Emilio Lopez Adan: euskal iraultza libertarioaren pentsalari

Jakintza-arloak: Historia, Politika
ISBN: 978-84-8438-738-1
Argitalpen urtea: 2020
Orrialdeak: 220

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Zer dago liburu
honetan?

Lehen partea,
biolentzia politikoaren memorien gainekoa da. Militantziari dagokionez, erabat
harturik, 1964tik 1974ra ETAn militatu zuen. Lopez Adanen jardueran alde
ideologiko-intelektuala gailentzen da; gehiago izan da teorikoa ekintzailea
baino; hori esan orduko erantsi behar da, baina, alde teorikoa praktikarekin
oso loturik garatu izan duela beti.

Bigarren partean,
iraultzaren eta bortxaren arteko harremanez Lopez Adanek aditzera emandakoak
tolesten dira. ETAren faseak ondo bereizten dira, frankismotik hasita, eta
Lopez Adanen iritziak beste analista frantses eta amerikarrekin-eta erkatzen
dira. Asko markatu gaituen gai bati buruz argudio ugari eskaintzen dira
askatasun eta erantzukizunetik.

Hirugarren partean,
zenbait gai jakingarri jorratzen dira: nazioa eta estatua, nazionalismoa eta
humanismo unibertsala, demokrazia eta naziotasuna; Iraultza eta Hexagonoko
nazio ukatuak; egungo esperantzak eta arazoak Ipar Euskal Herrian; Marx eta
iraultza, Ezkerra Europan; Ezker Abertzalearen estrategiaren analisia, eta
negoziazioen nondik norakoena; Intelektualaren zeregina: literatur
erreferentziak eta intelektual hurbilak: F. Krutwig, M. Legasse, F. Likiniano,
Txillardegi, Jon Mirande.

Pako Suduperi egindako elkarrizketa irakurri

Emilio Lopez Adan: euskal iraultza libertarioaren pentsalari liburuaren aurkezpena

Emilio Lopez Adan: euskal iraultza libertarioaren pentsalari liburuaren booktrailerra

Aurkibidea

SARRERA

I. BIOLENTZIA POLITIKOAREN MEMORIAK

1. LEHEN URRATSAK ERAKUNDEAN

2. V. BILTZARRAREN GARRANTZIA

3. PROSELITISMOA

4. PERTSONALISMOAK

5. 1970EKO VI. BILTZARRA

6. GATAZKA ALDIZKARIA ETA EUSKAL ASKAPEN NAZIONA-LERAKO FRONTERAKO PROPOSAMENA (FLNV)

7. BURGOSKO PROZESUA ETA AUZIPERATUEN GUTUNA

8. ETA V.AREN VI. BILTZARRERANTZ: ETA BAKARRERANTZ

9. ERAKUNDETIK KANPO, LAIA ETA KOMANDO AUTONOMOETATIK HURBIL

10. TRANTSIZIOA. KAS. LAIAREN ZATIKETA

11. EZTABAIDA BERRIAK. MUGIMENDU SOZIALAK. ESPAINIAKO KONSTITUZIOA ONARTZEKO ERREFERENDUMA. BORROKA ARMATUA

II. IRAULTZAREN ETA BORTXAREN ARTEKO HARREMAN

1. IRAULTZAREN ETA BORTXAREN ARTEKO HARREMANA

2. ETAREN HASIERAKO URTEAK

3. ETAREN BILAKAERA4. 1978KO URRIAREN 28KO MANIFESTAZIOA

5. SARTRE CAMUS-EN AURKA, EDO IRAULTZA ETA ERREBOLTA

6. DANY COHN-BENDIT

7. TERRORISMOA ETA BIOLENTZIA IRAULTZAILEA

8. BIZITZA EZ DA OROZ GAIN DAGOEN BALIOA

III. IRAULTZA SOZIALERAKO IDEIAK ETA ERREFERENTEAK

1. DEMOKRAZIA AUTORITARIO ERREFORMISTA SENDOTZEN, ESTRATEGIA BERRIEN PREMIA

2. NAZIOA ETA ESTATUA. NAZIONALISMOA ETA HUMANISMO UNIBERTSALA. DEMOKRAZIA ETA NAZIOTASUNA

2.1. Borroka abertzalea edozein estaturen aurka eta iraultza komunista ekologikoaren alde

2.2. Euskadi desegituratua egituratu, eta sor dezagun denentzako demokrazia

2.3. Demokrazia eta naziotasuna

2.4. Altermundialismoaren ildotik

3. IPARRALDEAREN AZKEN 150 URTEKO HISTORIA ETA EGUNGO EGOERA

3.1. Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

3.2. Egungo esperantzak eta arazoak Ipar Euskal Herrian

4. MARX ETA IRAULTZA, EZKERRA EUROPAN

5. EZKER ABERTZALEAREN ESTRATEGIAREN ANALISIA, ETA NEGOZIAZIOEN NONDIK NORAKOENA

6. INTELEKTUALAREN ZEREGINA

7. LITERATUR ERREFERENTZIAK ETA INTELEKTUAL HURBILAK

7.1. F. Krutwig

7.2. M. Legasse, F. Likiniano (C. Hernaez, M. Chiapuso)

7.3. Txillardegi

7.4. Jon Mirande

7.5. Murray Bookchin

IDAZKIEN ZERRENDA

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK