Enpresaren ekonomia eta zuzendaritza: Teoria eta praktika

Autorea(k): Iñaki Heras Saizarbitoria
Jakintza-arloak: Zientzia ekonomikoak
ISBN: 84-8438-047-5
Argitalpen urtea: 2004
Orrialdeak: 600

Esku artean duzun liburukote hau enpresaren ekonomia eta zuzendaritzari buruzko eskuliburu nahiko tradizionala duzu. Ondoko gai hauek jorratzen dira, besteak beste: enpresaren ingurunea, antolaketa, finantzak, ekoizpenaren edo eragiketen zuzendaritza, marketina, giza baliabideen kudeaketa eta kalitatearen kudeaketa. Ordea, eskuliburuak baditu -hala uste dugu behintzat- zenbait ezaugarri berezi. Batetik, liburuan zehar une bakoitzean aztertzen diren kontzeptu teorikoak, baita oinarrizkoenak ere, gaiari buruzko kasu, adibide, testu osagarri, ariketa eta irudien bidez ahalik eta gehien osatzen saiatu gara. Bestetik, azpimarragarria da aipatu kasu, testu eta adibide horiek nazioarteko enpresa-mundukoak ez ezik, gure enpresa-mundutik ateratakoak ere izan daitezen egin dugun ahalegin berezia. Era berean, enpresaren funtzio edo sistema guztiek elkarrekin duten erlazio handia azpimarratzen saiatu gara testuan.

Halatan, eskuliburu hau interesgarria eta erabilgarria izan daiteke -hori espero dugu behintzat- enpresaren administrazioari edo antolaketari buruz ikasgairen bat ikasi behar duen unibertsitateko edozein ikasle eta irakaslerentzat. Bereziki, jakinekoa da hori, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza eta Ekonomia ikasketak egiten dituzten horientzat; baina ez soilik horientzat; izan ere, ezaguna denez, ikasleek gero eta uni-bertsitate-ikasketa gehiagotan jasotzen baitituzte eskolak gai hauei buruz (Erdi-mailako eta Goi-mailako Ingeniaritzan, Lan Harremanetan, Zuzenbidean, Soziologian edota Humanitateak eta Enpresa ikasketetan, besteak beste).

Aurkibidea

AURKEZPENA

I. ATALA: HASTAPENAK
1. Enpresa kontzeptua
2. Enpresa-motak
I. Eranskina: izaera juridikoen ezaugarriak

II. ATALA: ENPRESA ETA INGURUNEA
3. Enpresaren ingurunea: enpresa eta jarduera ekonomikoa
4. Enpresa eta lehiaketa
5. Gaur Egungo enpresaren dinamika
6. Enpresaren erantzukizun soziala

III. ATALA: ENPRESEN ZUZENDARITZA ETA ANTOLAKETA
7. Zuzendaritza, antolaketa, administrazioa eta kudeaketa kontzeptuak
8. EnpresEN ZUZENDARITZA ETA antolaketari buruzko teoriak (management-aren teoriak)
9. Enpresa-jardueraren antolaketa
10. Informazio-sistema eta erabakiak enpresan
11. Zuzendaritza estrategikoa
II. Eranskina: enpresen zuzendaritza eta antolaketari buruzko kasuak

IV. ATALA: FINANTZA-ZUZENDARITZA
12. Enpresaren finantza-ZUZENDARITZa: sarrera
13. Kontabilitate finantzArIoa: sarrera
14. Analisi finantzArIoa eta analisi ekonomikoa
15. Enpresaren finantziazio-iturriak
16. Inbertsioen hautaketa
III. Eranskina: finantza-kalkulua: sarrera
IV. Eranskina: Ariketak

V. ATALA: ERAGIKETEN ZUZENDARITZA
17. Ekoizpen-funtzioa eta eragiketen zuzendaritza: sarrera
18. Ekoizpen-sistemaren diseinua
19. Stock-en kudeaketa
20. Ekoizpenaren plangintza
V. Eranskina: eragiketen zuzendaritzari buruzko Ariketak

VI. ATALA: MERKATARITZA-ZUZENDARITZA
21. Marketinaren hastapenak
22. merkatu-ikerketa
23. Merkatu-segmentazioa
24. Produktu-politika
25. Prezio-politika
26. Banaketa-pOlitika
27. Publizitate- eta sustapen-politika
VI. Eranskina: Eskariaren aurreikuspena

VII. ATALA: GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZA
28. Ikuspegiak, helburuak eta edukia
29. Langileen erreklutatzea eta hautaketa
30. Lanaren ebaluazioa eta ordainketa
31. Motibazioa, lidergoa eta komunikazioa enpresan

VIII. ATALA: KALITATEAREN KUDEAKETA
32. Kalitatearen kudeaketa: sarrera
33. KalitateAREN ziurtapena
34. Erabateko kalitatearen kudeaketa
35. Kalitatearen kostuak
36. Kalitatearen hobekuntzarako teknikak eta tresnak

BIBLIOGRAFIA

Enpresaren ekonomia eta zuzendaritza: Teoria eta praktika

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)