Enpresa Komunikazioa profesionalen ikuspegitik
Ikus-entzunezko teknologiek egundoko garapena nozitu dute azken urteotan eta teknologia horien garapen-zentzuarekin batera hedatu da, halabeharrez, "komunikazioa" terminoa. Hitz oso erabilia eta adiera anitzekoa, gaur egun. Horren lekukotasuna eman nahi izan dute, halaber, komunikabideek.
Termino horren baitan, ordea, anitz ideia bilbatzen dira. Komunikazio berbaren aurretik "enpresa" edo "erakunde" ezartzen badugu, adiera bakar batez ari gara, ordea: enpresa edo erakundeek, barrura zein kanpora begira, beren berri emateko, beren produktua edo zerbitzua azaltzeko eta beren proiektuaren ingurura jendea erakartzeko erabiliko duten estrategia.
Liburu honetan enpresa- edo erakunde-komunikazioaren ikuspegi bateratu bat proposatu eta eskaintzeaz gain, ekarpen bikoitza egin nahi izan da: komunikazio globalaren kontzeptua batetik, hau da, ikuspegi integral batetik komunikazio-estrategiak nola zehaztu daitezkeen aztertzea. Eta bestetik, komunikazioaren kudeaketa kontzeptua, hots, helburu jakin baten gainean zehazten eta planifikatzen dela azpimarratzea, epe ertainera edo luzera begira.
Liburu honetan, orobat, enpresa-komunikazioaren zutabe nagusien ikuspegia eta kudeaketarako estrategiak jaso dira, bai komunikazioko profesionalen jardueraren eta esperientziaren deskribapen hurbila eginez, bai profesional horien lekukotasunak elkarrizketa bidez jasoz.
SARRERA
Sarrera
1. Enpresa-komunikazioaz bi hitz
2. Enpresa komunikazioari buruzko I. hitzaldi-zikloa
1. atala: KOMUNIKAZIO KORPORATIBOA
Sarrera
Elkarrizketa, Jesus M. Gabirondo
Komunikazio korporatiboaren giltza: koherentzia mantentzea esaten eta egiten denaren artean
Hitzaldia, Jesus M. Gabirondo
Komunikazioa, enpresaren alor estrategikoa
Elkarrizketa, Garikoitz Barrutia
Komunikazio korporatiboa ezinbestekoa da merkatuari "zer garen" aditzera emateko
Hitzaldia, Garikoitz Barrutia
Erronka berriak komunikazio korporatiboarentzat ingurune global batean
2. atala: BARNE-KOMUNIKAZIOA
Sarrera
Elkarrizketa, Juan Jesus Anduaga
Pertsonak dira enpresaren protagonistak
Hitzaldia, Juan Jesus Anduaga
Irizar, pertsonengan oinarritutako proiektua
Elkarrizketa, Itziar Segovia
Barne-komunikazioaren helburu nagusiak: ezagutza partekatzea eta talde bezala lan egitea
Hitzaldia, Itziar Segovia
Barne-komunikaziorako tresnak eta prozesuak
3. atala: KOMUNIKAZIO INSTITUZIONALA
Sarrera
Elkarrizketa, Nerea Azurmendi
Informaziorako eskubidea: herritarrei bermatu beharreko funtsezko eskubidea
Hitzaldia, Nerea Azurmendi
Erakundeen komunikazioa: zerbitzu publikoa ala politikagintzarako tresna?
Elkarrizketa, Manu Castilla
Enpresa guztiek inbertitu ahal dute komunikazioan
Hitzaldia, Manu Castilla
Marka eta markaren komunikazioa
4. atala: PRENTSA-BULEGOAK
Sarrera
Elkarrizketa, Koldo Ordozgoiti
Denok daukagu gizartearekiko erantzukizuna
Hitzaldia, Koldo Ordozgoiti
Prentsa-burua: esploratzailearen eta estrategaren arteko uztardura xumea
Elkarrizketa, Arantzazu Zugasti
Kontua ez da bazterrak nahastea, bazterren berri ere ematea baizik
Hitzaldia, Arantzazu Zugasti
Zer dugu prentsa-arduradunen kontra eta alde?
5. atala: GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA
Sarrera
Elkarrizketa, Mikel Lezamiz
Gizarte Erantzukizun Korporatiboa: enpresa jasangarrien ataria
Hitzaldia, Mikel Lezamiz
Arrasate Kooperatiba Taldearen Gizarte Erantzukizun Korporatiboa: lana eta aberastasuna sortzea
Elkarrizketa, Pili Kaltzada
Komunikazioa ez da aukera, betebeharra baizik
Hitzaldia, Pili Kaltzada
Gizarte-erantzukizuna enpresan: komunikazio-erronka ala kudeake-tarako moda berria?
Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu