulpenak dira, hortik material hau euskaraz sortzeko ideia.
Lehenengo hiru gaietan materialen zientziari buruzko oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira; helburua materialen egituraren, propietateen eta fabrikazio-eraren artean dagoen harreman estua azaltzea da. Gero, laugarren gaitik aurrera, teknikariek eguneroko jardunean obretan aurkituko dituzten materialen ezaugarri oinarrizkoenak azaltzen dira.
Gaiak ez daude sakontasun handiz garatuta. Izan ere, liburuaren helburua da titulatu hauentzat eta, oro har, edozein teknikarirentzat baliagarria izan daitekeen materialei buruzko oinarrizko irakurketa izatea, alegia, nahi izanez gero, gaiak garatzeko abiapuntua.
1. GAINBEGIRATU OROKOR BAT
2. MATERIALEN EGITURA
3. MATERIALEN PROPIETATEAK
4. ARROKAK ERAIKUNTZAN
5. ZERAMIKAK
6. BEIRAK
7. KONGLOMERATZAILE ETA MORTEROAK
8. ZEMENTUAK
9. KAREAK
10. IGELTSUAK
11. HORMIGOIAK
12. MATERIAL METALIKOAK
13. MATERIAL POLIMERIKOAK
14. EGURRAK
15. MATERIAL BITUMINOSOAK
16. LEHERGAIAK
17. HORMIGOIZKO AURREFABRIKATUAK
18. MARGOAK
BIBLIOGRAFIA
TAULEN AURKIBIDEA
IRUDI ETA GRAFIKOEN AURKIBIDEA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu