Elastikotasunaren teoria eta materialen erresistentzia

Autorea(k): Ruben Ansola Loyola
Jakintza-arloak: Fisika
ISBN: 84-8438-068-8
Argitalpen urtea: 2005
Orrialdeak: 396

Liburu hau Goi Eskola Teknikoetako ikasle eta irakasleei dago zuzenduta. Beraren helburua Elastikotasunaren Teoria eta Materialen Erresistentzia izeneko irakasgaien oinarriak azaltzea da. Liburuaren hasierako ataletan Elastikotasunaren Teoria deskribatzen da, eta bertan materialen portaera ulertu ahal izateko beharrezkoak diren kontzeptu eta magnitudeak aurkezten dira. Bigarren zatian Materialen Erresistentzia jorratzen da, non egituren kalkulurako funtsezko formulak eta espresioak ondorioztatzen diren. Elastikotasunaren Teoriari eskainitako gaiak Materialen Erresistentziari dagozkionak baino lehen kokatu dira, beraz. Lan egiteko era hori hasiera batean neketsua gerta daitekeen arren, gomendagarria da ildo horri eustea, egindako ahaleginak bere saria edukiko baitu. Lehenengo kapituluetan tentsio eta deformazio kontzeptuetan sakondu ondoren, hurrengo kapituluetako azalpenak arazorik gabe ulertzeko gai izango gara. Espero dut liburuak ikasgai hau ikasi behar duten ikasleei eta irakasteko ardura duten irakasleei beren zeregina erraztea.

Aurkibidea
  1. Sarrera
  2. Tentsio kontzeptua
  3. Deformazioaren teoria orokorra
  4. Solido elastikoaren portaera-legeak
  5. Problema elastikoaren ebazpena
  6. Hutsegite-teoriak
  7. Pieza prismatikoak
  8. Ardatzeko indarra
  9. Makurduraren teoria orokorra
  10. Deformazioak makurdurapean
  11. Egitura hiperestatikoen kalkulua
  12. Â Bihurduraren teoria orokorra
  13. Â Metodo-energetikoak
  14. Gilbordura

BIBLIOGRAFIA

Elastikotasunaren teoria eta materialen erresistentzia

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)