Emozioak eta gaitasun sozioemozionalak

Jakintza-arloak: Psikologia
ISBN: 978-84-8438-469-4
Argitalpen urtea: 2013
Orrialdeak: 252

Emozioak eta gaitasun
sozioemozionalak
deritzon ikasmateriala, emozioen
oinarrizko ezagutzan sakontzeko eta gaitasun sozioemozionalak praktikan jartzeko
interesa duen edonori zuzenduta dago. Interes bikoitz horri jarraiki, bi
zatitan banatu dugu liburua.

Lehendabiziko
zatian
, oinarrizko ezagutza teorikoak jorratzen dira
lau ataletan banandurik.  Lehenengoan, oinarrizko emozioak (poza,
beldurra, haserrea, tristura, nazka, sorpresa/interesa) ikuspegi psikologiko
batetik aztertzen dira eta, alderdi anitzeko definizioak aurkezteaz gain,
emozioen funtzioetan, eredu teorikoetan eta bizipen emozional subjektiboan
sakontzen da. Bigarren atalean,
berriz, emozio sozialak (errua, lotsa, harrotasuna, inbidia, jeloskortasuna eta
enpatia) lantzen dira beraien arrazoiak eta ondorioak aztertuz. Hirugarren atalean, erregulazio
emozionala lantzen da desatseginak izan daitezkeen fenomeno emozionalen
ondorioak erregulatzeko bideak aztertuz. Azkenik, laugarren atalean, gaitasun sozioemozionaletan sakontzen dugu
adimen emozionalak biltzen dituen oinarrizko gaitasun emozionalak azalduz.

Bigarren
zatian
, hamasei tailer praktiko aurkezten dira,
guztiek sarrera teorikoa, tailerra deskribatuko duen fitxa, ariketa praktikoak
eta erantzun-orriak dituztelarik. Tailer horietan zati teorikoan garatutako
oinarriak aplikatzen dira, erregulazio emozionalari eta autoezagutza-prozesuari
arreta berezia jarriz.

Aitor Aritzetari egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

LIBURUAREN OINARRIAK ETA EGITURA

LEHENENGO ZATIA. MARKO TEORIKOA

1. EMOZIOAK PSIKOLOGIAREN IKUSPEGITIK

1.1. Sarrera

1.2. Emozioen garrantzia Psikologiaren eboluzioan

1.3. Hurbilketa kontzeptuala: emozioaren defi nizioa eta funtzioak

1.4. Emozioen eredu teorikoak

2. EMOZIO SOZIALAK

2.1. Sarrera

2.2. Errua

2.3. Lotsa

2.4. Harrotasuna

2.5. Inbidia

2.6. Jeloskortasuna

2.7. Enpatia

3. ERREGULAZIO EMOZIONALA

3.1. Sarrera

3.2. Bizipen emozionalaren erregulazioa

3.3. Emozioak erregulatzeko bideak

3.4. Besteren laguntza emozioak erregulatzerakoan

3.5. Pertsona arteko ezberdintasunak emozioen erregulazioan

4. GAITASUN SOZIOEMOZIONALAK

4.1. Sarrera

4.2. Adimen emozionala

4.3. Taldeko adimen emozionala

BIGARREN ZATIA. GAITASUN SOZIOEMOZIONALAK GARATZEKO TAILERRAK

TAILERREN AURKEZPENA

0. TAILERRA. Tailerren abiapuntua: hasi aurretik gutaz dakiguna eta tailerrez espero duguna

1. TAILERRA. Oinarrizko emozioen hautematea

2. TAILERRA. Emozioen ulermena (ezagutza emozionala)

3. TAILERRA. Emozioen ulermena (autoezagutza emozionala)

4. TAILERRA. Errazte emozionala (emozioen papera kognizioan)

5. TAILERRA. Errazte emozionala (emozioen eragina arretan)

6. TAILERRA. Erregulazio emozionala (berrinterpretazio kognitiboa)

7. TAILERRA. Erregulazio emozionala (aurre egiteko estrategiak)

8. TAILERRA. Erregulazio emozionala (erlaxazioa)

9. TAILERRA. Erregulazio emozionala (biofeedback-a)

10. TAILERRA. Alexitimia

11. TAILERRA. Enpatia

12. TAILERRA. Enpatia (introspekzioa eta role playing-a)

13. TAILERRA. Erruduntasuna (azterketa introspektiboa)

14. TAILERRA. Komunikazio asertiboa (gaitasunak praktikan jarriz)

15. TAILERRA. Autoezagutza emozional sakona (iragana eta oraina ulertuz)

16. TAILERRA. Autoezagutza emozional sakona (autokontzeptua eta auto-onarpena)

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK